Erabakitzeko eskubidearen aldeko beste Diada historiko bat Katalunian
Ehunka mila pertsonek parte hartu dute ostegun honetan Bartzelonan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ‘V’ itxurako manifestazioan. 1,8 milioi izan dira, Bartzelonako udaltzainen arabera; 470.000 eta 520.000 artean, berriz, Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzak esan duenez. Milioi erdi pertsonek baino gehiagok eman zuten izena, antolatzaileek (ANC eta Omnium Kulturala) adierazi zutenez.

Aurreikusita zegoen moduan, ‘V’ erraldoia 17:14ean osatu dute, gaur 300 urte Bartzelona Ondorengo Gerran erori zen data gogoratuta. ‘V’ erraldoiak Gloriseseko plazan izan du erpina, eta 11 kilometro izan ditu; guztira, 73 tartetan, batzuk Diagonalean eta besteak Kale Nagusian. Glorieseko plaza, Kale Nagusiak eta Diagonalak bat egiten duten lekua, ‘V’ formako ‘senyera’ren elkargunea izan da. Leloa, honako hau: "Azaroaren 9an bozkatuko dugu, azaroaren 9an irabaziko dugu". Manifestazioak gorriz eta horiz koloreztatu ditu Bartzelonako kaleak, eta esteladak ekitaldiko protagonista nagusiak izan dira. Eguzkiak gogor jo du, 25 gradutik gorako tenperaturekin.

Azaroaren 9an 16 urte egingo dituen gazte batek era sinbolikoan boto bat sartu du hautestontzi batean, ‘V’ forman zeuden pertsonek osatutako erpinean. Guztira, 947 hautestontzi sinboliko jarri dituzte, bat udalerri bakoitzeko.

Glorieseko plazan, hainbat abesbatzek "Ara es l'hora" (Orain da unea) kantua abestu dute, Lluís Llach kantautoreak pianoan lagunduta. "Cant de la Senyera" (Senyeraren Kantua) ere interpretatu dute. Halaber, Peret Kataluniako rumbaren aita manifestazioko une baten protagonista izan da, 'Gitana Hechicera' abestiarekin, baina era independentistan: "Catalunya es poderosa, Catalunya té molt poder".
Kataluniako Batzorde Nazionalak eta Omnium Kultural erakundeak antolatutako manifestaziora CiU, ERC, ICV, EUiA eta CUP alderdietako buruak joan dira. Manifestaldiko erpinean Frances Homs Presidentetzako kontseilaria, Ferran Mascarell kulturakoa eta Xabier Trias Bartzelonako alkatea izan dira.
Kataluniaren independentziaren aldeko aldarrikapena jai giroan izan da, musikarekin eta castellersekin.
Kataluniako Batzorde Nazionala eta Omnium Kulturala
Carme Forcadell Kataluniako Batzorde Nazionaleko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidenteari hautestontziak jartzeko eskaera egin dio, azaroaren 9an kontsulta egin ahal izan dadin: "Bozkatu eta irabazi egingo dugu". Forcadellek ordezkari politikoei "bozkatu dien herriarekin duinak izatea" eskatu die eta era bateratuan jardutea, kontsulta egitea bermatzeko. "300 urte geroago hiria eta herrialdea berreskuratu dugu", nabarmendu du Forcadellek. Halaber, azaroaren 9an katalanek beste ‘V’ bat egingo dutela esan du: "ez da ostegun honetako bezalako manifestazio bat izango, bozkatu, nahia eta garaipena hitzaren ‘V’ letra baizik".
Bestalde, Muriel Casals Omnium Kulturaleko presidenteak honako hitzok esan ditu: "Askatasuna ez da negoziagarria". Diadaren ostean, ANCk eta Omniunek batera lan egiten jarraituko dute, eta mobilizazio handi bat iragarri dute, Kataluniako etxe guztietara iritsiko dena, kontsultari ‘bai’ esateko arrazoiak azaltzeko.
Ekitaldia Tarragonan
Bestalde, milaka manifestatzaile bildu dira Tarragonan, azaroaren 9ko kontsultaren aurka eta "adiskidetzearen" alde, "recuperem el seny, recuperem la senyera" lelopean (zentzutasuna berreskuratu dezagun, berreskuratu dezagun ‘senyera’). Tarragonako manifestazioak Kataluniako PPren eta Ciutadansen babesa jaso du, PSCk militanteei joateko aukera eman dien bitartean. Buruzagien artean, Alicia Sanchez-Camacho PPSCko presidentea, Carme Chacon ministro sozialista ohia, Albert Rivera Ciutadanseko presidentea eta Ramon de Veciana Katalunian UPyDko burua izan dira. Halaber, Ciutadansek Albert Riverari eraso egiten saiatu direla salatu du, Bartzelonako Katalunya plazan.
Masek kontsultarako dena prest duela esan du
Goizean, Diada 2014ko ekitaldietan, Artur Mas Kataluniako presidenteak "adostasunerako" eta Diadako iritzi guztiak errespetatzeko deia egin du. Halaber, "guztia prest" duela nabarmendu du, eta kontsulta egiteko "dispositiboa pronto" dagoela gaineratu du, Espainiako Gobernuaren "immobilismoaren" aurrean.

Rajoyren metafora eta Homsen erantzuna
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak organoak ematea jarri du batasuna eta elkartasuna ematen duten emaitza handien eredutzat. ‘V’ erraldoiari ekin baino lehen, Rajoyk esan du andaluziar batek ahal duela katalan baten bihotzarekin bizi. Geroago, Frances Homs Kataluniako Presidentetzako kontseilariak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari "metaforak" uzteko eskatu dio, "katalanen nahiari bizkarra ez emateko" esan dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.