Diada
2015/09/11 - 11:49
Artur Masek eta Ada Colauk Diadako lore-eskaintza egin dute
Generalitateko presidenteak eta Bartzelonako alkateak lorak eskaini dizkiote Rafael Casanovaren monumentuari. Diadaren ospakizun egunean murgiluta dago Katalunia.
2015/09/11 - 11:10
Bartzelonako Meridiana gainezka, Kataluniako Errepublikarako bidean
Laugarren urtez jarraian, ehunka mila lagunek Bartzelonako kaleak bete dituzte, Kataluniaren independentzia eskatzeko.
2015/09/10 - 23:45
Artur Masek egindako hitzaldia Diada dela eta
Artur Masek egindako hitzaldia, 2015eko Diada dela eta, katalanez. Masen irudiko, ezin da gehiago luzatu Kataluniak etorkizuna erabakitzea, "nazio" izatea ukatzen dioten bitartean.
2015/09/10 - 16:23
Katalunian dena prest dago Diada ospatzeko
Kataluniarrak euren jaia ospatuko dute ostiral honetan, gainera hauteskunde kanpaina ere hasiko da. Jendea kamisetak eta beharrezko gauza guztiak hartzera gerturatu da.
2015/09/10 - 10:58
Artur Mas buru izan du Diadaren ekitaldiak
Generalitateko presidentea buruan zela eman zioten hasiera Kataluniako Diadaren ekitaldiari. Kataluniako Mankomunitatearen mendeurrena omendu zuten ikuskizunean.
2015/09/03 - 15:38
Independentistak sareak hitzordua deitu du Diana egunean, Bartzelonan
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea izango da helburua. ''Independentzia lortzeko gure ibilbiderako hainbat irakasgai'' lor daitezkeela uste dute.
2015/08/31 - 12:24
Colauk ez du Diadako manifestazioan parte hartuko
Bartzelonako alkatearen ustez, irailaren 27an Katalunian egingo diren hauteskundeekin 'lotura estua' du aurtengo Diadak, eta, beraz, egun duen karguagatik, ez dagokio bertan parte hartzea.
2015/08/11 - 16:12
130.000 lagunek eman dute izena Diadako manifestazioan parte hartzeko
Datorren irailaren 11n, Diada eguna izango da Katalunian. Oraindik hilabete falta da, eta dagoeneko askok eman dute izena, egun horretan egingo den manifestazioan parte hartzeko.
2015/04/12 - 18:23
Bartzelonako Meridiana etorbidea jendez bete nahi dute aurtengo Diadan
"Kataluniako Errepublikaren kale nagusia" bihurtzeko asmoa du Kataluniako Batzorde Nazionalak.
2014/12/26 - 21:27
Bi presoren argazkiak erakutsi zituzten gazteak absolbitu ditu Gorenak
Orain dela bi urteko Diadan ETAko bi presoen argazkiak erakutsi zituzten bi kataluniarrak absolbitu ditu Auzitegi Gorenak, argazkiak erakustea zigorgarria ez delakoan.
2014/09/13 - 16:35
Subiranotasunaren bidean lidergoa 'partekatu' nahi du EH Bilduk
Koalizio abertzaleak lidergoa eta konpromisoa konpartitu nahi ditu autodeterminazio eskubidea defendatzen duten beste eragile politiko eta sozialekin.
2014/09/13 - 16:34
Mariano Rajoyren erantzun falta kritikatu du Pedro Sanchezek
Alderdiaren Batzorde Federalean egin ditu adierazpenok eta bere hautagaitza aurkeztu du Gobernuko presidentziarako.
2014/09/12 - 16:44
Madrilen oihartzun eta jarrera aldaketa txikiak izan dira
Katalunian eta Euskal Herrian baino askoz oihartzun txikiagoa izan du Diadak Madrilen. Bi alderdi politiko nagusiek erantzun berdintsua izan dute.
2014/09/12 - 16:28
Bozketa eta euforia, Diadaren biharamunean
Diadaren hurrengo egunean Kataluniako kaleetara irten gara herritarrek duten iritzia zein den galdetzera.
2014/09/12 - 15:25
'Hautestontziak ipini, president'
Diadan parte hartu zutenek, edo parte hartu zutenei ahotsa jarri zietenek, ez zuten Madrilera begiratu, Kataluniara baizik. Artur Masi zuzendu zitzaioten.
2014/09/12 - 12:20
Martin Aranburu, CAT-DEM fundaziko kideari elkarrizketa
Diadaren oso balorazio positiboa egiten dugu, atzokoak gainditu zituen aurreko mobilizazioak.
2014/09/12 - 00:49
Mas: 'Negoziatzeko ordua dela ulertu behar du Madrilek'
"Europari eta munduari mezu oso indartsua" bidali izanagatik herritarren parte-hartzea eskertu du Generalitateko presidenteak. Kataluniako herriari "iruzur ez" egiteko konpromisoa hartu du Masek.
2014/09/11 - 23:12
Erabakitzeko eskubidearen aldeko beste Diada historiko bat Katalunian
Kataluniako Asanblada Nazionalak hautestontziak jartzera deitu du Artur Mas. Azaroaren 9an 16 urte beteko dituen neska gazte batek botoa eman du, sinbolikoki.
2014/09/11 - 21:50
Sanchez-Camacho: 'Isilean izan den Katalunia ahotsa goratzen hasi da'
'Senyera' aldarrikatu dute 7.000 lagunek Tarragonan. PPCko presidenteak manifestazioan parte hartu baino lehen egin ditu adierazpenak. Diada berriro "kataluniar guztiena" izatea eskatu du Chaconek.
2014/09/11 - 12:01
Diadako ekitaldi instituzionalak
2014ko Diada eguneko argazkirik onenak. Independentismoa kalera indarrez irtetzen den hirugarren Diada da jarraian.