Drogak
2023/10/14 - 22:19
Gazte bat hil dute tiroz Baionan
Fiskaltzaren iturrien arabera, baliteke gertaera droga-trafikoarekin lotuta egotea.
2023/10/05 - 14:47
Bilboko portuan 23,5 kilo marihuana atzeman dituzte Irlandarako bidean zihoan kamioi batean
Marihuana-kukuluak plastikozko poltsetan hutsean paketatuta zeuden, brokoli-kaxen barruan ezkutatuta. Kamioiaren gidaria atxilotu zuten, droga-trafikoaren arloko osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
2023/09/26 - 12:48
Autobus bateko bidaiari bat atxilotu dute Irunen, maletetan 19 kilo marihuana eramatea egotzita
Madrildik Parisera zihoan autobusa miatu dutenean, Poliziako txakurrek bi maletatan jarri dute arreta ekipajearen artean. Orduan, ireki dituztenean, poliziek egiaztatu dute haietan marihuanaz betetako 38 poltsa zeudela.
2023/09/19 - 13:10
11 pertsona ikerketapean jarri dituzte Bizkaian, mezulari enpresen bitartez droga jasotzeagatik
Guztira, 6,5 kilo droga antzeman dituzte: kalamu kukuluak eta cannabidiol substantzia (CBD).
2023/09/19 - 10:21
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan eta EBn, sagardoaren uzta berria eta NBEren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/05 - 16:10
Adikzio-jokabideak saihestea eta atzeratzea, Adikzioen Euskal Plan berriaren helburu nagusia
Gotzone Sagarduik dokumentu honen ildo nagusiak azaldu ditu, "Euskadi osasungarriagoa eta sentsibilizatuagoa" lortzeko. Planak lehentasunezko 58 ekintza zehazten ditu lau urterako, Osasun Planaren oinarriekin bat etorriz.
2023/08/30 - 13:58
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoan aritzen zen talde kriminala desegin dute
6 pertsona atxilotu dituzte. 30 eta 73 urte arteko gizonezkoak dira eta guztiek dituzte droga-trafikoarekin lotutako aurrekariak. Batez ere kokaina, speeda, marihuana, haxixa eta estasi pilulak atzeman dizkiete.
2023/08/30 - 13:01
Sei pertsona atxilotu dituzte Euskadin eta Kantabrian narkotrafikoaren aurkako operazio batean
30 eta 73 urte arteko gizonezkoak dira eta guztiek dituzte droga-trafikoarekin lotutako aurrekariak. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean egin dute operazioa, eta aurten Estatuko iparraldean droga-trafikoari eman zaion kolperik handienetakoa da.
2023/08/19 - 18:05
Opio-uzta % 80 murriztu da Afganistanen Talibanak agintean daudenetik, baina beste arazo batzuk azalerazi dira
Liderraren agindua bete da, baina nekazariak bizitzeko alternatibarik gabe gelditu dira eta askok emigratzea beste aukerarik ez du. Adituek ohartarazi dute mendebaldeak droga edo errefuxiatuen artean aukeratu beharko duela. Afganistanen milioitik gora drogazale daude, biztanleen % 8.
2023/08/16 - 16:46
Alemaniako Gobernuak kanabisaren ''kontsumo kontrolatua'' legeztatzea onartu du
Alemaniako koalizio gobernuak kanabisa "modu kontrolatuan legeztatzeko" lege-proiektu bat onartu du ministroen kontseiluan. Horrela, legezkoa izango da 25 gramo marihuana izatea eta etxean hiru landare edukitzea.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/08/07 - 13:36
Marihuana plantazio bat desegin dute Laukizen, beroa ateratzeko sistema berritzaile batez hornitua
Gizon bilbotar bat atxilotu dute, osasun publikoaren kontrako delitu bat eta argindarra ebastea egotzita. Azpiegiturak marihuana kopuru handiak hazteko aukera ematen zion, eta droga atzerrian ere saltzen zuela uste dute.
2023/08/07 - 12:49
Marihuana ekoizten zuen zentro bat desegin dute Laukizen
"Ekoizpen-zentroa" Laukizeko txalet batean zegoen, eta "indoor" motako marihuana landatzen zuten. Pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak osasun publikoaren aurkako delituagatik eta elektrizitatea legez kanpo lortzeagatik.
2023/08/02 - 22:30
Euskal patroi batek gidatutako belaontzi bat atzeman dute Kantauri itsasoan, kokaina kantitate handiarekin
Lau tripulatzaileak atxilotu dituzte. Bi tona kokaina (70 milioi euro inguru balio du) aurkitu dituzte, nazioarteko uretan.
2023/07/21 - 13:28
31 atxilotu hainbat espetxetan eta Bizkaiko eta Kantabriako zenbati herritan droga sartzeagatik
Guardia Zibilak 31 pertsona atxilotu ditu Kantabriako, Palentziako eta Leongo espetxeetan drogak sartzen zituen erakunde bateko kide izatea egotzita. Horretaz gain, Bizkaiko eta Kantabriako hainbat herritan ere saltzen zuten droga. Operazioan zehar, miaketa bat egin da Leioan.
2023/07/20 - 17:27
Arabako laborategi batek edarietan sumisio drogak antzematen dituen testak merkaturatuko ditu
Alba Biotech enpresak urte amaierarako salgai jarri nahi du EHUrekin batera garatu duen produktu berritzaile hau.
2023/07/15 - 20:07
Marihuana gozoki-bilgarrietan saltzen zuen talde bat desegin dute
Produktuek THC eduki handia zuten, eta horrek handitu egiten du normalean legez kanpo saltzen den marihuanarekiko toxikotasuna.
2023/07/14 - 12:24
Italiatik zetorren pakete batean marihuana jasotzera zihoazen bi pertsona identifikatu dituzte Bilbon
Gernikako Fiskaltza eta Mugen Patruila ohartu zen Bilbon bizi zen pertsona batek Italiatik zetorren pakete bat jasoko zuela, ustez marihuana zuena. Guardia zibilek bidalketaren "entrega kontrolatua" egin zuten, eta hartzailea identifikatu ahal izan zuten.
2023/07/10 - 15:43
Gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat merkatutik kendu dute burundanga arrastoak topatu ostean
Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.
2023/07/08 - 16:11
Droga eta armak zeramatzan gizon bat atxilotu dute Beasaingo pabiloi batean
Ertzaintzak anfetamina, marihuana eta haxixa aurkitu dizkio, baita hainbat arma ere, tartean bederatzi karabina, detonagailu bat, katana bat eta hainbat motatako labanak.