Delituak
2025/03/20 - 19:15
11 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga-trafikoaren aurkako operazio batean
Operazioak irekita jarraitzen du, eta hainbat miaketa egin dituzte ertzainek, substantzia estupefaziente "ugari" atzemanez.
2025/03/19 - 14:34
Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman "baimendua" izan zuela erantsi du
Akusatuak salaketa guztiak ukatu ditu, baina onartu du horietako batekin (16 edo 17 urte zituenean) "portaera sexuala" birritan izan zuela, "maiteminduta" baitzegoen, eta "baimendua" eta "elkarren arteko adostasunez" izan zela ziurtatu du.
2025/03/17 - 15:11
Gasteizko BEI autobus elektrikoaren txartelak erosteko hainbat makina kaltetu dituzte
Gasteizko Udalak azaldu duenez, Esmaltaciones eta Boulevard geltokien artean dauden 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte.
2025/03/17 - 09:31
Trumpek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu ditu, El Salvadorreko espetxeetara bidalita
1798ko gerra-lege horrek migratzaile irregularrak azkar deportatzea ahalbidetzen du, erakunde terroristetako kide direlakoan. II. Mundu Gerraz geroztik ez zen araudi hori erabiltzen.
2025/03/10 - 21:45
1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, kamioi batean ezkutatuta
Joan den igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, trafiko-kontrol batean, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten. Uste da atzemandako kopuruak 14 milioi euroko balioa duela merkatuan.
2025/03/10 - 17:07
Gizon bat atxilotu dute sexu-erasoa egin eta sekretuak zabaltzeagatik, Bilbon
Astelehenean atxilotu zuten, pertsona horren kontrako bi salaketa jaso ostean. Antza denez, salatzaileak bi artista gazte dira, eta atxilotua haiekin batera Bizkaiko hiriburura promozio bidaia batean zegoen. Gizon gazteek kamera ezkutu bat topatu zuten komunean.
2025/03/09 - 19:39
Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona
Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.
2025/03/09 - 16:12
18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sondikako inauterietan mutil bati labana batekin eraso egiteagatik
Gainera, beste pertsona batek atzamar bat zauritu du botila batekin borroka batean, eta ospitalera eraman behar izan dute, larri ez badago ere.
2025/03/08 - 22:36
Martxoaren 8ak bi hilketa matxista berri utz ditzake, Martosko eta Blanesko kasuak baieztatzen badira
Segurtasun indarrek bi ikerketa dituzte zabalik azken egunetan izandako bi kasu argitzeko. Bi pertsona hil dira, bata Blanesen (Girona) eta bestea Martosen (Jaen). Biak baieztatuz gero, lau izango dira aurten Espainian hildako emakumeak.
2025/03/08 - 12:51
Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñeko joko areto batean iruzur egitea egotzita
15.500 euro lortu zituzten erruleta manipulatuz. Epaileak libre utzi zituen bere aurretik igaro ostean.
2025/03/08 - 11:30
Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik
Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.
2025/03/06 - 12:07
Bi pertsona atxilotu dituzte, EAEn eta Galizian 350.000 eurotik gorako iruzurra egitea egotzita
Orain arte, 62 biktima identifikatu dituzte Coruñan, Pontevedran eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
2025/03/04 - 15:50
''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga
Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.
2025/03/02 - 16:22
Bi pertsona zauritu dituzte Gasteizen, bata lapurreta batean eta bestea borroka batean
Batetik, gizon gazte bat zauritu dute goizaldean labanaz, telefono mugikorra lapurtu ostean, eta, bestetik, emakume bat zauritu dute sabelean kristal zati batekin, borroka batean parte hartzen ari zela.
2025/03/02 - 14:01
Lau pertsona atxilotu dituzte Dantxarinean, 17.000 euroko lapurreta egiteagatik
73 objektu lapurtzea egozten diete, gehienak arropa eta perfumeak.
2025/02/28 - 13:11
25 lagun atxilotu dituzte adimen artifizialaren bidez sortutako haur pornografiaren kontrako operazio batean
Europol agentziaren arabera, asteon egin dituzte atxiloketak, baina operazioa zabalik dute oraindik, eta 273 susmagarri identifikatu dituzte jada.
2025/02/26 - 13:08
Gasteizko Mitika diskoteka itxita egongo da 31 urteko gizonaren heriotza argitu bitartean
Mitika aretoak "samina eta atsekabea" adierazi du pasa den asteburuan diskotekaren atarian gertatutako heriotzagatik. Halaber, doluminak helarazi dizkie hildakoaren senide eta gertukoei.
2025/02/25 - 12:32
Euskotreneko segurtasun-langile bati eraso egin diote Zornotzako tren geltokian
CCOO sindikatuak astelehen goizean gertatutako "eraso bortitza" salatu du. Erasoaren ondorioz, biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
2025/02/24 - 16:49
Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela
Joël Le Scouarnec zirujau izandakoak gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gaur egun, espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako.
2025/02/24 - 12:49
Ayusoren bikotekideak deklaratzeari uko egin dio, haren abokatuek eskatuta
Ogasunari ustez egindako iruzurra epaitzeko auzian, Alberto Gonzalez Amador Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Epaitegietatik irtendakoan, Gonzalez Amadorrek kolpe txikia hartu du buruan, kameralari baten aurka talka eginda.