Martxoaren 8ak bi hilketa matxista berri utz ditzake, Martosko eta Blanesko kasuak baieztatzen badira
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, bi hilketa matxista gehituta amaituko da, Martosen (Jaen) eta Blanesen (Girona) ikertzen ari diren kasuak baieztatzen badira. Biak baieztatuz gero, lau izango dira 2025ean Espainiako Estatuan eraildako emakumeak.
Zehazki, Martosko Udalak (Jaen) bertan behera utzi ditu larunbat honetan Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako ekitaldi guztiak, bai eta egun horretarako aurreikusita zuen agenda instituzionala ere, bertako 78 urteko emakume bat hil delako, eta litekeena delako erailketa matxista kasu bat izatea.
Udalak Facebook sare sozialean duen kontu ofizialean eman du horren berri. Orain arte, ez da dolu egun ofizialik ezarri, indarkeriazko heriotza izan den edo aukera hori baztertzen den argitzeko. Gainera, Genero Indarkeria Kasuen Jarraipen Integralerako Sisteman (VioGen Sistema) ez da ageri bikote honen aurrekaririk.
Martxoaren 3an, astelehenean, 80 urteko gizon britainiar batek larrialdi-zerbitzuetara deitu zuen. Osasun-zerbitzuak bertaratu zirenean, 78 urteko emakumea larri aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten berehla. Egun horretan bertan hil zen, ospitaleratu eta ordu batzuetara.
Pedro Fernandez Espainiako Gobernuak Andaluzian duen ordezkariak azaldu duenez, hasiera batean "heriotza naturaltzat jo zen, eta horrela baieztatu zen, harik eta datu eta testigantza batzuk bildu ondoren Guardia Zibilak ikerketarekin jarraitzea beharrezkoa zela erabaki zuen arte; izan ere, baziren beste zerbaitegatik hil zela uste izateko zantzuak".
"Autopsian, heriotza izan aurretik eragindako eta genero indarkeriarekin bateragarriak diren lesio batzuk atzeman dituzte", Gobernuko ordezkariaren hitzetan, eta gaineratu duenez, gaur egun, "kasua prozesu judizialean dago, epaileak akusatua espetxeratzeko agindua eman baitu".
Horren arabera, orain "agintaritza judizialari dagokio ikerketarekin jarraitzea, sakontzea eta azkenean indarkeriazko heriotza izan den edo ez zehaztea".
Bestalde, Blanesen (Girona) emakume baten heriotza ikertzen ari dira, bikotekideak hil ote duen argitzeko. Ostegunean hil zen, Udalak larunbat honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hala, ostegunean, 18:30ean, larrialdi-zerbitzuek Udaltzaingoari jakinarazi zioten anbulantzia bat bidali zutela La Plantera auzoko etxebizitza batera, bihotz-geldialdia izan zuen emakume bat artatzera. Bertara iritsitakoan, emakumea hilda aurkitu zuten, eta "garbi zegoen ordu batzuk zeramatzala hilik".
Larunbat goizean, Udaltzaingoak eta Esquadra Mossoek Jordi Hernandez alkateari jakinarazi diotenez, zalantzak piztu zaizkie eta ikerketa abiatzea erabaki dute, emakumea bere bikotekideak hil ote duen argitzeko.
Alkatearen esanetan, "oraindik gauza batzuk baieztatu behar badira ere, badirudi bikotekideak hil zuela". Hori dela eta, astelehenean, 17:45ean, udaletxe aurrean, minutu bateko isilunea egitea erabaki dute, eta hiru dolu egun ezarri dituzte. Hori dela eta, bandera ofizialak haga erdian egongo dira asteartera arte, udaletxeko balkoi nagusian eta Udaltzaingoaren bulegoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.