Diada
2021/09/10 - 22:42
Diada, datorren asteko elkarrizketa mahaiari begira
ANCk Bartzelonan deitutako manifestazioak bereganatuko du arreta. Mobilizazioa arrakastatzat jotzeko kopururik ez du zehaztu izan nahi mugimenduak.
2020/09/11 - 23:17
Independentismoaren banaketak COVID-19ak hondatutako Diada astindu du
Ospakizunak birformulatu behar izan dituzte koronabirusagatik eta ez da manifestazio masiborik izan, baina ANCk eta Omnium Culturalek JxCat eta ERCri egindako belarri-tiraldi esanguratsu bat izan da.
2020/09/11 - 14:17
Casanovaren omenez egin ohi den lore eskaintzarekin eman zaio hasiera Diada egunari
Generalitateko presidente den Quim Torra izan da Rafael Casanovaren monumentuaren aurrean eskaintza egiten lehena, Kataluniako ez ohiko egun handian.
2020/08/26 - 20:39
Konfinamendurik ez bada, Diadako ekitaldiak egingo direla ziurtatu du ANCk
Herritarren manifestaziorako eskubidea bermatu beharra dagoela azpimarratuta, ANCk esan du segurtasun-neurri zorrotzak hartuko dituztela kutsatzeak saihesteko.
2020/01/14 - 21:53
Blanquernako eraso faxistaren epaia berriro idazteko agindu du Konstituzionalak
2013ko Diadan, hamalau faxista indarrez sartu ziren Generalitateak Madrilen duen egoitzan. Auzitegi Konstituzionalak esan du ez zutela epaiketa justua izan.
2019/09/21 - 21:33
'Askatasuna guztiaren gainetik jarri eta ondorioak onartzera' deitu du Torrak
"Erradikaltasun demokratiko, errepublikazaletasun, eskubide zibil, sozial eta politikoen defentsa, indarkeria barik eta, beharrezkoa denean, desobedientzia zibilarekin" egitea eskatu du.
2019/09/12 - 16:29
Diadako manifestazioa jendetsua izaten jarraitzen duela ziurtatu dute antolatzaileek
Independentismoak milaka lagun bildu zituen atzo Bartzelonan, Diada ospatu eta Estatu propioa aldarrikatzeko asmoz. Hala ere, protesta hori egiten denetik jende gutxien bildu den urtea izan da.
2019/09/12 - 00:09
Diadako manifestazioa amaitu ondoren, istiluak izan dira Parlamentaren aurrean
Hainbat lagun bertan bildu dira eta harriak eta ke poteak jaurti dituzte Mossoen kontra. Hauek manifestariak sakabanatzen saiatu dira.
2019/09/11 - 22:21
600.000 lagun inguruk hartu dute parte Kataluniako Diadako manifestazioan
Bartzelonako Udaltzaingoak eman du datua. Iaz iturri beraren arabera milioi bat izan ziren Omnium eta ANCk deitutako manifestazioetan parte hartu zutenak.
2019/09/11 - 16:41
Auzipetutako buruzagi independentisten absoluzioa eskatu dute Diadan
Quim Torra presidentearen lore eskaintzarekin batera Espainiko himnoa jarri dute inguruan. Urtero bezala, Euskaditik EAJ eta EH Bildu joan dira Kataluniara.
2019/09/11 - 14:35
2019ko Diada
Erakunde, elkarte eta alderdi politikoek Rafael Casanovari egindako lore eskaintzan parte hartu dute, Kataluniako Diadaren egunean.
2019/09/11 - 13:39
EH Bilduk Casanovaren omenezko ekitaldietan parte hartu du
Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean parte hartu du Diadako ekitaldian, eta koalizio abertzaleak hauteskundeen errepikapena nahi ez duen arren, horretarako prest dagoela esan du.
2019/09/11 - 13:24
EAJko ordezkaritza batek PDeCATekin batera parte hartu du Diadako ekitaldietan
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, U-1eko auziko epaia Kataluniako gatazka konpontzeko balio behar du, “elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa bultzatuz".
2019/09/11 - 12:35
Balkoi batetik Espainiako ereserkia jarri dute Casanovaren lore eskaintzaren unean
Kataluniako Diada egunean, Casanovaren omenezko ekitaldian, Kataluniako Gobernua lore eskaintza egiten ari zen unean, hotel bateko balkoitik Espainiako ereserkia jarri dute.
2019/09/11 - 10:33
Casanovaren lore eskaintzarekin abiatu dute Diada, 'proces' auziaren epaiaren atarian
Kataluniako Gobernuko kideak loreak uzten ari zirenean, Espainiako ereserkia entzuten hasi da gertu dagoen hotel bateko bozgorailuetatik.
2019/09/11 - 01:46
Torrak autodeterminazioa aldarrikatu du, 'bidea amaitzea' xede
Diadaren bezperako hitzaldi instituzionalean, Generalitateko presidenteak adorea eman die katalanei "ez gelditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko", Kataluniako askatasunaren jomuga gauzatzeko asmoan.
2019/09/09 - 10:35
Junquerasek eta Puigdemontek batasuna eskatu dute Diadarako, epaiaren atarian
Artikulu batean, irailaren 11n "ohiz kanpoko mobilizazio bat" egiteko deia egin diete herritarrei, Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan baino lehen.
2019/09/03 - 16:42
Gure Eskuk Diadan parte hartuko du, preso katalanei elkartasuna adierazteko asmoz
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “preso politiko katalanei elkartasuna adierazi" eta "autoderminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatzeko" asmoa dauka.
2018/09/11 - 22:39
Horrela igaro da Katalunian 2018ko Diadaren eguna
Kataluniako Errepublika aldarrikatzeaz gain, espetxean eta erbestean dauden buruzagi independentista katalanak askatzea eskatu dute.
2018/09/11 - 22:19
Ortuzar politikari presoak bisitatu ondoren: 'Lasai eta indartsu daude'
Kartzelatik atera ondoren, Rull, Turull eta Forn “bidegabe preso” daudela errepikatu du EBBko presidenteak.