Denboraleak
2022/08/31 - 16:33
Nola sortzen dira Katalunian jasan duten bezalako ekaitz bortitzak?
10 zentimetroko diametroko izotz harriak bota zituen atzo Girona inguruan. Sekula Katalunian ez zuten halakorik neurtu. Arnaitz Fernandez meteorologoak ekaitz hauek nola sortzen diren azaldu digu
2022/08/31 - 14:04
Txingor-ekaitz batek 20 hilabeteko neskato bat hil eta 50 lagun zauritu ditu Gironan
Atzo La Bisbal d 'Empordà eta Girona inguruko herrietan 10 minutuz bota zuen txingor-ekaitz bortitzak kalte larriak eragin ditu.
2022/08/23 - 11:15
Texasek prezipitazio historikoak jasan ditu, hilabeteetako lehortearen ondoren
Dallas inguruan prezipitazio historikoak izan dira azken orduetan, eta uholdeak eragin dituzte eta hainbat errepide ur azpian geratu dira. Azken hilabeteetan Texas iparraldeak bizi duen lehorte handiaren ondoren iritsi dira eurite hauek.
2022/08/19 - 16:34
Haizeteek 12 hildako utzi dituzte Korsika, Austria eta Italian
Gaur, Frantziako barne ministroak Korsika bisitatu du eta iragarri du datorren astean hondamendi eremu izendatuko dutela uhartea.
2022/08/19 - 16:28
Ekaitzaren ostean barealdia iritsi da Nafarroa eta Gipuzkoa iparraldera
Nafarroa iparraldeko eta Bidasoa inguruko baratze asko urak hartu zituen. Hondarribiko aireportuan, berriz, lur hartu behar zuen hegaldi bat Loiura bideratu zuten euri jasen ondorioz.
2022/08/19 - 00:29
Denborale gogor batek Austria, Korsika eta Italia zeharkatu ditu, 12 pertsona hil, eta kalte ugari eraginda
Bosna pertsona hil dira Korsikan eta Austrian, eta bi, Italian. Dozenaka pertsona zauritu dira hiru herrialdeetan, eta kalteak handiak dira. Ekaitzak, euriak eta haize ufada bortiztek Europa erdialderako bidean jarraitzen dute.
2022/08/18 - 20:12
Segurtasun Sailak desaktibatu egin du prezipitazio handi eta iraunkorrengatik indarrean egon den abisu horia
Segurtasun Sailak desaktibatu egin du prezipitazio handi eta iraunkorrengatik Gipuzkoa ekialdean indarrean egon den abisu horia. Lesakan 225 litro pilatu dira metro kuadroko, Hondarribian 160, eta Añarbeko neurgailuan 94 zenbatu dira.
2022/08/18 - 16:21
Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan
Segurtasun sailak euria iragarri zuen eta aurreikuspenak betetzeaz gain hainbat tokitan aise gainditu dira datuak. Azken orduetan izandako zaparradak gune zehatzetan bota ditu, argi eta garbi Gipuzkoa ekialde eta Nafarroako ipar mendebaldean.
2022/08/18 - 16:11
Alerta laranja Ipar Euskal Herrian uholde arriskuagatik
Badirudi okerrena pasatu dela. Hala ere, bart bota duenaren eta datozen orduetan botako duenaren artean 130 litro ere pilatu daitezke metro karratuko, bereziki Nafarroa Beherean eta Lapurdi hegoaldean.
2022/08/18 - 14:48
Bost pertsona hil dira, tartean adingabe bat, Korsikan izandako ekaitz gogorren ondorioz
Agintarien behin-behineko balantzearen arabera, bost dira hildakoak. tartean 72 urteko emakume bat, 13 urteko neskato bat eta 46 urteko gizon bat. 200 kilometro orduko haize-ufada bortitzek astindu dute uhartea azken orduetan.
2022/08/18 - 11:45
Gipuzkoako zenbait puntutan uztailean baino hiru aldiz euri gehiago egin du azken orduetan
Euskalmeten datuen arabera, Irungo estazio meteorologikoan 70 l/m2 inguru pilatu dira, eta Donostian, berriz, 40 litro metro koadroko. Segurtasun Sailak abisu horia mantenduko du prezipitazio iraunkorrengatik 18:00ak arte.
2022/05/14 - 20:12
Zaparrada gogorrak arratsaldeko lehen orduan, Meñakan
Arratsaldeko bostak aldera sartu da ekaitza Meñaka aldera. Victor Uriartek eitb.eus-en erabiltzaileen ataritik EITB Mediara bidalitako bideoa.
2022/05/14 - 19:59
Ekaitzak orro egin du Bermeon
Eguneko bero saparen ondotik, ekaitza sartu da arratsaldean Bermeon eta euria hasi da. Unai Urresti Castrillok eitb.eus-en erabiltzaileen ataritik EITB Mediara bidalitako bideoa.
2022/04/02 - 15:01
Elur makinak lanean Azazetan
Irekita egon da azken orduetan Azazeta. Ez ordea Altube, Elosua, Herrera, Opakua eta Urduña mendateak.
2022/04/02 - 02:00
Elur-maila 200 metro inguruan, ostiral gauean
Gaur gauean indarrean egongo den alerta laranja larunbateko 10:00etan amaituko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 12:00etan, berriz, Nafarroan.
2022/02/01 - 09:43
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Quiton, ekaitz bortitzek eragindako lur-irristatze baten ondorioz
Quitoko alkatearen arabera, ekaitzak prezipitazio errekorra lortu zuen, metro koadroko 75 litrorekin. Ez da baztertzen biktima kopuruak gora egitea datozen orduetan.
2022/01/31 - 09:48
Gutxienez 18 pertsona hil dira Brasilen euri-jasen ondorioz
Gutxienez 18 pertsona hil dira, tartean zazpi adingabe, Brasilgo Sao Paulo estatua astintzen ari den euri denboralearen ondorioz. Heriotza gehienak luiziek eragin dituzte. Gainera, bederatzi zauritu eta bost desagertu daude.
2022/01/27 - 10:11
Elurrak Jerusalem estali du
Jerusalem hamabost zentimetro baino gehiagoko elur geruza batekin estalita esnatu da, Elpida ekaitzak eragindako elurte handi baten ondoren. Elurte horren ondorioz, hiriko ia sarbide guztiak itxi behar izan dituzte eta garraio publikoaren zati handi bat bertan behera utzi dute.
2022/01/11 - 00:26
Aitor Elexpuru Berako alkatea: "24 familia etxetik atera behar izan ditugu zulo handi bat agertu delako"
Ubide batek gainezka egin du eta zulo handi bat eragin du eraikin baten ondoan, Beran. Arriskua neurtu bitartean, 24 familia etxetik atera dituzte.
2022/01/10 - 18:45
Hainbat ibaik gainezka egin dute eta zenbait errepide moztuta geratu dira, euri-jasaren ondorioz
Alerta meteorologikoa eguerdian amaitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta arratsaldean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskalmeten arabera, datozen orduetan euri gutxiago izango dugu.