Diputatuen Kongresua
2024/02/28 - 12:14
Sanchezek Feijoori esan dio bere gobernuak "aurrez aurre" eta "ekintzekin" aurre egiten diola ustelkeriari
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburuak "bazuen" maskaren auziaren berri eta "estali" egin zuen. Sanchezek erantzun du justiziarekin lankidetzan ari direla, ganberan ikerketa batzordea sortuko dutela eta Abalosi erantzukizun politikoa eskatu diotela.
2024/02/28 - 12:01
Pablo Gonzalezentzat epaiketa bat eskatu dio Albaresek Poloniako Gobernu berriari
EH Bilduk egindako galderari erantzunez, Jose Manuel Albares Atzerri ministroak esan du "eginahalak" egiten ari direla Poloniako espetxe batean bi urte daramatzan euskal kazetariaren alde. Horren esanetan, duela 10 egun Poloniako Atzerri ministroarekin bildu zen Gonzalezentzat epaiketa eskatzeko.
2024/02/28 - 11:28
EAJk Espainiako Gobernuari egotzi dio autonomien estatua ''atzeko atetik'' erreformatzeko asmotan ibiltzea
Lurralde konferentzien erreformaz galdetu dio Aitor Esteban diputatu jeltzaleak Sanchezi, eta asmo "birzentralizatzailea" izatea leporatu dio. Espainiako presidentea, aldiz, aldebikotasuna bermatzen jarraituko dutela agindu dio.
2024/02/28 - 11:13
PSOEk eman zion ultimatuma "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua", Abalosen arabera
Diputatu aktari eutsiko dio eta Talde Mistora igaroko da, PSOEk egindako eskariari muzin eginez.
2024/02/28 - 10:43
Sanchezek Feijoori ''Koldo auziaz'': ''Ekintzekin egiten diogu aurre ustelkeriari, zuen kontrara''
PPko buruzagiaren hitzetan, Espainiako Gobernuak "bazuen" maskaren auziaren berri, eta "estali egin zuen". Sanchezek erantzun du justiziarekin lankidetzan ari direla, ganberan ikerketa batzordea sortuko dutela eta Abalosi erantzukizun politikoa eskatu diotela.
2024/02/27 - 22:11
Espainiako Gobernuak eta haren bazkideek sekretu ofizialen legearen erreforma berriro bultzatzea babestu dute
Hala ere, ez da adostasunik lortu dokumentuak desklasifikatzeko epeen inguruan. EAJk berriro ekarri duen lege-proposamena da. Espainiako Gobernuak 2022an aurreproiektu bat onartu zuen, baina azkenean bertan behera geratu zen hauteskundeak aurreratzearen ondorioz.
2024/02/27 - 17:17
Abalosek ez dio diputatu aktari uko egin eta Kongresuko Talde Mistora pasatuko da
Ministro ohiak agerraldia egin du, hartu duen erabakia azaltzeko. Bere "ohorea" defendatzeagatik eusten diola aktari esan du, eta berretsi du ez dagoela haren kontrako inongo auzibiderik zabalik. Alderdiaren babesa jaso ez izana deitoratu du.
2024/02/27 - 15:55
Abalosek ez dio diputatu aktari uko egin eta PSOEk militantzia bertan behera utzi dio
Ministro ohiak agerraldia egin du, hartu duen erabakia azaltzeko. Bere "ohorea" defendatzeagatik eusten diola aktari esan du, eta berretsi du ez dagoela haren kontrako inongo auzibiderik zabalik. Alderdiaren babesa jaso ez izana deitoratu du.
2024/02/27 - 14:58
PSOEk ez du Abalosen kontra jardungo diputatu akta entregatzen duen ala ez jakin arte
Kongresuan sozialistek duten bozeramaile Patxi Lopezek iragarri du ikerketa batzordea lanean dela dagoeneko, eta lau hilabetez egongo dela auzia aztertzen, pandemia garaian musukoekin lotuta egindako kontratazioak argitu bitartean.
