Drogak
2023/07/04 - 17:04
1.456 viagra-pilula eta sexu grina indartzeko 4 potetxo antzeman dituzte Bilboko aireportuan
Sendagaiak hiru bidaiarik zeramatzaten. Horietako bi Senegaldik zetozen eta beste bat Kolonbiatik, eta egun berean aurkitu zituzten.
2023/07/04 - 13:00
Bilbotar bat atxilotu dute AP-15 autobideko Zuastiko ordainlekuan, autoan 40 kilo speed eramateagatik
Guardia Zibilak Bilboko 42 urteko gizonezko bat atxilotu du AP-15ean egiten ari zen kontrol batean, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Ibilgailuaren aurreko panelean 40 kilo speed zeramatzan atxilotu duten unean.
2023/06/04 - 14:29
Lau atxilotu Bartzelonan, kalamua zuten txokolatea eta gozokiak ekoizteagatik
Esquadra Mossoek laborategi bat desegin dute, eta 150.000 euroko balioa zuten 66.000 txokolate atzeman ditu. Horiek guztiak erretzea eta suntsitzea agindu du epaile batek.
2023/06/03 - 16:44
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, gidabaimen faltsuak egiten zituen sare bateko kide izatea egotzita
30 pertsona atxilotu dituzte guztira Espainiar Estatuan: 13 Madrilen, tartean sareko burua, eta 16 Sevillan. Basauriko atxiloketan, 15.000 euro aurkitu dituzte esku-dirutan, eta 300 kilo marihuana, kokaina, heroina, armak eta dokumentazio faltsua.
2023/05/23 - 11:29
9,2 koka tona atzeman dituzte Boliviako agintariek Andeetan
Agintari boliviarrek legez kontrako helburua zuten 795 koka pakete konfiskatu dituzte Andeetan; hots, 9,2 koka tona. Herrialdean inoiz egin den harrapaketa garrantzitsuenetakoa izan da, Eduardo Del Castillo ministroaren arabera.
2023/05/06 - 12:59
Foruzaingoak bi labana eta drogak atzeman ditu Noaingo jaietan
Udaberriko Festetan esku hartu behar izan du Foruzaingoak, zenbait gazte arma zuriak erakusten ibiltzen zirela ikusita, hainbat herritarrek Poliziari deitu ostean.
2023/05/03 - 14:22
Deklaratu gabeko 1.600 tabako pakete atzeman dizkiote bidaiari bati Loiuko aireportuan
Ukrainatik iritsitako emakumeak bi maletatan zituen gordeta pakete guztiak. 8.500 euro inguru zeramatzan tabakotan.
2023/04/21 - 21:04
Hiru atxilotu eta sei ikertu, Portugaleteko eta Santurtziko hamar tabernatan droga-trafikoan aritzea egotzita
Operazioa joan den asteazkenean egin zen Portugaleteko sei tabernatan eta Santurtziko lautan, eta legez kanpoko hainbat substantzia, 5.000 euro inguru eskudirutan eta taser pistola bat atzeman zituzten.
2023/04/21 - 15:09
4,6 kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko Aireportuan, Brasildik zetorren maleta batean
Guardia Zibilak eta aduanako segurtasun agenteek apirilaren 10ean atzeman zuten droga. Lau fardeltxo errektangularretan zetorren, plastikotan bilduta eta maleta baten hondo bikoitzean ezkutatuta. Maleta zerman gizonezkoa atxilotu eta Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.
2023/04/17 - 13:12
Italiako Poliziak 2 tona kokaina aurkitu ditu Siziliako itsasoan
Italiako agintariek aurkikuntza "errekortzat" kalifikatu dute. Droga kontu handiz zigilatutako 70 paketetan zegoen, arrantzale-sareek elkartuta eta argi-seinaleztapeneko gailu batekin hornituta.
2023/04/11 - 14:46
Hiru pertsona atxilotu dituzte haxixa Malagatik Oiartzunera ekarri eta Gipuzkoan zabaltzea egotzita
Atxilotuei droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Horietako bi espetxeratu egin ditu epaileak, eta hirugarrena kautelazko neurriekin aske utzi du.
2023/03/12 - 19:44
FARCek kokaina trafikatzeko erabiliko zituen hiru urpeko ontzi konfiskatu dituzte Kolonbian
Kolonbiako Indar Armatuek konfiskatutako ontziak lau eta sei tona kokaina klorhidrato inguru garraiatzeko eginak ziren.
2023/03/03 - 14:12
329 kilo haxix zeramatzan kamioi bat atzeman dute Irunen
Operazioa otsailaren 21ean egin zuten, Irungo AP-8 autobideko ordainlekuan. Polizia Nazionalak kontrol bat jarri zuen Frantziara zihoazen tona askoko ibilgailuak ikuskatzeko. Gidaria atxilotu egin zuten eta epaileak fidantzarik gabe espetxeratzea erabaki du.
2023/01/26 - 13:56
Lagun bat atxilotu dute Urduñan 3.000 kilo marihuanaren jabe izatea leporatuta
Baserri baten ondoko pabilioi batean, fardeletan pilatuta, aurkitu zuen Ertzaintzak substantzia.
2023/01/26 - 13:37
Duela astebete Urduñan atzemandako marihuanak hiru tonako pisua du
Operazioa urtarrilaren 19an hasi zen, Laudioko ertzain-etxeko agenteek Urduñako baserri baten ondoan dagoen nabe batean marihuana aliatu bat egon zitekeela ikusi zutenean. Operazioan 44 urteko pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak
2023/01/18 - 13:24
357 kilo haxix zeramatzan gazte bat atxilotu dute AP-8an, Oiartzunen, lapurtutako auto bat gidatzen ari zela
Gainera, 25 urteko gazteak gidabaimenik ez zuela jakin zuten agenteek, identifikatzen ari ziren unean.
2023/01/15 - 15:46
"Shabu", lanaldi amaigabeei aurre egiteko txiroek hartzen duten droga
Txiroen droga deitzen diote eta lan esplotazioa sufritzen duten pertsonak dira kontsumitzaile nagusiak. Lorik ez egin eta lanaldi amaigabeei aurre egiteko hartzen dute, baina droga honek, atzera bueltarik ez duten arazo mentalak sortzen ditu. Kokaina baino 15 aldiz gogorragoa da.
2023/01/06 - 18:00
Gutxienez 29 pertsona hil dira Mexikon, "El Chapo" Guzmanen semea atxilotu osteko istiluetan
Mexikoko presidenteak ukatu egin du Ameriketako Estatu Batuek Ovidio Guzmanen atxiloketan parte hartu dutela, eta ohartarazi du estradizio prozesua motela izango dela.
2023/01/06 - 10:03
Gutxienez bi polizia hil eta 18 zauritu dira ''El Chapo'' Guzmanen semea atxilotu ostean
Gutxienez bi polizia hil eta 18 pertsona zauritu dira Mexikoko Sinaloa estatuan izaten ari diren istiluetan, Mexikoko agintariek Ovidio Guzman, "El Ratón", atxilotu ostean.
2023/01/05 - 13:34
Bi lagun atxilotuta Irungo kalamu elkarte batean, bazkideak ez diren hainbati kontsumoa ahalbidetzeagatik
Elkarteko presidentea eta idazkaria dira. Espainiako Poliziak gauzatu du operazioa, 2022ko udaran hasitako ikerketa bat burututa.