'Hautestontziak ipini, president'
Noiz arte jarraituko dute Espainiako Gobernuak eta Estatuak, PP zein PSOE buru direlarik, Kataluniak azken urteotan bidali dituen mezu politikoei (indargabetu zen Estatutu berritik hasi eta azken bi urteotan Diadetako erakustaldietara) entzungor eginez? Kasurik ez egitea baino, bestelakoa izan da Espainiatik zabaldu den mezua: ezezkoa. Izan ere, funtsean, argudio bakarra dago Espainiaren jarreran: nazioa bakarra da, Espainia, eta nazio hori osatzen duten bestelako nazionalitateek ez dute bere kasa erabakitzeko eskubiderik. Subjektu politikoa ez dago zatitzerik, esan zuen duela sei urte Auzitegi Konstituzionalak Ibarretxeren herri-galdeketa deitzeko legea bertan behera utzi zuenean.
Arazo politikoa, gatazka demokratikoa, ordea, bistakoa da. Eta XXI. mendeko Europan irtenbidea ezin da izan ezetz esan eta kito.
Gizartearen zati handi batek erabaki nahi du. Horietako askok independentzia amesten dute. Diadan kalean islatu zen nahi hori. Gizartearen beste zati batek, "Katalunia isilak", ordea, ez du bide hori gura. Alferrikakoa da bietako zein den nagusi eztabaidatzea. Kaleko indarra itzela da, bai. Baina demokrazian bideak araututa daude. Eta gehiengoek hauteskundeetan eta Parlamentuan dute benetan balio duen argazkia. Egun, honakoa da: erabakitzeko eskubidea, herri-galdeketa, eskatzen duten alderdiek 87 eserleku dituzte (Legebiltzarraren % 64,4); horren aurka daudenek, 48 (% 35,6).
Baina atzoko Diadan parte hartu zutenek, edo parte hartu zutenei ahotsa jarri zietenek, ez zuten Madrilera begiratu, Kataluniara baizik. Artur Masi azaroak 9an hautestontziak jartzeko galdegin zioten. Eta horrek presioa, Moncloara baino, Generalitateko Jauregira desbideratu du. Orain Artur Masek eta CiUk dute hitza. Kataluniako Parlamentuak herri-galdeketa arautuko duen legea onartuko du irailaren 19an. Galdera nagusia da noraino jarraituko duen hasitako bidea Masek.
Konstituzionalak herri-galdeketa debekatuz gero, Generalitateak debeku hori errespetatu baina hauteskundeak deitzen baditu, Parlamentu berriak izango du galdera horren erantzuna. Kataluniak bere etorkizuna erabaki dezakeen ala ez segur aski ez dugu legegintzaldi honetan ikusiko, hurrengoan baizik. Eta, orduan bai, Espainiak ezingo du gaia etengabe alboratu. Ezta Kataluniako alderdiek ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.