Dirulaguntzak 2025
2022/04/12 - 15:17
Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie zinema eta kontzertu areto eta sustatzaileei, pandemiaren aurrean
Zinema eta kontzertu aretoen arduradunek eta emanaldien sustatzaileek maiatzaren 5etik ekainaren 4ra aurkeztu beharko dituzte eskariak.
2022/04/08 - 16:19
Urkulluk 198 milioi euroko laguntzak iragarri ditu, sozialak eta ekonomikoak, krisiari erantzuteko
Ukrainako gerrak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak eztabaidatu dituzte gaur legebiltzarrean. Horixe izan da gai bakarra. Eta lerroburu nagusia hauxe: 198 milioiko diru funtsa erabiliko da krisiak kaltetutako familia eta enpresei laguntzeko.
2022/04/07 - 16:07
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen esperientzia kontuan hartuko du Lanbidek
Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenei arreta eta zerbitzu hobea eman nahian, aurreratzean laguntza jasotzen duten pertsonen esperientzia kontuan hartuko duela Lanbidek eta laguntzak eskatzeko sistema ulergarriagoa izango dela adierazi du Idoia Mendiak.
2022/04/01 - 19:34
Kontsumobidek gasolindegietako ordainagiria gordetzeko eskatu du, kexa aurkezteko aukera izateko
Beherapena agertu beharko da fakturan, zenbateko zehatzea eta beherapen bat dela.
2022/04/01 - 13:56
Arazoak gasolindegietan erregaien beherapenaren lehenengo egunean
Sistema informatikoetan gorabeherak izaten ari dira eskari handiari aurre egiteko, eta auto-ilarak sortu dira gasolindegi batzuetan.
2022/04/01 - 02:14
Erregai litroko 20 zentimoko beherapena gaurtik aurrera aplikatuko da
Estatuak 15 zentimo ordainduko ditu, eta petrolio enpresek, 5. Ekainaren 30era arte izango da neurria indarrean, baina hortik aurrera ere luzatu ahalko da.
2022/03/30 - 16:25
Nola ezarriko dute 20 zentimoko deskontua gasolindegietan?
Erregaiaren beherapenak 133 milioi euroko kostua izango du EAEn. Kontsumitzaileek 65 euro aurreztuko dituzte dieselaren kasuan, eta 75 euro gasolinaren kasuan, datozen hiru hilabeteetan.
2022/03/29 - 18:59
Espainiako Gobernuak onartutako babes sozial egitasmo berriaren neurri nagusiak
Guztira, 16.000 milioi euro bideratuko ditu egitasmoak, familietan eta enpresetan krisiaren eragina murrizteko asmoz: 6.000 milioi diru-laguntza zuzenak izango dira, eta beste 10.000 milioi zerga murrizketa ICO kredituetan.
2022/03/29 - 16:15
Hiru aldundiek laguntzak adostu dituzte autonomoentzat, enpresa txikientzat eta lehen sektorearentzat
Premiazko eta behin-behineko neurriak dira enpresa txiki, oso txiki eta autonomoei laguntzeko, beti ere aldundien eskuduntzetatik hartuta.
2022/03/29 - 15:28
Gerrak gehien kaltetutako sektoreentzat "premiazko" neurri fiskalak adostu dituzte hiru aldundiek
Autonomo, mikroenpresa eta enpresa txikieentzat zerga gerorapenak eta salbuespen fiskalak jarriko dituzte martxan, eta lehen sektorearentzat 5,4 milioi euro inguruko dirulaguntzak. Neurriok datorren astean onartuko dituzte, eta guztira, 165 milioi euroko balioa dute.
2022/03/29 - 13:24
Zigor Urkiaga: "% 90eko kanpo beharra duen herrialde batean subiranotasun energetikoa izatea fabula bat da"
Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen zuzendariaren esanetan, etorkizuneko estrategia berriztagarriak % 10etik askoz gorago egotea da.
2022/03/28 - 16:17
Hauek dira Espainiako Gobernuaren txoke-planean iragarritako laguntzak
Bihar onartuko du Ministro Kontseiluak, 16.000 milioi euroko balioarekin: 6.000 milioi laguntza zuzenetan eta zerga-beherapenetan, eta 10.000 milioi gehiago ICO kredituetan.
2022/03/28 - 12:46
Sanchezek iragarri du gidari guztiek litroko 20 zentimoko deskontua izango dutela
Hobari horretatik 15 zentimo Estatuaren kontura izango dira, eta gutxienez 5 zentimo petrolio enpresen kontura. Sanchezek azaldu duenez, petrolio enpresen minimoa handiagoa izan liteke, eta batzuk dagoeneko aplikatzen ari dira.
2022/03/28 - 12:43
Erregaiaren prezioak gutxienez 20 zentimoko hobaria izango du litro bakoitzeko kontsumitzaile guztientzat
Pedro Sanchezek iragarri duenez, gainera, Espainiak eta Portugalek argindarraren fakturan gas naturalaren erreferentziazko prezioa murriztuko dute elkarrekin.
2022/03/25 - 18:24
Espainiako Gobernuaren eta garraiolarien arteko akordioaren zazpi gako
Errepide garraioari laguntzeko akordioa ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta guztira 1.135 milioi euro aurreikusten ditu.
2022/03/25 - 15:19
Zuzeneko dirulaguntzak eta deskontuak izango dituzte garraiolariek
Apirilaren 1etik aurrera, garraiolari profesionalek erregai litroko 20 zentimoko beherapena izango dute. Horietatik 15 Espainiako Gobernuak ordainduko ditu, eta 5 petrolio enpresek. Ministerioaren kalkuluen arabera, gasolioa erabiltzen duen kamioilari batek 700 euro aurreztuko ditu hilean.
2022/03/21 - 20:33
Espainiako Gobernuak 500 milioi euroko neurriak iragarri ditu garraiolarientzat, gasolioa merkatzeko
Bien bitartean, kamiolariek karabanak egin dituzte Bizkaian eta Nafarroan. Zortzi egun daramatzate greban.
2022/03/16 - 14:18
Jaurlaritzak behatoki bat sortuko du elikagaietako ekoizpen kostuak bermatzen direla zaintzeko
Bestalde, Gobernuak diru-laguntza bizkorrak ematea aztertuko du, lehen sektoreari laguntzeko.
2022/03/03 - 21:20
Eusko Jaurlaritzak "banan-banan" aztertuko du gerrak kaltetutako enpresei diru-laguntzak ematea
Errusian Euskadiko 25 enpresa daude, 50 Txekiar Errepublikan eta beste 50 Polonian.
2022/02/23 - 15:50
Azpiazu: "Gaur-gaurkoz jaso ditugun Europako funtsak dagozkigunetatik urrun daude"
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren esanetan, baliabide horiek euskal produkzio-sarera heltzea "premiazkoa" da. Gaur egun, 665,4 milioi euro jaso ditu Euskadik, kopuru osoaren % 3,9.