Dirulaguntzak 2025
2020/06/15 - 13:51
1.050 milioiko laguntzak emango ditu Espainiako Gobernuak ibilgailuak erosteko
550 milioi partikularrei eta erakunde publikoei zuzenean emandako laguntzei dagozkie, eta beste 500 milioi Kreditu Ofizialeko Institutuaren linea bati.
2020/06/15 - 11:50
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko epea, irekita
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ez dute izapiderik egin beharko; gainerakoek Lanbideren bidez egingo dute EAEn, eta Gizarte Segurantzan, Nafarroan (udazkenean izango du eskumena).
2020/06/08 - 13:42
Euskadiko autonomoek premiazko neurriak eskatu dituzte, laguntzak ez direlako heltzen
Aupa Euskadi elkarteak azaldu duenez, "egunero dozenaka negozio txiki ixten dira, ezin dutelako aurrera egin COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ostean".
2020/06/05 - 12:17
Nafarroako familia gurasobakarrek 500-800 euroko diru-laguntzak eskuragarri dituzte
Ekarpen publikoa 500 edo 800 euroko ordainketa bakarrean datza. Diru-laguntza ostiral honetatik aurrera eskatu daiteke azaroaren 2ra arte, programaren 124.200 euroak agortu bitartean.
2020/06/01 - 18:27
Eusko Jaurlaritzak ibilgailu berriak erosteko laguntzak bikoiztu ditu
Beste berrikuntzetako bat da Renove Planean 0 kilometroko ibilgailuen erosketa sartzen dela, eta ibilgailu berrien baldintza berberetan emango dela dirulaguntza.
2020/05/28 - 14:22
Sarek dio laguntza bat itzultzera behartzen duen epaiari "prebarikazioa" dariola
Euskal presoen eskubideen aldeko sareak gogor kritikatu du ebazpena, ideologia askotako pertsonak parte hartu zuten jardunaldi batzuk "alderdikoi"tzat jo dituelako.
2020/05/27 - 17:42
Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko ditu kontsumoa indartzeko renove planetara
Etxetresna elektrikoak, leihoak, ibilgailua eta makina-erreminta erosteko eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak dira, Mahai Sozioekonomikoaren bileran iragarritakoak.
2020/05/27 - 16:53
Gasteizek diru-laguntzak kendu dizkie Etxerat eta Sare elkarteei
Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari.
2020/05/27 - 15:51
20 milioi euroko plana, tresna elektrikoak, leihoak eta autoak berritzeko
Krisi mahaiaren gaurko bileran soldata baxuena dutenen ERTEak osatzeko aukera aztertu da eta "renove" plan handia adostu dute.
2020/05/26 - 22:35
Macronek laguntza masiboak iragarri ditu Renaultek eta PSAk Frantzian fabrikatzeko
Frantziako presidenteak 1.000 milioi euroko dirulaguntza iragarri du Frantziako automobil-merkatua berriz martxan jartzeko.
2020/05/21 - 23:00
4.000 bonu baino gehiago saldu dira Tolosan merkatariei laguntzeko
Tolosan bonuak jarri dituzte martxan. Orain arte 4.000 bonu saldu dituzte. Datozen egunetan beste herri batzuetara zabalduko da ekimena
2020/05/19 - 23:06
200 milioi maskara baino gehiago egingo dituzte urtean Euskadin
Eusko Jaurlaritzak 582.876 euro zuzenduko dio EAEko maskara-ekoizpena indartzeari.
2020/05/19 - 20:21
Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu merkataritza eta turismoa suspertzeko
Negozio bakoitzeko gehienez 3.000 euroko diru-laguntza emango dute. Laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, deialdia publiko egiten den unetik hasita.
2020/05/18 - 15:37
Kontziliaziorako laguntzen ordainketaren aurrerapena ukatu du Legebiltzarrak
EH Bilduren legez besteko proposamena Elkarrekin Podemosek bakarrik babestu du, EAJk eta PSEk aurka bozkatu dute eta PP abstenitu da.
2020/05/17 - 16:24
Bidegorri gehiago eta bizikletak konpontzeko dirulaguntzak, Iparraldean
Iparraldean txirrindua giltzarri izatea nahi dute. Horretarako hainbat neurri hartu dira elkargoan zein estatuan, bidegorri gehiago eta bizikletak konpontzeko dirulaguntzak, besteak beste.
2020/05/13 - 15:03
EAEko autonomoei laguntzeko partida 16 milioira zabaldu da
Horrekin, alarma-egoeran jarduera ekonomikoa eten behar izan duten 7.000 langile autonomorengana iristea espero dute.
2020/05/13 - 14:27
BBK-k 660.000 euro banatu ditu Bizkaiko 1.500 saltokiren artean
20.000 bonu saldu dira izena eman duten saltokien artean, eta gaurtik 2020ko abenduaren 31ra arte trukatu ahalko dira.
2020/05/13 - 01:59
COVID-19ari aurre egiteko dirulaguntza faltsuak eskainiz SMSak bidaltzen ari dira
Iruzurgileen helburua da mezuaren hartzailearen datu pertsonalak eta banketxeko datuak eskuratzea.
2020/05/11 - 22:35
Eusko Jaurlaritzak hileko 950-1.200 euroko dirulaguntzak eskainiko dizkie artistei
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak dirulaguntza horien gaineko dekretua argitaratu du. Astearte honetatik eskatu ahal izango dituzte, ondorengo hamar egun baliodunetan.
2020/05/10 - 20:18
Jaurlaritzaren laguntzak engainuak direla salatu dute ikuskizunetako teknikariek
"Diru-laguntzak eskuratzea galarazten zaigu zalantzaz beteriko etorkizun beltz baten aurrean", adierazi dute Euskadiko ikuskizunetako teknikari autonomoek.