BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Desagertuta zegoen emakume gazte baten gorpua topatu dute Mundakan

Herenegundik zegoen desagertuta. Arratsaldeko lehen orduan topatu dute, harkaitz artean.

Larrialdi zerbitzuek emakume gazte baten gorpua topatu dute gaur arratsaldean Mundakan (Bizkaia). Asteazkenetik desagertuta zegoen gaztearen gorpua omen da. 

Herenegun ikusi zuten azkenekoz haren gertukoek, eta ordutik aritu dira haren bila, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 

Arratsaldeko lehen orduan topatu dute haren hilotza, harkaitz eremu batean

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X