1.456 viagra-pilula eta sexu grina indartzeko 4 potetxo antzeman dituzte Bilboko aireportuan
Guardia Zibilak, Aduanako funtzionarioekin batera, 1.456 sildenafilo pilula (viagra) eta sexu grina indartzeko 4 potetxo atzeman dituzte Bilboko aireportuan, egun berean egindako hiru esku-hartzetan.
Bizkaiko Komandantziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ekainaren 20an aireportura zihoazen hiru hegalditan atzeman zituzten sendagaiok, horietako bi Senegaldik zetozen bi bidaiariren maletetan, baina hegaldi desberdinetan, eta hirugarrena Kolonbiatik iritsi zen bidaiari baten ekipajean.
Lehen esku-hartzean, sexu grina indartzeko 764 pilula eta lau pote atzeman zizkioten Senegaldik Lisboara zihoan bidaiari bati, eta sendagaien arloan osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote.
Sendagaiak maleta barruan topatu zizkioten: 200 mg-ko 312 pilula, 150 mg-ko 120 pilula, 100 mg-ko 160 pilula eta 50 mg-ko 172 pilula, guztiak ere osagai berekoak, sildenafilozko zitratoa, eta eszipiente beraren 50 ml-ko 4 gel pote.
Egun berean egindako beste bi esku-hartzetan, kontrabandoaren arloko arau-hausteengatik beste bi akta idatzi zituzten. Horietako batek, Senegaldik etorritako bidaiari batek, sexu grina indartzeko 100 mg-ko 400 pilula zeramatzan, eta, hirugarrenak, Kolonbiatik etorritako bidaiariak, 292 pilula, oraingoan, 50 mg.inalekoak.
Hiru operazioak egun berean eta hegaldi desberdinetan egin zirela nabarmendu dute, eta, ustez, hiru egileek ez dute elkarren artean harremanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.