Gros auzoa
2022/03/12 - 16:46
ETAk hildako Francisco Gomez Eloseguiren omenez plaka bat jarri dute Donostiako Gros auzoan
Martuteneko espetxera lanera zihoala, bertako psikologoa baitzen, ETAk tiroz hil zuen. 37 urte zituen. Gaurko plaka jarrita, jada, 21 dira Donostian espazio publikoan terrorismoaren biktimei eta bortizkeria politikoaren biktimei agerikotasuna emateko jarri diren plakak.
2022/03/08 - 15:28
Hilketaren erruduntzat jo dute Groseko krimenaren akusatua
Epaileak ez ditu aintzat hartu aringarriak, besteak beste, gertakarien unean drogen eraginpean egotea. Akusatuaren laguna absolbitu egin dute.
2022/02/21 - 12:32
2020an Donostiako Gros auzoan izandako hilketaren epaiketa hasi da
Gipuzkoako Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa egotzita. Orain epaitzen ari diren gertakariak 2020ko martxoaren 14an izan ziren, Groseko Katalunia plazako haur-parkean. Biktimak, 46 urteko donostiarrak, 41 labankada jaso zituen.
2022/02/21 - 09:42
Hasi da Donostian ustez gizon bat hil zuen gizasemearen kontrako epaiketa, herri-epaimahaiaren aukeraketarekin
Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa egotzita. Halaber, biktimaren familiari 110.000 euroko kalte-ordaina ematea ere galdegin du. Gainera, urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du ustezko hiltzailearen neska-lagunarentzat, delitua estaltzea leporatuta.
2022/01/13 - 17:40
Donostiak haur danborrada izango du azkenean, 30 konpainia eta ia 3.000 umerekin
EITB Mediak jakin izan duenez, 26 eskolak hartuko dute parte danborradan. Bihar ezagutuko dira zehaztasun gehiago. Konkretuki, 2.965 umek hartuko dute parte, haur danborrada normal baten % 63.
2021/11/04 - 17:15
Donostian etxegabetze arriskuan dauden familiek Azoraren presioak salatu dituzte
Euren etxebizitzak utz ditzaten Azorak egiten dizkien "mehatxuak eta presioak bertan behera uzteko" eskatu dute. Ezin dute ordaindu funtsak kontratuak berritzeko eskatzen dien % 33ko igoera, Ategorrietako bizilagunek 750 eta 900 euro arteko errentak ordaintzen baitituzte dagoeneko hilean.
2021/03/10 - 01:11
Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta
Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
2021/03/09 - 13:36
''Maixabel'' filmaren grabaketak trafiko etenak eragin ditu Grosen
Gaur Kolon pasealekurako sarbidea itxita egongo da Bermingham kaletik eta Zurriola hiribidetik, 09:30etik 19:00etara.
2020/11/25 - 19:59
Espetxeratu egin dute Donostian emakume bat sastakatu zuen gizona
Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantziaz labanarekin lepoan egindako zauriengatik, baina bere bizitza ez omen zegoen arriskuan.
2020/11/24 - 09:46
Gizon batek larri zauritu du emakume bat Donostian
Atxilotuak ez du delitu-aurrekaririk, ezta genero-indarkeriaren ondorioz espedienterik ere, eta polizia-etxean dago, hilketa saiakera eta genero-indarkeria egotzita.
2020/11/21 - 20:35
Sagues hustu behar izan dute Donostian, segurtasun neurriak betetzen ez zirelako
Zurriolako hondartza amaieran, harresian sei pertsona baino gehiagoko taldeak ikusi dituzte ertzainek. Zonaldea ordubete itxita egon da.
2020/10/22 - 12:06
Autobus-gidari baten aurkako erasoa salatzeko elkarretaratzea, Donostian
LABen arabera, "zoritxarrez" ohikoak dira "gidarien aurkako erasoak, mehatxuak eta irainak". Horregatik, segurtasun neurriak "behingoz aplikatzeko" eskatu dute.
2020/10/20 - 12:02
Autobus-gidari bati eraso egin diote Donostian, atea ez zelako irekitzen
Erasoa larunbatean gertatu zen, 22:00ak aldera, Donostiako Gros auzoan. Ekialdebuseko langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean, Gipuzkoako hiriburuan, erasoa salatzeko.
2020/09/07 - 23:12
Koronabirusean positibo eman duen emakume bat atxilotu dute Zurriolan, surfean ari zela
Buzoa jantzita eta covid-19tik babesteko materiala zeramatela joan dira ertzainak emakumea atxilotzera.
2020/09/07 - 18:35
COVID-19an positibo eman duen emakume bat atxilotu dute Donostian, surfean ari zela
12:00ak aldera abisu bat jaso du Ertzaintzak, kutsatuta dagoen eta etxean egon behar zukeen emakume bat Zurriola hondartzen surf egiten ari zela ohartarazteko.
2020/08/31 - 16:47
Betiko itxiko ditu ateak Donostiako Gros auzoko Mariaren Bihotza elizak
Groseko elizbarrutia berrantolatu dute eta Mariaren Bihotza sortu zuten klaretarrek beste ibilbide bati ekingo diote.
2020/08/07 - 16:56
PCR proba masiboak Donostiako Ramuntxo Berri tabernan 5 positibo atzeman ostean
Gaur 700 PCR proba egingo dira Groseko Okendo Kultur Etxean eta igandera bitartean 2000 inguru izango dira. Testa egin dutenei sms baten bitartez jakinaraziko diete emaitza 24-36 orduan.
2020/08/07 - 15:08
Ramuntxo Berri tabernako fokua dela medio 2.000 bat pertsonari PCR proba egingo diete
Guztira, 800 pertsonak proba egiteko hitzordua dute ostiral honetan, Okendo kultur etxean, Gros osasun zentroaren aurrean.
2020/08/06 - 19:44
Osasun Saila Donostiako Ramuntxo Berri tabernan foku bat dagoen ikertzen ari da
Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra establezimendu horretan egon direnek PCR proba egin beharko dute.
2020/04/30 - 12:34
Martxoan Donostian izandako hilketa baten ustezko egilea atxilotu dute
Biktima, 46 urteko donostiar bat, labankadaz hil zuten. Emakume bat ere atxilotu dute Irunen, ustez krimena estaltzeagatik.