Desagertutako Pertsonak
2021/07/06 - 11:30
Aztiren itsasontzi-sonar bat ere Lekeitiko urpekariaren bilaketan ari da gaurtik
Joan den igandean desagertu zen urpekaria, Santa Katalinako itsasargi parean, lagun batekin urpeko arrantzan ari zela. Lagunak eman zuen abisua.
2021/07/05 - 10:12
Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeari ekin diote berriro
Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen igandean urpekaria, lagun batekin arrantzan ari zela; honek eman zion abisu Ertzaintzari.
2021/06/27 - 12:24
Aurkitu dute Donostian desagertutako 15 urteko neska
VOST Euskadik Twitter bidez jakinarazi duenez, atzo aurkitu zuten adin txikikoa.
2021/06/22 - 11:47
Gasteizen desagertu den 14 urteko mutil baten bila ari dira
Adam Saddouki ekainaren 21etik falta da.
2021/06/20 - 10:28
Agertu da Bilbon desagertutako 19 urteko gaztea
VOST Euskadik larunbateko azken orduan eman zuen albistearen berri.
2021/06/16 - 02:11
Onik aurkitu dute Leitzan desagertuta zegoen 35 urteko gizonezkoa
Desagertutako gizonezkoaren anaia batek eman zuen desagerpenaren berri; izan ere, 22:00etan ez zen lanera joan.
2021/06/12 - 22:39
Autopsiak jakinarazi du biriketako edema baten ondorioz hil zela Olivia haurra
Autopsiak jakinarazi du biriketako edema batek eragin ziola heriotza Oliviari, aitak bahitu ostean Tenerifero uretan hilik aurkitu zuten haurrari. Hipotesi nagusia da aitak bi ahizpak etxean hil zituela.
2021/06/12 - 18:48
Oliviaren gorpua aurkituta, forentsearen txostenaren zain daude ikerlariak Tenerifen
13 eguneko bilaketaren ostean, aitak bahitutako Olivia haurraren gorpua aurkitu dute itsasoan, Tenerifen. Espainiar Estatuko hainbat hiritan manifestazioak egin dira, indarkeria matxista kasua salatuz.
2021/06/11 - 01:23
Tenerifen desagertutako haurretako baten gorpua topatu dute, itsas hondoan
Sei urteko umearen hilotza poltsa batean aurkitu dute, itsas hondoan, aingura bati lotuta. Ahizpa txikiak, berriz, desagertuta segitzen du.
2021/06/03 - 15:33
Onik aurkitu dute Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona
Astelehen iluntzean paseotik itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten. Hiru egun aritu dira gizonaren bila.
2021/06/02 - 10:58
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.
2021/06/02 - 10:27
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Arguedasen falta zen 50 urteko gizona
Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute medikuek azterketa egin diezaioten. Astearte goizean irten zen etxetik, eta eguerdian itzuli ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuen emazteak.
2021/06/01 - 13:44
Lasarte-Orian desagertu den 13 urteko neska bat bilatzen ari dira
Noa San Sebastian Sainz maiatzaren 31tik falta da.
2021/06/01 - 10:59
Markina-Xemein inguruan falta den 82 urteko gizon baten bila ari dira
Familiak eman zuen bart desagerpenaren berri, arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:50
Desagertutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Markinan
Gizonaren gertukoek atzo arratsaldean eman zioten abisua Ertzaintzari, gizona etxera itzuli ez zelako. Bilaketa 22:30ean hasi zen.
2021/05/31 - 16:07
Aurkitu dute Leioan desagertutako 13 urteko neska
Ertzaintzak kasua itxi duela jakinarazi du.
2021/05/20 - 23:40
"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"
Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.
2021/05/20 - 23:14
Joaquín Beltranen familiak jasotako babes guztia eskertu du
Joaquinen aldeko hileta erlijiosoaren ostean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie jasotako babes guztiagatik.
2021/05/20 - 22:45
Joaquin Beltrani azken agurra, Zallan
Gorpurik gabe, Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak betirako etenda, familia, lagun eta herritarrek omendu dute Joaquin Beltran.
2021/05/17 - 18:07
Topatu egin dute hilaren 10ean Basaurin desagertutako 15 urteko neska
Neskatoa agertu egin dela baieztatu du VOST Euskadik.