Drogak
2021/12/03 - 10:50
Segurtasun turistikoko batailoi berri batek Mexikoko Karibeko hondartzak zaintzen ditu
Guardia Nazionaleko agenteak hondartzetan eta gune estrategikoetan barrena dabiltza, droga-salmentarako eremua kontrolatzen saiatzen diren delitu-taldeen presentzia ekiditeko.
2021/11/29 - 22:21
Donostiako ospitalean bi kilo kokaina sabeletik ateratzeko ebakuntza egin ondoren atxilotu dute
53 urteko gizonari sabeletik 116 "ezkur" atera dizkiote. Oraindik ospitaleratuta dago, Ertzaintzak zainduta, agintari judizialaren eskuetan jarri ahal izan arte.
2021/11/22 - 22:07
13 pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, droga trafikoaren aurkako operazioan
Sei atxilotu espetxeratu eta gainerakoak libre karguekin utzi dituzte. Substantzia estupefazienteak ebakitzeko laborategi bat eta sei salmenta toki desegin dituzte sarekadan. Era berean, 43.000 euroko balioa duten drogak atzeman ditu Guardia Zibilak.
2021/11/02 - 13:21
Pandemiak adikzioak areagotu ditu, bai eta arazoak dituzten pertsonak artatzen dituzten elkarteen lana ere
Pandemia hasi zenetik, 4.000 lagun artatu dituzte ERDU proiektuari esker. Gehientsuenak gizonezkoak dira, eta kalamuak eta alkoholak eragindako mendekotasunak dituzte gehienek.
2021/10/25 - 16:52
Estatu Batuetako hiru gorte federalek "Otoniel"en estradizioa eskatu dute
Dairo Antonio Usuga "Otoniel"en bila ari ziren aspalditik Kolonbian. Estatu Batuek 5 milioi euroko diru saria eskaintzeaz gain, haren estradizioa ere eskatuta zeukaten.
2021/10/24 - 20:58
'Otoniel' atxilotu dute, Kolonbiako droga-trafikatzaile bilatuena
Ivan Duque Kolonbiako presidenteak ospatu egin du "90eko hamarkadako Pablo Escobarren erorialdiarekin bakarrik alderatu daitekeen" atxiloketa.
2021/10/22 - 21:34
Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, Euskal Herrian eta Frantzian drogarekin trafikatzea egotzita
Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Gainera, 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman zituzten. Dirudienez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten.
2021/09/28 - 22:35
Gutxienez 10 atxilotu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako operazio batean
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak miaketak egin dituzte Portugaleten, Santurtzin eta Getxon. Kasua Nafarroako epaitegi batek darama, eta sumarioa sekretupean dago.
2021/09/11 - 14:05
Kamioilari bat salatu dute gidatzen zihoala film bat ikusteagatik eta hainbat drogatan positibo emateagatik
Gidariak positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan. Substantzia estupefazienteen bi poltsa ere konfiskatu zizkioten. 1.801 euroko zigorra ezarri diezaiokete eta 9 puntu kendu.
2021/08/20 - 10:52
Kolonbiako droga-trafikatzaile garrantzitsu bat atxilotu dute ezkontzen ari zela
Luis Santana "Machete" Kolonbiako talde kriminal handienaren buruzagia zen, eta 2017tik bere bila zebiltzan agintariak. Ezkontzera zihoan unean bertan atxilotu dute aldarean.
2021/08/19 - 18:38
Bizkaitar bat atxilotu dute Badajozen 270 kilo haxix zeramatzan furgoneta bat abandonatzeagatik
Joan den astelehenean, Bizkaian aurkitu zuten, eta eginbideak bideratu dizkiote, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa.
2021/08/10 - 14:01
74 kilo marihuana eta 30 kilo haxix aurkitu dituzte kontrol batetik ihes egindako auto batean
Ertzaintzak 25 urteko bi gizonezko atxilotu ditu eta hirugarren baten bila jarraitzen du, drogaz betetako autoa Donostiako kale batean utzi ostean.
2021/08/05 - 12:41
Droga-trafikoan eta kapital-zuriketan espezializatutako sare kriminal bat desegin dute
Elkarren artean konektatuta zeuden lau taldek osatzen zuten sarea. Hala ere, erakunde nagusi bat zegoen, besteak kokainaz hornitzeko ardura zuena. Miaketak egin dira Bizkaian, Madrilen eta Valladoliden.
2021/07/31 - 15:53
Lau pertsona atxilotu eta 22 kilo heroina atzeman ditu Ertzaintzak, nazioarteko droga trafikoarekin lotuta
Bilbon kokatuta zegoen droga sare horrek, konexioak zituen Frantzian gutxienez. Droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio horretan 22 kilo heroina eta 10.000 euro inguru konfiskatu dituzte.
2021/07/31 - 15:26
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Bizkaian, droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio batean
Bilbon kokatuta zegoen droga sare horrek, konexioak zituen Frantzian gutxienez. Droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio horretan 22 kilo heroina eta 10.000 euro inguru konfiskatu dituzte.
2021/07/28 - 21:28
Ibarran eta Ordizian laborategiak zituen Espainiako narkotrafiko sare "aktiboena" desegin dute
Operazioan Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak zortzi pertsona atxilotu dituzte, horien artean,'Charlines' delakoen gaizkile aliatu "historikoa".
2021/07/22 - 14:27
Guardia Zibilak bi droga laborategi desegin ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, “Espainiako garrantzitsuenak”
Guztira, 6 pertsona atxilotu dituzte; horietako lau kartzelan sartu dituzte, eta beste bat ikertzen ari dira. Konfiskatutako drogaren balioa bi milioi eta erdi eurokoa da.
2021/07/22 - 14:16
Bi speed laborategi garrantzitsu desegin dituzte Gipuzkoan eta Bizkaian
Operazioan sei pertsona atxilotu dituzte. Konfiskatutako drogak legez kanpoko merkatuan 2 milioi eta erdi euroko balioa izan zezakeen.
2021/07/16 - 11:16
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak "erantzukizuna eta laguntza" eskatu dituzte kaleetan pilaketak saihesteko
Gauerdian sartu da indarrean ordu txikietan pertsonen topaketak galarazten dituen lehendakariaren dekretua. Poliziek neurri bereziak hartuko dituzte kale-edanak saihesteko eta alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte.
2021/06/29 - 11:43
Mexikok marihuanaren kontsumo ludikoa onartu du, baina ez komertzializazioa
Horrela, mexikarrek modu pribatuan kontsumitzeko, landatzeko eta marihuana eramateko baimena eskatu ahal izango dute aurrerantzean.