'Parot doktrina'
2013/10/23 - 13:28
Urkullu: 'Ez zait garaipen keinuak ikustea gustatzen'
Lehendakariak "gizartearen sentsibilitateari min egin diezaioketen harrokeriak saihesteko" eskatu die herritarrei, Estrasburgoko epaiaren ostean.
2013/10/23 - 01:14
Ines del Rio aske, espetxean 26 urte egon ostean
Arratsaldeko 16:30erako minutu gutxi falta zirenean geratu da aske Ines del Rio. Goizean, Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak aho batez onartu du ETAko presoa aske uztea.
2013/10/22 - 23:04
Ines del Rio aske uztea erabaki du Auzitegi Nazionalak
Zigor-arloko Salak aho batez onartu du Ines del Rio ETAko presoa aske uztea, Estrasburgoko Auzitegiaren epaia aztertu ondoren.
2013/10/22 - 22:02
Epaiaren aplikazioa kasuz kasu aztertuko du Fiskaltzak
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "oro har" aplikatuko ez dutela esan du Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak. Kasu konkretu bakoitza aztertuko dutela erantsi du.
2013/10/22 - 16:40
Biktimen zenbait elkarte kalera aterako dira epaiaren kontra egiteko
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eta Terrorismoaren aurkako Ahotsa plataformak jakinarazi dutenez, manifestazioak egingo dituzte Estrasburgoko epaiaren kontra daudela adierazteko.
2013/10/22 - 14:39
Fiskaltza Ines del Rio askatzearen alde agertu da
Gainera, ahalik eta arinen kartzelatik ateratzeko eskatu du, ebazpenak "ez baitu beste aukerarik eskaintzen", horren ustez.
2013/10/22 - 13:33
Zigor Kodea 80ko hamarkadan ez berritzea leporatu dio Gobernuak PSOEri
ETAk "urtero dozenaka edo ehunka lagun hiltzen zituenean" Zigor Kodea berritu ez izana leporatu dio Fernandez Diaz ministroak PSOEri.
2013/10/22 - 10:33
'Neurria emateko' eskatu diete ETAko biktimek epaileei
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia "astakeria" juridiko eta politikoa dela adierazi du Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak.
2013/10/22 - 10:25
Alderdien adierazpenak, 'Parot doktrina'ren ebazpenaren harira
Ebazpena "betetzeko" deia egin diote EAJk eta PSEk Espainiako Gobernuari . Ezker abertzalearen hitzetan, erabakiarekin "salbuespenezko espetxe politika pitzatzen hasi da".
2013/10/21 - 23:36
Biktimen hainbat elkarteekin egin du bilera Gobernuak
Biktimen hainbat elkarte sutan dira Estrasburgoko epaiarekin. Mari Mar Blanco epaileei zuzendu zaie presoen kaleratze masiboa eragotzi dezaten.
2013/10/21 - 23:03
'Parot doktrina' kentzeko bideak aztertu ditu Xabier Gurrutxagak
Gurrutxagaren arabera, bi bide daude orain 'Parot doktrina' aplikatu zaien presoei aplikazio hori kentzeko: Auzitegiak ofizioz ekitea eta zigorrak berrikustea; edo presoek eurek helegitea jartzea.
2013/10/21 - 21:50
Etxerat: 'Konponbidearen eta bakearen bidean lehen pausoa da'
Presoen senitartekoen elkartea "pozik" azaldu da, eta euskal gizartea zoriondu du "197/2006 doktrinaren aurka egindako lan guztiagatik".
2013/10/21 - 21:10
56 preso 'berehala' aske uztea eskatuko dute Ines del Rioren abokatuek
'Parot doktrina' "hilda" dagoela esan du Amaia Izko abokatuak. Espainiako Gobernuak "epaia bete" behar duela azpimarratu du; izan ere, ez egiteko "tarte juridikorik ez du".
2013/10/21 - 20:11
Jaurlaritza: 'Kartzela-politikan aro berri bat hasteko unea heldu da'
Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia "bake politika berri baterako aukera bezala ulertu" behar dela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak.
2013/10/21 - 17:06
Pedraza, Paroten ebazpenaren inguruan: 'Samina, izua eta lotsa'
AVTren presidenteak Estrasburgoko Auzitegiak ebazpena jakinarazi eta berehala egin ditu adierazpenok.
2013/10/21 - 17:00
Espainiako Gobernuak ez du espetxe politikan aldaketarik egingo
Terrorismoaren biktimei "elkartasuna" adierazi die gaur Espainiako Gobernuak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren aurrean hartutako epaia berretsi ondoren.
2013/10/21 - 16:27
'Parot doktrina' balio gabe utzi du Europako Auzitegiak
Erabakia behin betikoa da eta ezin da errekurritu. Ines del Rio ETAko presoa berehala asetzeko exijitzen du.
2013/10/21 - 15:40
Estrasburgok 'Parot doktrina'ren aurka egin du aho batez
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot dotrina'ren aurka egin du gaur, eta Espainiako Justiziak Ines del Rio ETAko presoaren kasuan "bidegabekeria" egin duela berretsi du.
2013/10/21 - 10:52
'Parot doktrina' 2006tik dago indarrean
Doktrina horrekin, zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen dizkiete, urte kopuru guztira izan beharrean.
2013/10/20 - 20:15
Estrasburgok bertan behera utz dezake bihar 'Parot doktrina'
Giza Eskubideen Auzitegiak aurreko epaia berresten badu, Ines del Rio ETAko presoa libre utzi beharko lukete, eta beste 60 euskal preso.