Donostiak haur danborrada izango du azkenean, 30 konpainia eta ia 3.000 umerekin
Donostiak haur danborrada izango du urtarrilaren 20an. EITB Mediak jakin izan duenez, 30 konpainiak parte hartzea erabaki dute, eta 26 eskolatako ia 3.000 ume egongo dira azkenean desfileetan. Konkretuki, 2.965 umek parte hartuko dute, haur danborrada normal baten % 63.
Ostiral honetan ezagutuko dira zehaztasun gehiago, prentsaurreko batean.
Asteartean, Udalak eta haur danborradetako ordezkariek bilera egin zuten. Bertan, danborradek Udalaren proposamena jaso zuten, umeek Donostiako egun handia ospatu ahal izateko.
Horren ildotik, Udal Gobernuak danborrada "sinbolikoa" ospatzea proposatu zuen, auzoka bost desfile "itxi" eginda.
Proposamenaren arabera, hiriko bost auzotan antolatuko dira desfileak, hain zuzen ere, eta desfile bakoitzak ez du gaindituko kanpoaldean jarduerak egiteko indarreko araudiak ezartzen duen partaide kopurua, hau da, "800 partaide".
Hauek dira proposatu zituzten ibilbide itxiak:
-Amara – Loiolako Erriberak: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez, Corsarios Vascos, Gregorio Ordoñez, Bartzelona hiribidea, Pablo Gorosabel.
-Erdialdea: Bulebarra, Hernani, Loiola, Arrasate, Getaria, Askatasunaren hiribidea, Idiakez, Legazpi, Bulebarra.
-Gros: Nafarroa Etorbidea, Zurriola, Lapurdi, Zurriola, Nafarroa Etorbidea.
-Bidebieta: Salvador Allende, Serapio Mujika, Julio Urquijo, Serapio Mujika, Salvador Allende.
-Antigua: Zumalakarregi Etorbidea, Tolosa Hiribidea, Mauleon, Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Etorbidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon