Donostiako Aste Nagusia 2026
2015/08/12 - 13:59
Juan Carlos erregea Illumben egotearen aurkako protesta deitu dute
Donostiako Errepublikarrak Elkarteak deitu du elkarretaratzea, eta Donostia Antitaurina Orain! plataformak eta EH Bilduk babestu dute.
2015/08/12 - 10:03
Emakunde: 'Atera dezagun jaietatik emakumearen aurkako indarkeria'
Izaskun Landaida Emakumearen Euskal Erakundeko presidentearen iritziz, kontzientziatzea handiagoa da eta, ondorioz, kasu gehiago salatzen dira: "Herritarrek ez dute beste toki batera begiratu nahi".
2015/08/11 - 10:43
Zezensuzkoen entzierroa Donostiako kaleetan
Gauero, su artifizialak bukatu ostean, Donostiako erdiguneko kaleetan ospatzen da zezensuzkoen entzierroak ehundaka pertsona biltzen ditu.
2015/08/10 - 22:51
Piratek Donostia abordatu dute
4.000 lagun baino gehiago irten dira, 400 ontzi baino gehiagotan, baina asko bidean geratu dira eta ez dute lortu lehorrera ailegatzea.
2015/08/10 - 16:20
Dena prest piratek Donostiako badia inbaditzeko
Antolatzaileek oraindik, gogoan dute, 10 baltsa zirela duela 13 urte Donostia abordatzen zutenak. Gaur 3.000 pirata baino gehiago izango dira.
2015/08/10 - 13:32
Goia: 'Zezenketak ikuskizun legalak dira, ez dira debekatu behar'
Donostiako alkateak nabarmendu duenez, etorkizunean egoera aldatuko balitz, eta legez kanpoko joko balituzte, Donostian ere erabaki bera hartuko lukete.
2015/08/10 - 13:11
Donostiak Rosarioren fusioarekin gozatu zuen bart
Donostiako Saguesko kontzertu-gunera gerturatu ziren pertsonek Rosario Floresen fusio musikalarekin gozatzeko aukera aparta izan zuten bart gauean.
2015/08/09 - 15:30
Zezenak Donostiako Illunbera itzuliko dira Aste Nagusian
Zezenekin batera, dagoeneko ohikoa den polemika. Udaletan kolore politiko bat edo beste izan, XVIII. mendetik Euskal Herriko jaiek lotura estua izan dute zezenekin.
2015/08/09 - 13:25
Kalakan eta Oreka TX, elkarrekin Donostiako taula gainean
Donostiako Aste Nagusiko kontzertuei hasiera emateko, Kalakanek eta Oreka TXk emanaldi berezia eskaini dute Sagueseko agertokian.
2015/08/08 - 21:31
Ohiko kanoikadak hasiera eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Aurretik, Koruko Ama Birjinaren Eskolaren eta Easoko Abesbatzaren kideek 'Artillero' abestia kantatu dute, aurten 75. urteurrena ospatu baitute.
2015/08/08 - 19:12
Easo eta Eskola abesbatzek kanoikadarekin ospatuko dituzte 75 urteak
Donostiako Aste Nagusiko irekiera ekitaldian Artilleroren doinuek batu dituzte bi abesbatzak.
2015/08/08 - 19:03
Denok kanoikadaren zain
Donostiako Aste Nagusia hastear da eta Gipuzkoako hiriburua girotzen hasi da.
2015/08/07 - 11:57
Artillerorako azken entseguak, Donostian
Bihar hasiko da aurtengo Aste Nagusia Donostian eta festari hasiera emango dion Artilleroren entseguak martxa onean doaz.
2015/08/07 - 11:33
Alderdi Ederreko karrusela tokiz aldatu dute Aste Nagusirako
Donostian ia dena prest daukate bihar Aste Nagusiari hasiera emateko. Su artifizialak bota ahal izateko Alderdi Ederreko karrusela tokiz aldatu dute jada.
2015/08/06 - 16:57
Donostiako alderdi guztiek bat egin dute eraso sexisten aurka
Eneko Goia alkateak mota horretako jarrerak uxatzeko eta horien aurka "pertsonalki" esku hartzeko deialdia egin du.
2015/08/06 - 15:33
Donostiako Udala, eraso sexisten aurka
Donostiako Aste Nagusia gerturatzen ari denez, Udalak beste urte batez 'Ezetz da ezetz' kanpaina atera du eraso sexistak saihesteko, jaietan maizago gertatzen baitira.
2015/08/05 - 14:48
Ilara luzeak Donostian, zezenketetarako sarrerak erosteko
Donostiako zezen zaleek ilara luzea osatu dute gaur goizean Kursaal jauregi aurrean Aste Nagusiko zezenketetarako sarrerak erosteko.
2015/07/29 - 16:56
Ia 400 ekitaldi izango dira aurtengo Donostiako Aste Nagusian
Sagueseko kontzertuetan honako hauek arituko dira, besteak beste: Rosario Flores, Carlos Jean, Berri Txarrak, Oreka TX eta Hesian.
2015/07/25 - 19:42
Aukera zabala Donostiako Aste Nagusiko Sagueseko kontzertuetan
Rosario, Carlos Jean, Macaco, Kalakan, Berri Txarrak, Urtz, Hesian, Bad Manners eta Remenber Queen World Tour 2 arituko dira Sagueseko agertokian.
2015/07/25 - 11:09
Kolore eta forma ezberdinek argiztatuko dute Donostiako zerua
Aurtengo edizioa 52. Izango da eta Txinako, Italiako Frantziako, Valentziako eta Euskadiko su-etxeek parte hartuko dute lehiaketan.