Donostia Ospitalea
2025/01/01 - 16:26
Hauek dira 2025ean Hego Euskal Herrian jaio diren lehen haurrak
Angelica Sofia izan da goiztiarrena, Donostia Ospitalean jaio da. Bizkaian, berriz, Aixa Gurutzetako ospitalean jaio da. Abidin izeneko mutiko bat da Nafarroan jaio den lehen umetxoa. Araban, orain arte, ez da erditzerik izan.
2025/01/01 - 15:45
Eider, 2025eko Euskal Herriko lehen haurra, Baionan jaio da
Zehazki, 00:07an jaio da, ia kanpaikaden ostean. Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean. 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu.
2024/11/30 - 13:19
Gizon bat atxilotu dute Donostian, ONCEko saltzaile bati lapurtu eta Urumeara jauzi egin ostean
Lapurra Donostia ospitalean dago, hipotermia zantzuekin erreskatatu eta atxilotu baitute.
2024/11/22 - 23:50
Pertsona bat hil da Eibarren, bi autok aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra 21:00ak aldera gertatu da, N-634 errepidean. Bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.
2024/11/15 - 12:01
Haur goiztiarren pronostikoa eta bideragarritasuna asko hobetu da azken 20 urteetan
Haur goiztiarrak urteko jaiotzen % 6 inguru izan ohi dira EAEn eta Nafarroan. Donostia Ospitaleko profesionalen aburuz, haur horien kalitatea hobetu egin da, batez ere, euren garapenean eta familietan oinarritutako zaintzari eta teknologiaren aurrerapenei esker.
2024/11/11 - 11:21
Lan Eskaintza Publikoaren oinarriak zuzentzeko eskatu dio Satse sindikatuak Osakidetzari
Satse sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Donostiako Ospitaleko atarian. Amaia Mayor Satseren idazkari nagusiaren hitzetan, "lanpostuen artean aukeratzeko langileen eskubidea urratzen dute" Osakidetzaren LEParen egungo oinarriek.
2024/10/24 - 19:59
Bihotzekoak jota hiltzeko probabilitate bikoitza dute emakumeek gizonek baino
Gizon edo emakume izateak eragina du gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen heriotza-tasan. Gizonen artean, heriotza-tasa % 6,7koa da, eta % 17koa emakumeen kasuan. Beñat Urruzolak Donostia Ospitalean egindako ikerketa baten emaitzak dira.
2024/10/14 - 10:59
Onkologikoaren alboko aparkaleku kopurua nabarmen murriztu da, Donostia Ospitaleko lanak direla eta
Gaur egun aparkalekua dagoen tokian protoiterapia unitatea eta kanpo kontsulten eraikin berria eraikiko dira. Biek ala biek lur azpiko aparkalekua izango dute, baina lanek iraun bitartean ibilgailuak uzteko toki gutxiago izango da.
2024/10/09 - 17:13
"Adostasun orokorra" izan da Osasun Mahaiaren bigarren bileran, Martinezen arabera
Gainera, Osasun sailburuak iragarri du osasun publikoaren aldeko plataformetako ordezkariekin aldebiko bilerak egingo dituela, "ahalik eta iritzi gehienak" biltzeko asmoz.
2024/09/26 - 23:20
Johnny Deppek, Jack Sparrowen azalean sartuta, Donostia Ospitalean dauden haurrak bisitatu ditu
Jack Sparrowek Pediatrian eta Onkologian ospitaleratutako haurrekin hitz egin, jolastu eta barre egin du. Aktoreak argazkiak atera ditu denekin. Barreak eta pasadizoak partekatu dituzte, eta minutu batzuez igarotzen ari diren zailtasunak ahazten lagundu die.
2024/09/20 - 15:18
Osakidetzako plantilla handitzeko eta 48 orduan anbulatorioetan arreta emateko agindu du Osasun sailburuak
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duen agerraldian, herrietan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko lan eskaintza publiko berezia iragarri du. Halaber, Osakidetzan egiturazko 2.000 lanpostu gehiago sortuko direla aurreratu du.
2024/09/16 - 09:39
Albiste izango dira: Isunak Bilboko EGEan, bronkiolitisaren txertaketa eta sailburuen ildo nagusiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/15 - 09:52
Osakidetzak astelehen honetan hasiko du bronkiolitis akutuaren aurkako txertaketa kanpaina haurren artean
Txertoa, batez ere, jaioberriei, 3 hilabetetik beherakoei, ume goiztiarrei eta gaixotasun kronikoren bat duten 2 urtetik beherako haurrei jarriko diete. Kanpaina horren bidez, ospitaleratzeen kopurua erdira murriztu nahi dute.
2024/09/09 - 18:31
Osakidetzak irailaren 16an hasiko du bronkiolitis akutuaren aurkako txertaketa kanpaina haurren artean
Txertoa, batez ere, jaioberriei, 3 hilabetetik beherakoei, goiztiarrei eta gaixotasun kronikoren bat duten 2 urtetik beherako haurrei jarriko zaie. Kanpaina horren bidez, ospitaleratzeen kopurua erdira murriztu nahi da.
2024/07/26 - 10:35
Albiste izango dira: Sanchez Ajuria Enean, Joko Olinpikoak eta Gazako adin-txikikoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/25 - 14:32
Gazako 10 adin txikiko Hego Euskal Herrira bidean, Euskadiko eta Nafarroako ospitaleetan artatzeko
Atzo Madrilen lur hartu zuten 15 adingabe gazatarretatik 10 Hego Euskal Herriko ospitaleetan artatuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, ostegun honetan iritsiko dira Euskadira, eta, harrera-zentroetan ostatu hartu ondotik, ospitalera eramango dituzte, artatzeko. 2 eta 14 urte bitarteko haurrak dira.
2024/07/23 - 21:23
Osakidetza eta Osasunbideak larri dauden Gazako 10 adingabe eta andrazko bat artatuko dituzte bihartik aurrera
Premiazko osasun beharrak dituzten bederatzi adingabek eta emakume batek osatutako taldea Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetara bideratuko dute. 10. adin txikiko bat Nafarroan artatuko dute.
2024/07/14 - 20:58
Osasun arloko euskal itunak pazienteen elkarteen "ikuspuntua" ere izango du kontuan
Osasun sailburuak esan du "pertsonengandik hurbil dagoen osasun zerbitzua" bermatzea dela bere helburua, eta adierazi du bere sailak "ahalegin inbertitzailea, klinikoa eta ikertzailea" sustatuko duela horretarako.
2024/07/03 - 13:15
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, beste bati labanaz eraso egitea egotzita
Erasoa astearte arratsaldean jazo zen, Donostia kalean. Zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Atxilotuak, polizia-aurrekariekin, 30 urte ditu.
2024/06/18 - 14:06
Jaiotzak % 1,3 gutxitu ziren 2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Amen % 79,1ek 30 urte edo gehiago zituen, eta % 32,2 atzerritarrak ziren.