Drogak
2018/11/20 - 11:33
Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute
'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.
2018/11/16 - 14:12
Holandatik Euskadira droga ekartzen zuen taldea desegin dute
Barne Ministerioak eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez, atxilotuak Donostiako, Eibarko eta Bilboko bizilagunak dira.
2018/11/10 - 12:37
Aita eta semea atxilotu dituzte Laudion, kalean droga saltzeagatik
Atxilotu zituzten unean, kokaina eta haxix zatiak zeramatzaten aldean bi gizonezkoek. Haien etxean eta autoan ere sustantzi horiek aurkitu zituzten.
2018/11/08 - 09:18
Zazpi emakume eta bost gizonek osatuko dute 'Chapo' Guzman epaituko duen epaimahaia
Narkotrafikatzailea New Yorkeko epaitegi batean epaituko dute azaroaren 13tik aurrera.
2018/11/06 - 11:54
Gasteizen Ertzaintzaren kontrol batetik ihes egin zuen gizon baten bila ari dira
Ertzaintzak ibilgailua eta droga kantitate bat aurkitu zituen Salburua inguruan.
2018/11/05 - 22:12
Segurtasun neurri handiak, 'El Chapo' Guzmanen aurkako epaiketaren hasieran
Sinaloako kartelaren ustezko buruzagia AEBetara estraditatu zuten duela ia bi urte. Epaiketak ez du azaroaren 13ra arte auziaren funtsa aztertuko.
2018/11/03 - 20:53
Armak eta droga konfiskatu dituzte Iruñeko gazteen lokal batean
Aurkitutako arma bat debekatuta dago. Gainera, labana automatiko bata, buru-hausgarri bat, makila metaliko bat, bi matxete, bi aizto handi eta bi beisbol bate topatu ditu Iruñeko Udaltzaingoak.
2018/10/29 - 10:47
Droga trafikoaren aurkako operazio erraldoia, Bartzelonan
Bartzelonako Ciutat Vella barrutian droga trafikoaren aurkako operazio erraldoia ari dira burutzen Esquadra Mossoak. Guztira, 700 agente baina gehiago ari dira parte hartzen.
2018/10/27 - 14:03
Hainbat atxilotu Bilbon, narkotrafikoaren aurkako nazioarteko operazio batean
Guardia Zibilak guztira hamar pertsona atxilotu ditu Bilbon eta Madrilen, eta 174 kilo kokaina atzeman ditu. Kolonbiak, AEBk eta Australiak ere operazioan parte hartu dute.
2018/10/17 - 12:06
Kalamuaren salmenta legezkoa da jada Kanadan
Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.
2018/10/17 - 11:50
Aisialdirako marihuana erostea legezkoa da dagoeneko Kanadan
Gauerditik aurrera, Kanadan legezkoa da marihuana aisialdirako erostea. Ilara luzeak ikusi dira bart gauean saltokien atarian.
2018/10/16 - 13:49
Segurtasun-uhalik gabe eta drogatuta harrapatu dute emakume bat Cortesen
1.200 euro baino gehiagoko isuna jarri diote eta 9 puntu galdu ditu. Gainera, ibilgailua ibilgetu diote.
2018/10/09 - 18:57
Gernikan eta Araban drogarekin trafikatzen zuen sare bat desegin du Ertzaintzak
Polizia-operazioan, lau kilogramo droga, ehun bat pilula eta sei mila euro konfiskatu, eta hiru pertsona atxilotu dituzte. Epailearen aurretik pasatu dira jada.
2018/10/05 - 23:13
Guardia Zibilak 170 marihuana landare atzeman ditu Muxikako baserri batean
Saltzeko prest zeuden 1.300 kilo kalamu kukulu ere topatu ditu. Baserrian bertan bizi ziren bi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak.
2018/10/04 - 16:00
Alkoholaren kontsumoa gizarte osoari eragiten dion arazoa da, Etorkintzaren arabera
Alkoholaren kontsumoak dakarren arriskua gazteekin soilik lotzen bada ere, gizarte osoari eragiten dion arazoa dela ohartarazi du 33 urte bete dituen aipatu elkargoak.
2018/10/03 - 16:36
Euskal herritarren % 82k alkohola edan dute
Bestalde, % 26k marihuana erre dutela onartzen dute. Adikzioen inguruan, inoiz egin den galdeketarik handiena egin du Etorkintza Fundazioak.
2018/09/27 - 19:42
Gasteizko neska bat Kolonbian atxilotu dute droga trafiko delitua egotzita
Kartzelan sartu dute Kolonbiako nazionalitatea duen senarrarekin batera atzeman ostean. Droga trafiko delitua egotziko diote, eta 12 urtera arteko kartzela zigorra ezarri diezaiokete.
2018/09/26 - 23:05
Astero 'botiloia' egiten duten gazteen kopuruak, behera; kalamu kontsumoak, gora
Legezkoak diren bi drogak, alkohola eta tabakoa, dira EAEn gehien kontsumitzen direnak, alde handiarekin gainera. Jokoari dagokionez, kirol apustuak nabarmen hazi dira.
2018/09/26 - 22:33
Alkohola eta tabakoa gehien kontsumitzen diren drogak dira Euskadin
10etik 8k probatu dute noizbait alkohola eta populazioaren %22k erre egiten dute oraindik. Datu horiek eskuetan, inoiz baino erretzaile gutxiago dago Euskadin.
2018/09/26 - 12:57
Bizkaitar bat atxilotuta, Kantabriako etxe batean 583 marihuana landare topatu ostean
Marihuana landareak zaintzeko eta azkar hazteko tresneria ere aurkitu dute etxebizitzan.