Irailak 11
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Eskuk Diadan parte hartuko du, preso katalanei elkartasuna adierazteko asmoz

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “preso politiko katalanei elkartasuna adierazi" eta "autoderminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatzeko" asmoa dauka.
Gure Eskuren ordezkaritza bat, iazko Diadan. Artxiboko argazkia: Omnium Cultural

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku herri mugimenduak astearte honetan jakitera eman duenez, irailaren 11ko Diadan parte hartzeko ordezkaritza bat bidaliko du Kataluniara, “preso politiko katalanei elkartasuna adierazi" eta "autoderminazioaren aldeko jardunaren zilegitasuna aldarrikatzeko" asmoz.

Ohar batean, Gure Eskuk azaldu du aurten “oroitzapen berezia” izango dutela epaiaren zain preso dauden politiko katalanekin. Izan ere, herri mugimenduak “elkartasuna” adierazi nahi die “pairatzen ari diren bidegabekeria dela eta”.

“Nazio Batuen Erakundeko Atxiloaldi arbitrarioari buruzko lan taldeak eskatu bezala, aske egon beharko lirateke”, azpimarratu du Gure Eskuk. “Ez soilik espetxetik kanpo, baizik eta edozein kausa judizialetik libre. Gure Eskuren ustez, bidezkoa den epai bakarra errugabe jotzea da”, gaineratu du.

Hala, irailaren 11ko Diadan parte hartuz, milaka katalanek bizi duten “egoera errepresiboa” salatu nahi du Gure Eskuk. Arrazoi horregatik, “bide politikoak nagusitzeko ordua” dela nabarmendu du herri mugimenduak.

“2017ko urriaren 1eko erreferendumaren harira oinarrizko eskubideak (manifestazio eskubidea, adierazpen askatasuna, bozkatzeko eskubidea…) erabiltzeagatik etorri da olatu errepresibo hau”, esan du Gure Eskuk.

Testuinguru horretan, katalanekin oinarrizko eskubideen defentsan bat egiten duela azaldu du Gure Eskuk, “eskubide horiek guztionak direlako”. Hala, "herri guztiek haien etorkizuna erabakitzeko eta independentziaren bidea jorratzeko eskubidea” dutela berretsi du herri mugimenduak. “Ibilbide horretan, Euskal Herria eta Herrialde Katalanak elkarren ondoan baino ezin dira egon”, gaineratu du.

Azkenik, hurrengo asteazkenean katalanen ondoan egoteko deia luzatu die Gure Ekuk euskal herritarrei “elkartasuna adieraziz eta elkarlanerako prestasuna agertuz”.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X