Desagertutako Pertsonak
2020/04/06 - 22:05
Txaloak Zallan, Alberto eta Joaquinen omenez
Emoziozko txaloak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze oroitzeko. Herritarrek leiho eta balkoiak hartu dituzte, lurjausiak harrapatutako bi langileak gogoratzeko.
2020/04/06 - 16:16
Esperantza txikia piztu du Alberto Sololuzeren autoa aurkitu izanak
Lekukoen arabera, Alberto ez zegoen bere autoan luizia gertatu zen unean, baskulan baizik. Kostata, lurra ez dagoelako egonkor, baina makinak baskularen gunera iritsi dira.
2020/04/06 - 12:44
Alberto Sololuzeren autoaren arrastoak aurkitu dituzte Zaldibarren
Erreskate taldeak ibilgailura iritsi dira, baina, momentuz, ez dute gorpurik aurkitu.
2020/04/06 - 01:04
Alberto Sololuzeren autoa aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
Ibilgailuaren arrastoak aurkitu dituzte, baina ez langileen gorpurik, momentuz. Erreskate taldeek grabatutako eta EiTBri utzitako irudiak.
2020/04/03 - 17:08
Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza
Desagertu zenean, bakeroak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. 1,70eko altuera du, eta 70 kilo pisatzen du.
2020/04/02 - 02:06
Zaborra pilatzeko zelda ostegun honetan hasiko dira betetzen
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze otsailaren 6ko lurjausian desagertu ziren eta harrezkero milaka tona hondakin toxikoren azpian harrapatuta daude.
2020/03/27 - 20:27
Alberto eta Joaquinen bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute Zaldibarko zabortegian
Gaur dira 50 egun Zaldibarko zabortegian luizia izan zela. 50 egun zabortegia behera etorri eta Alberto Soroluze eta Joaquin Beltran bertan desagertu zirela.
2020/03/24 - 16:25
Lau hondeamakina, Joaquin eta Albertoren gorpuen bila
Eguraldi onarekin, bi langileak bilatzeko lanetan "aurrerapen askoz azkarragoak" egin daitezkeela aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
2020/03/12 - 21:53
Bilaketa lanen eraginez kea atera da Zaldibarko zabortegian, baina ez da suterik izan
Zabortegitik kea ateratzen hasi da gaur. Ertzaintzak esan duenez, ez da suterik piztu eta kea Alberto eta Joaquinen bilaketa lanetan erabiltzen ari diren makinena da.
2020/03/09 - 19:23
Gasteizko Udalak Borja Lazaroren kasuarekiko konpromisoa berretsi du
Udalak iragarri duenez, pertsona desagertuei buruzko topaketa bat antolatuko dute datorren maiatzean Gasteizen. Borja Lazaro 2014ko urtarrilean desagertu zen Kolonbian.
2020/03/08 - 20:55
Bilaketa-eremuetako bat hondakinez hustu dute, bi desagertuak aurkitu gabe
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, B-3 eremuko hondakinak husteko lanak amaitu dituzte, zirkulazioa etetera behartu zuen eta AP-8 autobidea zaborrez bete zen zonaldea, hain zuzen ere.
2020/03/08 - 13:10
Hernaniko bi gizonen eta Gasteizko emakume baten bila ari dira Urumea ibaian
40 urte ingurukoak dira hiru desagertuak. Auto bat ibaira erori da, bost pertsonekin. Horietako bi onik daude.
2020/03/07 - 20:19
Beltranen familia: "Gure heroia diru-goseagatik eta praxi txarragatik hil da"
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Zallan, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak gogora ekartzeko. Aurrenaren senideek deitu dute protesta.
2020/03/07 - 14:43
"Oso kezkatuta gaude, gure senideen bilaketa bigarren mailan geratzen ari delako"
Gorpuak aurkitzea eta Zaldibarren gertatutakoa argitzea, besterik ez dutela eskatzen esan dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen senitartekoek.
2020/03/07 - 12:58
''Kezkatuta gaude gure senideen bilaketa bigarren mailan geratzen ari delako''
Zaldibarko luizian desagertutako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen gertukoek agerraldia egin dute Eitzagan. Haserre eta kezkatuta daude. Helene Alberdik (Sololuzeren iloba) irakurri du agiria.
2020/03/05 - 16:17
Ermuko mendi batean hilda aurkituriko gizon bat identifikatzeko laguntza eskatu dute
70 eta 75 urte arteko gizonezkoa da eta igandean aurkitu zuten haren gorpuzkia Abeletxe inguruan.
2020/03/05 - 15:25
Hasierako deskoordinazioa salatu dute Joaquin Beltranen familiak eta lankideek
Rodolfo Martin, Joaquinen lagun-mina, eta Txisko Beltran anaia, zabortegian ziren otsailaren 6an luizia gertatu zenean. Geroztik egunero joaten dira gorpuen bilaketa lanetara.
2020/03/05 - 15:25
"Gure nahia da zabortegi batera lore sorta bat ez eramatea"
Txisko Beltranek eta Rodolfo Martinek, Zaldibarren lurperatutako bi langileetako baten anaiak eta lagunak, EiTBrentzat hitz egin dute luizia gertatu eta hilabetera.
2020/03/05 - 14:00
''Ez ditugu loreak zabortegi batera eraman nahi''
"Gaur Egun"-ek Rodolfo Martin eta Txisko Beltran Zaldibarko zabortegian desagertutako Joaquin Beltranen lankide eta anaiari egindako elkarrizketa eskainiko du 14:00etan.
2020/03/05 - 09:02
Zaldibarren desagertutako bi langileen senideei babesa adieraziko diete etzi Zallan
Joaquin Beltranen familiak deitutako elkarretaratze isila larunbatean egingo dute, 17:00etan, herriko Euskadi Plazan.