Parot doktrina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxerat: 'Egun erabakigarria da, giza eskubideak jokoan daudelako'

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak "askatasun eskubidea urratzen duen" doktrinaren inguruan erabaki beharko duela azaldu du presoen senitartekoen kolektiboak.
Presoen senitartekoak Iruñean. EFE
Presoen senitartekoak Iruñean. EFE

Etxerat presoen senitartekoen kolektiboak asteazkena "egun erabakigarria" izango dela uste du, "giza eskubideak jokoan daudelako".  Espainiak Parot doktrina babesteko helegitea aurkeztu zuen eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak erabakia hartu behar du orain.

Presoen 40 bat senitartekok agerraldia egin dute gaur Iruñean, Auzitegiaren erabakiaren bezperan. Ines del Rio ETAko presoa askatzeko eta 30.000 kalte-ordaina emateko agindua eman zuten, baina Espainiako Gobernuak erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean. Madril taldeko kidea izatea egotzita 3.000 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Del Riori. 23 hilketa leporatu zizkioten.

Alde batetik, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak "askatasun eskubidea urratzen duen" doktrinaren inguruan erabaki beharko duela azaldu du presoen senitartekoen kolektiboak; bestetik, "Espainiako Estatuak urraketa hau inongo oztoporik eta trabarik gabe mantendu nahi du".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X