Alberto Sololuzeren autoaren arrastoak aurkitu dituzte Zaldibarren
Zaldibarko zabortegian lanean diharduten erreskate taldeek bertan harrapatuta geratutako Alberto Sololuzeren autoaren arrastoak aurkitu dituzte igande honetan, Iñaki Inoriza Eusko Jaurlaritzaren Larrialdietako ordezkariak Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan baieztatu duenez. Momentuz, ez dute gorpurik aurkitu.
Inorizaren esanetan, lan egiten zuen tokitik oso gertu aparkatzen zuen Sololuzek; beraz, gorpua han inguruan egon litekeela uste dute, ezbeharra gertatu eta bi hilabetera.
Era berean, azpimarratu du orain lan egin dezaketela gorpuak egon daitezkeen inguruan, orain arte ezin baitzuten egin lurraren ezegonkortasunagatik. Horren harira, Larrialdietako ordezkariak jakinarazi du lurraren herena mugitu dutela oraingoz, asko egratzen zaiela, baina autoaren aurkikuntzak "esperantza" sortzen duela.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Bideoa: Alberto Sololuzeren kotxea aurkitu duten unearen irudiak:
Astelehen honetan, hilak 6, beteko dira bi hilabete Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Ordutik, desagertuta daude hondakindegiko bi langile Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Horiek bilatzeko lanak komunikabide guztietan bolo-bolo ibili ostean, foku mediatikoen bigarren mailan utzi ditu orain koronabirusak.
Gertakari larri hark krisi hirukoitza eragin zuen: osasun arlokoa, ingurumen arlokoa eta baita politikoa ere, EAE kanpainaurre betean zela. Hauteskundeak bertan behera geratu ziren, ordea, eta gaur egun egun krisia osasun arlokoa eta ekonomikoa da, bi langileen lanek aurrera jarraitzen duten arren.
Martxoaren 30ean, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Zaldibarren bilaketa lanekin jarrai zezaketela (Jaurlaritzak ez zekiela esan zuen), funtsezkoak ez diren jarduerak geldiarazten zituen dekretutik kanpo geratu ondoren.
Bestalde, apirilaren 2an, Zaldibar Argitu plataformak euskal herritarrei dei egin zien 20:30ean balkoietara atera eta bost minutuz "burrunba handi bat" egiteko, eta kandelak eta argiak pizteko ondoren, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertutako langileen omenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik