Alderdien adierazpenak, 'Parot doktrina'ren ebazpenaren harira
'Parot doktrina' indargabetzeko Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak gaur hartutako erabakiaren harira euren iritzia eman dute euskal alderdiek.
EAJ
Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentearen iritzian, "albiste ona da" gaur Estrasburgoko Auzitegiak emandakoa. Hori horrela, Espainiako Gobernuari "lehenbailehen" ebazpena betetzeko neurriak hartzeko galdegin dio, "Parot doktrina ezarri baino lehen euren zigorrak beteta zituzten presoak aske gera daitezen".
Bere agerraldian nabarmendu duenez, "Espainiako justiziaren jarduera muga demokratikoetara moldatzeko hartu beharreko neurri hori bidezkoa eta beharrezkoa da". Doktrina honen eraginpean dauden presoek "krimen izugarriak" egin dituztela onartuta ere, giza eskubideen urraketa bati ezin zaio "giza eskubideen beste urraketa batekin aurre egin", gaineratu du Atutxak.
Ezker abertzalea
Pernando Barrena eta Maribi Ugarteburu Sortuko bozeraimaleek 'Parot doktrina' ezarri zaien ETA presoak berehala aske uzteko eskatu dute, eta, bide batez, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia kontuan hartuta "espetxe-politikan aldaketa positibo bat" ematea eskatu du. "Bakeari aukera bat emateko unea da", aldarrikatu dute.
"Ez da ezker abertzalearen garaipena izan", esan du, "egungo kartzela-politika eteteko" eta giza eskubideak errespetatzeko eskatzen dituztenen garaipena baizik.
PSE
Idoia Mendia PSE-EEren bozeramailearen esanetan, "orain Espainiako Gobernuari ebazpena betetzea dagokio", eta, hala, erabakia "atzerapen eta aitzakia legalik gabe" indarrean sartzeko neurriak hartu beharko ditu.
Del Rio eta beste presoak kaleratzeak "gizartean alarma eta biktimen eta horien senideen artean mina" eragin ditzakeela aitortu badu ere, "demokrazian ditugun joko-arauak" hauek direla azpimarratu du Mendiak. Halaber, erabakiaren aldeko boto-kopurua handia nabarmendu du buruzagi sozialistak.
PP
Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusiaren ustez, Europako erabakia "akatsa da eta min egiten die ETAko biktimei". Hain justu, biktimei bere elkartasuna adierazi nahi izan die buruzagi popularrak.
"Ez dugu ebazpen hau ulertzen, ezta babesten ere; deitoratu egiten dugu", azaldu du Oyarzabalek. Haren iritzian, 'Parot doktrina' izenaz ezagutu den hori "bidezkoa" zen terrorismoaren biktimentzat eta ETAren kontrako borrokan "oso erabilgarria".
UPyD
Gorka Maneiro UPyD alderdiak Euskadin duen bozeramailearen ustez, Estrasburgoko ebazpena "injustizia handia" da eta "terrorismoaren biktimei zaplazteko galanta ematea".
"Ondorio dramatikoak izango ditu. Ez da gauza bera pertsona bat hiltzea edo 12, 15 edo 18... Gizalegezkoa da", agertu du. Erabakiaren aurrean, bere alderdiak "lanean" jarraituko duela berretsi du, "justizia egin dadin".
UPN
UPNk ez du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren iritziarekin bat egiten, eta, horren harian, Espainiako Gobernuari "eginahalak egiteko" eskatu dio "ETAko hiltzaileek eta gainerako hiltzaile eta bortxatzaileek kartzelan ahalik eta denbora gehien igaro dezaten".
Carlos Garcia Adanero UPNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailearen hitzetan, "ez luke gauza bera izan behar pertsona bat, 15, 20 edo 30 hiltzea. Logikoena kartzelan eman beharreko urte kopurua egindako delituaren arabera zehaztea da".
Aralar-NaBai
Patxi Zabaleta Aralar-NaBaik Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailearen iritzian, "bakearen eta elkarbizitzaren aldeko elementu positiboa da" Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpena.
Zabaletak nabarmendu duenez, "bakeak eta elkarbizitzak giza eskubideak izan behar dituzte oinarri, ez Parot doktrinaren edo espetxe politikaren kasuan bakarrik, guztietan baizik".
PSN
Sozialistek "demokrata gisa" Auzitegiaren epaia obeditzen dutela esan du Javier Remirez PSNko bozeramaileak. "Zuzenbide-estatuaren arauak beti errespetatu ditugu, epai horren onurak jasoko dituzten batzuek gauza bera ezin esan badute ere. Horregatik, beraiek baino hobeak gara, eta hori da gizarte gisa dugun indarra", adierazi du Remirezek agiri batean.
PPN
Enrique Martin Nafarroako Alderdi Popularreko bozeramailearen hitzetan, 'Parot doktrina' indargabetzea "izugarrikeria da, eta espainiar gehienak eta, batez ere, biktimak sumintzen ditu".
Buruzagi popularraren arabera, "baleko doktrina zela defendatu du beti Espainiak, Auzitegi Gorenak eta Konstituzionalak babestu dutelako. Azken horrek bere ebazpenean azpimarratu zuenez, terrorismoaren kontrako borrokan ezinbesteko tresna izan da".
GEROA BAI
Manu Ayerdi Geroa Bairi atxiki gabeko parlamentari eta Nafarroako EAJren presidenteak, berriz, ebazpena "bere horretan, berehalakoan eta oso-osorik" betetzeko deia egin dio Espainiako Gobernuari.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.