Drogak
2025/04/14 - 11:04
Narkocorridoak abesteko debekuak istiluak eragin ditu kontzertu batean, Mexikon
Droga-kartelen buruak goratzen dituzten abestiak kantatzea debekatu dute Tolucaneko estatuan. Luis R. Conriquez abeslariaren ikuskizun batean jazo dira istiluok. Claudia Sheinbaum presidentea bera gogor mintzatu da narkoen irudia zuritzen duten ekimenen aurka.
2025/04/11 - 13:35
Emakume bat atxilotu dute Zaballako espetxean 100 gramo haxix sartzen saiatzeagatik
Espetxeko sarrera-kontrolaz arduratzen diren funtzionarioek atzeman zutenez, preso bat bisitatzera zihoan emakume batek plastiko zati bi zituen besaurrean itsatsita, eta haxixa zeraman barruan; 103 gramo, gutxi gorabehera.
2025/03/27 - 12:48
Ertzaintzak 100 droga kilo baino gehiago konfiskatu ditu Bizkaian egindako operazio batean
Atxilotutako 13 pertsonak, 23 eta 50 urte bitarteko hamaika gizon eta bi emakume, Barakaldoko Instrukzioko Epaitegiaren esku utzi dituzte.
2025/03/27 - 12:35
13 lagun atxilotu dituzte eta zazpi ikerketapean daude droga trafikoaren aurkako operazio batean, Bizkaian
26 kilo kokaina, 27 kilo anfetamina, 140 bat kilo anfetamina egiteko 35 litro olio, 29 kilo MDMA, 23 kilo haxix, 6 kilo marihuana eta 250 gramo kokaina arrosa atzeman dituzte.
2025/03/25 - 19:42
Lau pertsona atxilotu dituzte Iruñeko Arrotxapea auzoan, droga-trafikoa egotzita
Erregistroan 93 marihuana landare eta 1.681 gramo marihuana kukulu atzeman dituzte. Horretaz gain, dirua, su-armak, aihotzak, munizioa, altzairuzko punta duten bastoiak eta makulu bat ere aurkitu dituzte, besteak beste.
2025/03/20 - 19:15
11 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga-trafikoaren aurkako operazio batean
Operazioak irekita jarraitzen du, eta hainbat miaketa egin dituzte ertzainek, substantzia estupefaziente "ugari" atzemanez.
2025/03/10 - 21:45
1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, kamioi batean ezkutatuta
Joan den igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, trafiko-kontrol batean, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten. Uste da atzemandako kopuruak 14 milioi euroko balioa duela merkatuan.
2025/03/07 - 14:41
Gizon bat ikertzen ari dira Mungian, errezeta digital faltsuen bidez Toseina kantitate handiak erosteagatik
200 Toseina ontzi baino gehiago erosi zituen, gaueko aisialdian substantzia estupefaziente gisa erabiltzeko. Heroinaren antzeko efektuak ditu.
2025/03/04 - 15:50
''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga
Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.
2025/02/26 - 12:11
Gizon bat atxilotu dute Kolonbian, ileorde batean 19 kokaina kapsula zeramatzala
40 urteko gizon bat atxilotu zuten Cartagenako aireportuan (Kolonbia), Amsterdamera zihoan hegaldi bat hartzen saiatzen ari zela. Bere plana: 400 kokaina dosi 19 kapsulatan ezkutatzea, ileorde baten azpian.
2025/02/23 - 11:08
EAE eta Kantabriako kostaldean kokaina kantitate handiak sartzen zituen talde kriminal bat desegin dute
13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaenen eta Salamancan. Gainera, 600 kilo kokaina (20 milioi euroko balioa), gama altuko hainbat ibilgailu (milioi bat eurotik gorako balioa) eta eskudirutan topatutako 70.000 euro inguru konfiskatu dituzte.
2025/02/23 - 11:00
Kostaldean kokaina kantitate handiak sartzen zituen talde bat desegin dute Ertzaintzak eta Guardia Zibilak
Gainera, 600 kilo kokaina (20 milioi euroko balioa), gama altuko hainbat ibilgailu eta eskudirutan topatutako 70.000 euro inguru konfiskatu dituzte. 13 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Kantabrian, Madrilen, Malagan, Jaenen eta Salamancan.
2025/02/14 - 14:44
18 hilabeteko kartzela zigorra onartu du drogaren truke atxilotu bati laguntza agindu zion ertzain batek
Ertzaina ez da kartzelan sartuko, kartzela-zigorra eten diotelako, hurrengo hiru urteetan deliturik berriro ez egiteko baldintzarekin.
2025/02/12 - 13:02
4 urteko kartzela zigorra eskatu dute Errenterian hankartean kokaina ezkutatuta zeramatzan atxilotuarentzat
Fiskaltzaren testuaren arabera, auzipetuak droga hirugarrenei saltzeko edo helarazteko erabiliko zuen, eta, hala, legez kanpoko etekina lortzeko. 5.083 euroko balioa zuen atzemandako drogak.
2025/02/04 - 06:00
''Gaur egun drogen polikontsumoa oso hedatua dago, baina ez dago duela 40 urte zegoen alarma sozialik''
80. hamarkadan Gipuzkoan heroina oso hedatuta zegoen gazteen artean eta izurrite horri aurre egin asmoz Donostiako Ulia-Enean Gizakia Helbururen lehen zentroa ireki zen. 40 urte igaro dira eta gaur gaurkoz drogen adikzioaz gain, jokaerei loturikoak ere artatzen dituzte.
2025/01/22 - 21:27
Narkoitsaspeko bat aurkitu dute Costa da Morten
Itsaspekoa Camariñas-Muxia itsasadarraren muturrean aurkitu du arrantzan ari zen ontzi batek. Oraingoz, ez dute jakitera eman barruan kargarik duen, eta Camariñaseko portura eramango dute.
2024/12/31 - 11:51
11 pertsona atxilotu eta Iruñean drogarekin trafikatzen zuen talde bat desegin dute
Ikerketaz arduratu diren poliziek hainbat motatako drogak, pistola bat, arma zuriak eta 5.450 euro aurkitu dituzte.
2024/12/30 - 20:34
Gizon bat atxilotu dute Azpeitian, bikotekideari tratu txarrak ematea eta drogarekin trafikatzea egotzita
Atxiloketan ertzain bati eraso egitea ere leporatu diote. Hala eta guztiz ere, atxilotua aske geratu da, epaitegiak noiz deituko zain. Gertakariak joan den ostiralean jazo ziren, 08:00ak aldera.
2024/12/30 - 17:25
Narkolantxetan ekarritako zazpi tona kokaina aurkitu dituzte lurpean Coria del Rioko lursail batean
Metodo hori erabiliz Penintsulako hegoaldean orain arte atzemandako droga horren kargamenturik handiena da. Operazioan hiru pertsona atxilotu eta su-armak konfiskatu dituzte.
2024/12/26 - 13:43
Bilbo helmuga zuten 600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak Iberoamerikatik droga trafikatzen zuen sare kriminal bat desegin dute, eta hiru pertsona atxilotu dituzte Salamancan.