OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak irailaren 16an hasiko du bronkiolitis akutuaren aurkako txertaketa kanpaina haurren artean

Txertoa, batez ere, jaioberriei, 3 hilabetetik beherakoei, goiztiarrei eta gaixotasun kronikoren bat duten 2 urtetik beherako haurrei jarriko zaie. Kanpaina horren bidez, ospitaleratzeen kopurua erdira murriztu nahi da.
Osakidetzako pediatra baten kontsulta, artxiboko irudi batean.
Osakidetzako pediatra baten kontsulta, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

Bigarren urtez jarraian, Osakidetzak bronkiolitis larria edo akutua izateko arrisku handiena duten haurrei txertoa jarriko die. Kanpaina datorren irailaren 16an hasiko da eta ospitaleratzeak % 50 baino gehiago murriztea du helburu. Urtero, 6.000 haurri baino gehiagori eragiten die arnas-aparatuko gaixotasun horrek.

Zehazki, kanpaina honetan aintzat hartu diren haurrak lau taldetan banatu dituzte: haur jaioberriak (kanpainak irauten duen denbora-tarte osoan jaso ahalko dute txertoa), uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean jaiotakoak (hasieran jarriko diete txertoa, irailaren 16tik urriaren erdialdera arte), 35 aste baino gutxiagoko haurdunaldiaren ondoren jaiotako goiztiarrak eta 2 urtetik beherako haurrak, arnasketako, bihotzeko edota neurologiako gaixotasunen bat dutenak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dei egin die familiei, "seme-alabak immunizatzeko, urtero 6.000 haurtxori baino gehiagori eragiten dien arnas-gaixotasunaren aurrean".

Bronkiolitis akutua arnas-infekzioa da, eta, batez ere, bi urtetik beherako haurrei eragiten die. Hasieran, katarroaren antzeko sintomekin agertzen da, eta egun batzuen buruan beste sintoma batzuk ager daitezke: arnasa hartzeko zailtasunak, txistuak entzutea edo nekea.

Prebentzioaren garrantzia nabarmendu dute osasun-arduradunek, eta prebentzio-neurriak zorroztea aholkatu dute, neguan, bereziki.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Unai Lekuona arabarrak jantzi du txapela Ordiziako LIII. Idiazabal gazta lehiaketan

Araiako Unai Lekuona artzainak irabazi du Ordiziako Idiazabal Gaztaren LIII. Lehiaketa, eta Donostiako El Vaskito jatetxeak eskuratu du gazta irabazlea, 5.400 euroren truke. Urteroko legez, Beti Alai frontoian ikusmin handia sortu aurkeztu diren 49 gaztetatik irabazlea zein izango zen jakiteko: 49 gaztak hartu dute parte bertan: 20 Gipuzkoakoak, 16 Nafarroakoak, 9 Arabakoak eta 4 Bizkaikoak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X