Diputatuen Kongresua
2025/04/06 - 17:44
Protestak egin dituzte Estatuko hainbat hiritan, Duerotik iparraldera otsoa ehizatzea baimendu izana salatzeko
Erakunde animalistek eta ekologistek elkarretaratzeak egin dituzte igande honetan Espainiako Estatuan, otsoaren alde. Martxoan piztu zen polemika, Kongresuak otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Basa-espezieen Zerrendatik ateratzea onartu zuenean, PPk proposatuta eta Voxek, Juntsek eta EAJk babestuta.
2025/03/31 - 22:32
Maribel Vaquero, EAJren Kongresuko bozeramaile berria
Vaqueroren izendapena EAJren zuzendaritza berriak gaur egin duen lehen bileratik atera da. Horrela, Vaquero izango da EAJk Kongresuan duen ordezkaritzaren buru izango den lehen emakumea, eta Xabier Arzalluzetik kargu hori beteko duen lehen gipuzkoarra.
2025/03/26 - 16:39
Aitor Estebanek agur esan dio Diputatuen Kongresuari gazteak ''politikan norbere iritzia'' ematera animatuz
Aitor Estebanek bere iparra diren eta izango diren hitzekin itxi du hitzaldia: "Gora Euskadi askatuta". PPren eta Voxen diputatuak eserita egon diren arren, Alberto Nuñez Feijook eta Cuca Gamarrak txaloka agurtu dute.
2025/03/26 - 14:22
Estebanek defentsako gastua onartzeko ''zehaztasuna'' eta ''borondate'' handiagoa eskatu dio Sanchezi
"Ezin dugu zehaztasun falta horretan jarraitu", esan dio Estebanek Sanchezi, eta I+G+Bn eta Europako ekoizpenean inbertitzearen aldeko apustua egin du.
2025/03/26 - 13:37
Aizpurua: ''Ez gatoz bat Europako etorkizuna karrera armamentistikoaren baitan datorrela dioten ahotsekin''
EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, euskal herritarren eta europarren interesak eta beharrak ez datoz bat "agintariek bultzatu eta babestu nahi duten interes eta behar partikularrekin".
2025/03/26 - 12:45
Rufianek Aitor Esteban goraipatu du Kongresuko bere azken egunean
"Ni inspiratu nauzu, asko inspiratu nauzu. Espero dut horrela jarraitzea. Ziur ez zaidala gustatuko zuk esandako guztia, baina beti gustatuko zait zuk erabiltzen duzun modua. Eskerrik asko", gaineratu du Rufianek, hunkituta.
2025/03/26 - 08:53
Albiste izango dira: Sanchez, defentsa gastua igotzeaz, Batasunaren Prestaketa Estrategia eta greba hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/26 - 06:00
Defentsan gastua igotzeko beharraz arituko da Sanchez Kongresuan, bazkideak kontra dituela
Gaur goizeko 09:00etan hasiko den plenoan, oposizioko lider Nuñez Feijook Gobernuaren "zatiketa" salatuko du, erabaki oro Kongresura eraman dezatela aldarrikatuko du eta zenbat gastatuko den zehazteko eskatuko du.
2025/03/20 - 14:38
Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin
Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.
2025/03/18 - 22:07
Kongresuak oniritzia eman dio Juntsen lege bat izapidetzeari, okupen etxegabetzeak bizkortzeko
Ekimena aurrera atera da PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, besteak beste. Ezkerreko taldeek, Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, esaterako, ekimena atzera bota dute, arazoari gehiegizko neurria hartu diotela argudiatuta.
2025/03/18 - 21:22
Kongresuak alkoholemia-tasa jaisteko ekimena izapidetuko du, eta PPk zer bozkatuko duen ez dago argi
EAJk, Juntsek, ERCk eta Sumarrek PSOEren ekimenaren tramitazioa babestuko dute, baina iragarri dute zuzenketak aurkeztuko dituztela.
2025/03/13 - 10:59
Sanchez talde guztien ordezkariekin bilduko da, Voxekin izan ezik, defentsa gastua handitzeaz hitz egiteko
10:00etan zabalduko du erronda, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruarekin, eta 16:30ean du azken hitzordua, UPNko Alberto Catalanekin. EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta EAJko Aitor Esteban, berriz, 12:00etan eta 12:30ean hartuko ditu, hurrenez hurren.
2025/03/05 - 14:36
Rajoyk Kongresuan ziurtatu du ez duela 'Katalunia Operazioa' deiturikoa ezagutzen
Kataluniako buruzagi independentisten eta oro har aurkari politikoen kontra egiteko "polizia patriotikoa" deiturikoaren erabilera aztertzen ari den ikerketa batzordean parte hartu du Espainiako Gobernuko presidente izandakoak.
2025/02/26 - 18:38
Kongresuak onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriaren bederatzi neurri garrantzitsuenak
Neurri garrantzitsuenetako batzuk dira emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa jasotzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea.
2025/02/26 - 10:41
Aitor Estebani agur hunkigarria egin diote Diputatuen Kongresuan
Aitor Estebanek azken galdera egin du Diputatuen Kongresuan eta agur hunkigarria egin diote, txalo zaparrada luze batekin. Voxek eta PPk ez dute parte hartu.
2025/02/25 - 22:30
Kongresuak atzera bota du PSOEk eta EAJk adostutako lurzoru legearen erreforma
Ekimenak aldeko 126 boto (PSOE, EAJ eta CC), kontrako 186 (PP, Sumar, ERC, Junts, EH Bildu eta Podemos) eta 34 abstentzio (Vox eta BNG) jaso ditu.
2025/02/25 - 14:35
Yolanda Diazek matxismoa salatu du Kongresuan, kazetari batek esandakoagatik: ''Gero eta ederrago zaude''
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak salatu du egoera matxistak bizi izan dituela, eta horren adibide jarri du Diputatuen Kongresuan duela gutxi pairatutakoa: Kazetari batek "gero eta ederrago" dagoela esan zion.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/02/12 - 16:40
Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzea eta garraioan ibiltzeko deskontuak luzatzea, bigarren saiakeran
Alderdi bakarrak bozkatu du omnibus dekretu berriaren aurka: Vox. Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.
2025/02/12 - 13:12
Gutxieneko errentaren igoera defendatu du Sanchezek Kongresuan, tributazioaren polemikan sartu gabe
Atzo iragarritakoaren arabera, aurrerantzean gutxieneko soldata ez da errenta aitorpena aurkezteaz salbuetsita egongo, eta hori gogor kritikatu du Alberto Nuñez Feijoo oposizioburu popularrak. Esan duenez, neurria "ez da aurrerakoia".