Donostiako Aste Nagusia 2025
2021/08/22 - 16:31
Gaueko istiluen baitan, hainbat dendaren erakusleihoak txikitu dituzte Donostian
Ertzainek eta udaltzaingoek 12 pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean, Donostiako Alde Zaharrean jazotako istiluen harira.
2021/08/22 - 14:33
12 atxilotu eta Ertzaintzarekin istiluak Donostian, laugarren gauez
Ertzaintzaren iturrien arabera, atxilotutakoek objektuak jaurti, kontainerrak gurutzatu eta Alde Zaharreko hainbat erakusleiho puskatu dituzte.
2021/08/21 - 16:32
Istiluak Donostiako Alde Zaharrean, hirugarren egunez
Ertzaintzak 15 lagun atxilotu ditu, horietako lau adin txikikoak, desordena publikoengatik eta agenteei objektuak jaurtitzeagatik. Andia kalean jazo dira istiluak.
2021/08/20 - 14:10
Eneko Goia: ''Jokabide batzuk tamalgarriak eta gaitzesgarriak dira''
Eneko Goia ustez, jokabide hauek ezin dira ulertu egoera sanitarioaren ikuspegitik ez eta elkarbizitzaren ikuspegitik ere. Bere hitzetan, Alde Zaharreko bizilagunek "errespetua merezi dute"
2021/08/19 - 11:35
Eneko Goia, Donostian izandako istiluen inguruan: ''Batzuekin alferrik da''
Eneko Goia alkatea etsita agertu da azken egunetan Donostian izandako istiluekin. Bere ustez, gehiengo zabal batek neurriak errespetatzen ditu, baina beste batzuekin "alferrik da".
2021/08/17 - 14:30
Goiak espero du aste honetan zehar jendeak ''arduraz'' jokatzea
Eneko Goia alkateak onartu du "ikusi behar ez genituen irudiak ikusi direla" hirian, baina pozik agertu da ezer larririk gertatu ez delako.
2021/08/15 - 14:36
Gazte taldeek harriak eta objektuak jaurti dizkiote Ertzaintzari Donostian, Gorlizen eta Portugaleten
Gorlizko Pinudian lau pertsona identifikatu dituzte, Ertzaintzari harriak eta objektuak jaurtitzen parte hartu dutelakoan. Halaber, zortzi pertsona atxilotu dituzte Donostian, eta horietako erdiei ebasketa delituak egotzita.
2021/08/09 - 19:08
Aste Nagusian egon daitezkeen egoerak kontrolatzeko dispositiboen funtzionamendua egokia dela azaldu du Goiak
Eneko Goia alkateak Aste Nagusiaren egunetan ekitaldirik ez dela egingo gogorarazi du. Bestalde, Donostiako Piratek "Kabotajea" deituriko lau eguneko egitarau alternatiboa aurkeztu dute.
2021/08/09 - 19:01
Donostiako Piratek lau eguneko jarduerak proposatu dituzte, baina abordatzerik gabe
Aste Nagusirik gabeko bigarren urtea Donostian. Abordatzerik ere ez da izango, baina piratek lau eguneko ekitaldiak proposatzen dituzte.
2021/07/23 - 17:35
Donostiako Pasealeku berria trafikoari itxita egongo da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra barraka guneagatik
Udalak ohar batean azaldu duenez,gune hori irekita egongo da egunero 17:00etik 23:30era eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da.
2021/05/24 - 17:02
Bi urteko zigorra 2018ko Donostiako Aste Nagusian adingabe bati eraso egiteagatik
Dena dela, erasotzailea ez da kartzelan sartuko biktimari 2.000 euroko kalte-ordaina ematen badio eta bost urtez deliturik egiten ez badu.
2021/05/24 - 16:35
Festarik ez hiriburuetan, baina egitarau kultural alternatiboak prestatzen ari dira
Iaz ez zen jairik izan EAEn eta aurten ere ez dira ospatuko. Hala ere, udan egoera hobea izango delakoan, zer egin pentsatzen hasi dira udaletako arduradunak.
2021/04/13 - 14:42
Eneko Goiak zaila ikusten du Aste Nagusia ospatzea
Donostiako alkateak oso zaila ikusten du abuztuan Aste Nagusia ospatu ahal izatea, baina Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia ospatzea espero du.
2020/08/15 - 00:29
Donostiako Orfeoiak 'Salbea' abestu du Santa Maria elizan
Donostiako Aste Nagusian izan den ekitaldi ofizial bakarrenetakoa izan da. Aurten, bertaratutakoek pase berezi bat behar zuten sartzeko eta edukiera kontrolatzeko.
2020/08/12 - 13:33
"Etxeratze agindua ez itzultzea gustatuko litzaidake"
Donostiako alkatea kezkatuta agertu da egoitzen egoerarekin, eta pandemiarako soberakinak erabiltzeko neurria aplikagarria ez izatea espero du.
2020/08/10 - 22:12
Donostiako Piratek beraien jai eredua aldarrikatu nahi izan dute gaurko ekitaldiekin
Aurten, Aste Nagusirik ez dagoenez, Donostiako piratek beraien jai herrikoiak aldarrikatu nahi izan dituzte beste modu batera. Aurtengo abordatzea, uretan egin beharrean, lehorrean egin dute.
2020/08/10 - 11:32
Donostiako Piratek egitarau "murriztua" prestatu dute astelehen honetarako
Aurten, programa xumeagoa antolatu dute COVID-19aren pandemia dela eta. Ekintza kulturalez betetako egitaraua egingo dute gaur, Alde Zaharrean.
2020/08/08 - 21:13
''Jai herrikoiak'' aldarrikatu ditu Donostiako Piratak kolektiboak
Jairik ez dagoen uda berezi honetan, herri mugimenduaren garrantzia goraipatu dute festen antolaketan. Egoera "aitzakiatzat" hartuta, debekuen bidetik kaleak ukatu zaizkiela kritikatu dute.
2020/08/07 - 11:46
Arduraz jokatzeko deia, izango ez den Donostiako Aste Nagusiaren atarian
Ez da Aste Nagusirik izango Gipuzkoako hiriburuan, baina Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu 'Abuztua Donostian' goiburupean. Bihar hasiko dira, denak aire librean eta edukiera mugatuarekin.
2020/08/04 - 14:01
Goiak donostiarrei eskatu die "barneratzeko" zergatik ez dagoen Aste Nagusirik
Goiak prentsaurreko batean gogorazi du, transmititu nahi duen mezua "arduratsua izatearena da, uste dut aspertzen ari garela hau esateaz, baina esan beharrekoa da".