Desagertutako Pertsonak
2024/01/01 - 22:00
83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean, Sestaon
Gizonaren familiak ordu batzuk lehenago eman du desagerpenaren berri. Gorpuak ez du inolako indarkeria-zantzurik, eta autopsiaren emaitzaren zain, abian den ikerketak ez du hipotesirik baztertzen.
2023/12/26 - 11:10
Aurkitu dute Ilurdotzen, Esteribar udalerrian, igandean galdutako pertsona
Bestalde, Adi mendian (Erro) galdutako beste pertsona baten bila aritu ziren atzo, eta onik aurkitu dute bigarren lagun hau ere.
2023/12/12 - 11:45
Joan den astetik desagertuta dagoen 35 urteko emakume baten bila ari dira Iruñean
Ahizpak jarritako salaketaren arabera, emakumea bakarrik atera zen ostegun goizaldean San Jorge auzoko taberna batetik, baina ez zen etxera iritsi. Bilaketa batez ere Arga ibaian egiten ari dira.
2023/12/11 - 19:22
Ostegunetik falta den emakume baten bila ari dira Iruñean
Emakumearen familiak etxera ez zela itzuli eta ezin dutela aurkitu salatu zuen Polizia Nazionalaren komisarian eta herritarren laguntza eskatu du sare sozialen bidez. Arga ibaian ari dira bila une honetan.
2023/12/07 - 20:39
Desagertuta zegoen gizon baten gorpua topatu dute Alonsotegin
Senideek 11:00etan eman dute 41 urteko gizonaren desagerpenaren berri, eta 15:30ean Cadagua ibaian aurkitu dute, hilik.
2023/11/07 - 19:46
Hipotesi nagusia da aitak eragin zuela haurraren heriotza Urbasan
Guardia Zibilak atzo hasi zuen haurra aurkitzeko bilaketa, amak jarritako salaketaren ostean. Kasua ikertzen ari dira, baina zantzu guztien arabera, indarkeria bikario kasu berri bat da.
2023/11/07 - 13:26
Ostiraletik desagertuta zeuden 7 urteko mutiko baten eta haren aitaren gorpuak topatu dituzte Urbasan
Guardia Zibilak atzo ekin zion haurra bilatzeko lanei, amak jarritako salaketa tarteko. Bikotea banatuta dago, eta ostiralean aitak jaso zuen adingabea. Ikerketak inolako hipotesirik ez du baztertzen, indarkeria bikarioarena barne. Lizarrak eta Iguzkizak hiru dolu-egun ezarri dituzte.
2023/11/01 - 11:49
Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian
Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.
2023/10/21 - 15:56
Cuencan aurkitu duten gizonaren gorpua ehiztari usurbildarrarena dela baieztatu dute
Beste ehiztari batek topatu du hilotza Ciervan, desagertu zen lekutik gertu, eta ordu batzuetara baieztatu dute 67 urteko gipuzkoarrarena dela.
2023/10/16 - 22:53
Alvaro Prieto elektrokutatuta hil zen, ikerketaren hipotesi nagusiaren arabera
Sevillan desagertutako gaztearen gorpua topatu dute TVEren lantalde batek, eta zuzenean erakutsi ditu irudiak. RTVEk barkamena eskatu du.
2023/10/16 - 19:45
Cuencan desagertu den 67 urteko aginagar baten bila ari dira
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
2023/10/02 - 13:32
Errenteria inguruan desagertutako 76 urteko gizona aurkitu dute
Mediku azterketaren zain, onik dago. Igandeaz geroztik falta zen eta sasi eremu batean aurkitu zute.
2023/09/29 - 12:43
Asteazkenean desagertu zen 78 urteko gizonezko baten bila ari dira Bilboko Zazpikaleetan eta inguruan
Juan Luis du izena eta Alzheimer gaitza du. Zazpikaleetara jaisten diren Mallonako eskaileretan ikusi zuten azkenekoz.
2023/09/20 - 18:28
Epaileak aske utzi du zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona
Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, asteartean, atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur eguerdian.
2023/09/20 - 14:25
Ertzaintza hilketaren hipotesia aztertzen ari da duela urtebete desagertu zen zornotzarraren kasuan
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/20 - 10:15
Albiste izango dira: Zornotzako gertakizuna, euskal zinema Oscarretara begira eta euskara Europan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/19 - 21:44
Pertsona bat atxilotu dute Zornotzan, duela urtebete inguru izandako desagerpen batekin lotutako operazioan
Ertzaintzak baieztatu duenez, operatibo berezi bat jarri dute abian, Zornotzan duela urtebete inguru desagertu zen pertsona baten kasua argitzeko. Gizonezko bat atxilotu dute.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.
2023/08/26 - 22:58
Hilik aurkitu dute Baigorri eta Donibane Garazi artean galdutako txirrindularia
76 urteko gizona goizean atera da etxetik eta itzultzen ez zela ikusita, desargepena salatu du familiak. Istripuarena da heriotzaren hipotesi nagusia, bidetik aterata baitzegoen gizona, zuhaitz baten kontra kolpea hartuta.
2023/08/20 - 17:36
Usainen bankuarekin bat egin dute Berantevillan, norbait galdu edo desagertuz gero, bilaketa lanak bizkortzeko
Arabako Berantevilla herriko biztanleek beraien usainen laginak hartu dituzte eta UCAS de Arrate erreskate taldearen usainen bankuan gordeko dituzte. Bost gasa poltsikoan eraman ordu batzuez eta bueltan entregatu. Keinu sinple honek nabarmen erraztu dezake galdu den pertsona horren bilaketa.