'Parot doktrina'
2013/03/19 - 21:30
Parot doktrinaren aldeko 10.000 sinadura aurkeztuko ditu AVTk
48 orduren buruan eta Change.org plataformaren bidez, #DoctrinaParotSi izenarekin herritarren 10.818 sinadura jaso ditu AVTk, terrorismoaren biktimekin batera Justizia eskatzeko.
2013/03/19 - 19:28
Etxerat: 'Egun erabakigarria da, giza eskubideak jokoan daudelako'
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak "askatasun eskubidea urratzen duen" doktrinaren inguruan erabaki beharko duela azaldu du presoen senitartekoen kolektiboak.
2013/03/19 - 18:55
Parot doktrinari buruzko erabakia bihar jakinaraziko du Estrasburgok
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak doktrinaren kontra emandako epaia berrikusiko du, Espainiak hala eskatuta. Datozen hilabeteetan emango du erabakia, eta ezin izango da helegiterik jarri.
2013/03/19 - 01:11
Eguiguren: 'Parot doktrina lardaskeria juridikoa da'
"Arnaldo Otegik espetxetik ateratzeko eskubidea" duela uste du PSEko presidenteak. "Bakeak Espainia ezustean harrapatu zuen", azaldu du buruzagi sozialistak.
2013/03/18 - 23:06
Parot doktrinaren aurkako 'akordio zabala' nabarmendu du Herrirak
Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina aztertu behar du asteazkenean, eta EH Bilduren ordezkaritza bat Estrasburgora joango da saioa bertatik bertara jarraitzeko.
2013/03/16 - 18:16
Parot doktrina defendatzeko Espainiak heltzen dituen aurrekariak
Baldintzen aldaketen alde egin du hainbatetan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, presoaren kalterako.
2013/03/16 - 18:08
'Parot doktrina'ren indargabetzea eskatu du Herrirak Tafallan
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rio presoari 'Parot doktrina' indargabetzearen aurka Espainiak ezarritako helegitea.
2013/03/15 - 16:31
Herrirak hamar orduko elkarretaratzea egin du Parot doktrinaren aurka
Hainbat eragile, sozial, politiko eta sindikalek parte hartuko dute egunean zehar. Estrasburgoko Auzitegiak datorren astean ezagutzera emango du doktrinari buruzko iritzia.
2013/03/14 - 17:19
Legebiltzarrak 'Parot doktrina' indargabetzeko eskatu du
EH Bilduk aurkeztutako ebazpenak koalizio abertzalearen eta EAJren aldeko botoa jaso du; PSE-EE, PP eta UPyD, berriz, kontra agertu dira.
2013/03/13 - 17:00
Biktimak: ''Parot doktrina' gabe, ETAko 60 preso aske geratuko dira'
"Inork ez luke ulertuko terrorista anker bat hilketa bakoitzeko urtebeteko zigorra ere bete gabe kalera irtetea", adierazi dute.
2013/03/12 - 13:59
F. Diaz: 'Parot doktrina indargabetuta, ETAkide ankerrak aterako dira'
"Estrasburgok doktrina indargabetuz gero, segurtasun publikoarentzat egon daitezkeen ondorio larriez" ohartarazi du Espainiako Barne ministroak .
2013/03/10 - 17:09
Arabako Auzitegiko presidentea:'Parot doktrina berrikusi beharra dago'
Mercedes Guerreroren ustez, Auzitegi Gorenak ‘Parot doktrina’ berrikusi beharko luke, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ETAko presoa babesten duen ebazpena berresten bada.
2013/03/04 - 17:18
Estrasburgok presioei ez diela jaramonik egingo espero du defentsak
Mark Muller eta Michael Liviers britainiarrak izango dira Ines del Rio ETAko presoaren abokatuak, eta ,artxoaren 20ko saioan Gorenak presoaren zigorra aldatu zuela salatuko dute.
2013/03/03 - 13:21
Herrira Europako parlamentariekin biltzen hasiko da astelehenean
Herrirako ordezkaritza bat Europako erakundeekin eta parlamentariekin bilduko da "espetxe politikaren helburua mendekua beharrean irtenbidea izan dadin".
2013/03/01 - 10:24
PSEk bat egin du 'Parot doktrina' bertan behera uzteko eskariarekin
Sozialistek, EAJrekin batera, Donostiak Udalak aurkeztutako adierazpen instituzionala babestu dute. Aipatu doktrinak eragiten dien presoak "berehala libre uztea" aldarrikatzen du testuak.
2013/02/23 - 16:09
Iñaki Pujana ETAko buruzagi ohia aske, 25 urteko zigorra bete ondoren
Parot doktrina aplikatu zioten, kartzelatik ateratzeko data 2021ean jarrita.
2013/02/16 - 15:15
Jesus Bollada ETAko presoa, aske 26 urtez espetxean egon ostean
"Parot doktina" ezarri zioten lehen presoetako bat izan zen eta era horretan, ateratzeko eguna 2006an zuen arren, 2017ra atzeratu zuten.
2013/02/05 - 18:41
Parot doktrinaren aurka, alderdien arteko akordioak nahi ditu Herrirak
Dagoeneko 73 lagunek 'zigor guztiak bete' dituztela azpimarratu du plataformak, eta oraindik espetxean jarraitzen dutela salatu dute.
2013/02/01 - 15:22
Londresek Troitiño Espainiaratzeko baimena eman du
Espainiako Justiziak eskatuta eman du baimena. Troitiñok 24 urteko kartzela-zigorra bete zuen ETAko kidea izateagatik, eta orain 'Parot doktrina' ezarri nahi diote.
2013/01/14 - 20:39
Estradizioak 'giza eskubideak urratuko lituzke', defentsaren ustez
Antonio Troitiño Londresen atxilotu zuten ekainean, eta Espainiak bere estradizioa eskatu du, Parot doktrina aplikatzeko.