2024/02/27 - 09:16
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/26 - 16:41
Abalosek Kongresuko Barne Batzordeko presidente kargua utzi du, baina oraingoz diputatu aktari eutsita
Oraingoz, Garraio ministro izandakoak ez du diputatu akta entregatu, PSOEk goizean eskatu bezala. Joan den ostegunean Abalosen aholkulari ohia atxilotu zuten, ustelkeria kasu batekin zerikusia izan zezakeelakoan.
2024/02/26 - 15:38
Itxasok ziurtatu du PSOE eta ustelkeria politikoaren edozein zantzu ''bateraezinak'' direla
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta PSE-EEko kideak berretsi du PSOEren ustelkeriaren kontrako jarrera "irmoa" dela, edozein dela ere bidetik apartatuko dutena.
2024/02/21 - 20:07
Espainiako Gobernuak nazioarteko loturarik gabeko bi ordu eta erdiko hegaldien murrizketa bultzatuko du
PSOEk eta Sumarrek legez besteko proposamena adostu dute Kongresuko Batzordean. Era berean, Espainiako Gobernuak jet pribatuak murrizteko eta kerosenoa zergapetzeko Europako marko legala aztertuko du.
2024/02/21 - 15:36
Abalos ''txundituta'' eta ''atsekabetuta'', Koldo Garcia bere aholkulari izandakoaren atxiloketagatik
Diputatuen Kongresuko pasilloetan egin dituen adierazpenetan azaldu duenez, hedabideen bitartez jakin du atxiloketaren berri. Pandemia garaian eta maskarak erosterakoan iruzur egin zuelakoan atxilotu dute.
2024/02/21 - 12:17
Luis Planas ministroak bertigoak eragindako zorabioa izan du Kongresuan galdera bati erantzutean
Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak zorabioa izan du Kongresuko Osoko Bilkuraren kontrol saioan, eta, ondorioz, geldialdia egin eta eserlekuan eseri behar izan du bere hitzaldiarekin jarraitu ahal izateko.
2024/02/21 - 10:43
Sanchezek eta Feijook gezurretan aritzea egotzi diote elkarri Galiziako bozen osteko lehen aurrez aurrekoan
Espainiako presidenteak azalpenak eskatu dizkio PPko buruari Kataluniako independentistekin bere inbestiduraren kontura izan zituen negoziazioez. Feijook gezurrak esatea leporatu dio, eta gauza bera egotzi dio bueltan Sanchezek berak ere.
2024/02/21 - 09:34
Juan Carlos Unzue: ''Zenbat diputatu daude aretoan? Uste dut bost kontatu ditudala''
ELA duen futbolari nafar ohia Kongresuan izan da gaixotasun hau dutenentzat laguntza eskatzeko. Bost diputatu bakarrik agertu dira ELA duten gaixoen eskaerak entzuteko, eta Unzuek enpatia eta borondatea eskatu die.
2024/02/21 - 09:18
Albiste izango dira: Mikroplastikoen kontrako ekimena, kontrolerako saioa eta Assangeren estradizioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/20 - 22:59
Diputatuen Kongresuak justizia unibertsala berreskuratzeko lehen urratsa eman du
PSOEk, Sumarrrek eta Espainiako Gobernuaren bazkideek babestu egin dute ekimena, Mariano Rajoyren Gobernuak 2014an egindako murrizketek Espainiako jurisdikzio unibertsala lurperatu zutela iritzita.
2024/02/18 - 21:16
PSOEk Amnistia Legearen irizpen berri baterako epea luzatzea eskatu dio Kongresuko Mahaiari
PSOEk 15 eguneko luzapena nahi du asteazkenetik aurrera, hasierako epea amaitzen denean. PPk lagapen gehiago emateko eta kide independentisten eskariei erantzuteko denbora irabazi nahi izatea egotzi die sozialistei.