Durangaldea

2023/03/25 - 17:15
Ermuko Santiago elizako ordulari zaharra garbitu eta itxuratu du Juan Antonio Izagirrek
1772ko Penton erloju ingelesak 50 urte zeramatzan kanpandorreko txoko batean ahaztuta. 2 urte eman ditu erlojua garbitzen eta itxuratzen eta martxan jartzea posible izango ez den arren, pozik da Izagirre, Durangaldeko elizetako ordularirik zaharrenak Ermuan jarraituko baitu, inoiz baino dotoreago.
2023/03/17 - 09:35
3 eta 6 urte bitarteko zigorrak ezarri dizkiete Alexandru Ionita Zornotzan jipoitu zuten zortzi adingabeei
Auziko epaileak frogatutzat jo du gaztea hiltzeko ahalegina egin zutela, eta, beraz, adin txikikoen zentro itxi batean sartu beharko dute. Ikerketaren arabera, 16 pertsonak parte hartu zuten 2021eko uztaileko jipoian. Gainerakoak adin nagusikoak dira eta ez dituzte oraindik epaitu.
2023/03/07 - 19:19
45 urteko gizon bat hil da Ermuan, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda
Ezbeharra N-634 errepidean jazo da. Ordu horretan, furgoneta batek eta lur orotarako ibilgailu batek talka egin dute, aurrez aurre.

2023/03/07 - 12:46
Bi ibilgailuk talka egin dute Ermuan, aurrez aurre
Zauritutako bi pertsonak ibilgailuen barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Osasun-langileek Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte (irudiak: @BomberosIurreta).
2023/02/26 - 17:18
130 pertsonak hartu dute parte Zornotzako Rubik Kuboen Txapelketan
Espainiako errekorra duen Julen Simon nafarra ere bertan da. Askotariko kuboak eta askotariko erak dituzte kuboa ziztu bizian osatzeko.

2023/02/08 - 15:30
Erreskateko txakurren euskal taldea aitzindaria izan zen Estatuan, eta 40 urte beteko ditu aurten
Estatuan izan diren hondamendi handienetan lagundu du taldeak. Hamarkada hauetan ehunka txakur trebatu dituzte. Egun, 16k osatzen dute Elorrion egoitza duen taldea.
2023/02/06 - 15:31
Hiru urte dira Zaldibarko zabortegia amildu zela
Denbora honetan bi auzi zabaldu dira: lehenengoa, homizidio arduragabeagatik. Akordioarekin itxi zen. Bigarrena, ingurumenaren aurkako delituarena, instrukzio prozesuan dago oraindik eta 13 pertsona dira ikertuak.
2023/02/05 - 15:19
Erantzukizunak eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte Zaldibarren, luiziaren 3. urteurrenean
Omenaldia egin diete Zaldibarren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrani, zabortegia amildu zela 3 urte betetzen direnean. Gorosti bat landatu dute eurei eskainitako eskulturaren alboan, eta lore eskaintza batekin gogoratu dituzte senide eta herritarrek.
2023/02/05 - 14:09
Zaldibarko zabortegian duela 3 urte hildako Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoan hartu dituzte
Zaldibar Argitu plataformak deituta, Eitzaga auzoan omenaldia egin diete, eta gertatutakoa argitu dadin eskatu dute berriro ere. Egun auzi bakarra dago epaitegietan zabalik: ingurumenaren aurkako delituarena, alegia.
2023/02/04 - 18:28
Ermuan errepidea moztu dute dozenaka lagunek, Aldundiari saihesbidearen lanak bukatu ditzan eskatzeko
Salatu dutenez, duela zazpi urte amaituta egongo zela agindu zieten. Ekitaldia Ermuko Udalak berak antolatu du, eta Juan Carlos Abascal alkate sozialistak Bizkaiko Foru Aldundiari leporatu dio bere herria baztertzea.
2023/02/04 - 13:58
Verter Recyclingek zegokiona baino lur eremu zabalagoa erabili zuen zabortegia handitzeko, baimenik gabe
Astelehenean beteko dira Zaldibarko zabortegian luizia izan eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil zirenetik. Durangoko epaitegiaren esku dago gertatu zenaren inguruko ikerketa.
2023/02/04 - 11:07
Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren kronologia
Hiru urte bete dira hondakindegia behera etorri zenetik. Bi pertsona hil ziren, hondakinek azpian harrapatuta.
2023/02/03 - 15:44
Greba eguna deitu dute astelehenerako Bizkaibusen, Durangaldeko zerbitzuan salbu
24 orduko lanuzteaz gain, Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea konpainietako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon goizeko lehen orduan.
2023/02/03 - 10:32
San Blas azoka ospatu dute Abadiñon, 76 ekoizle eta 160 abelbururekin
Jaiegun handia dute gaur Abadiñon. Hiru urteren ostean, normaltasun osoz ospatu ahal izango dute azoka.Milaka lagunen bisita espero dute.
2023/01/26 - 17:26
Baserri bat kiskali da Elorrioko Arauneta auzoan
Sute bat piztu da, gaur arratsaldean, Elorrioko (Bizkaia) Arauneta auzoko baserri batean. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, ez da inor zauritu.
2023/01/26 - 17:18
Sute batek kalte handiak eragin ditu Elorrioko Arauneta auzoko baserri batean
Sutea 14:45 aldera hasi da. Sugarrek ez dute inor zauritu. Bi familiako etxebizitza da, eta aldeetako bat izan da sugarrek gehien kaltetu dutena, eta ia erabat kiskalita geratu da.
2023/01/25 - 18:12
160 abelburu eta 100 postu baino gehiago Abadiñoko San Blas azokan
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
2023/01/22 - 21:39
Jazarpenak ondorio latzagoak ditu TDAHa duten gazteen kasuan
Zornotzan elkarretaratzea egin dute bertako gazte batek pairatzen duen jazarpena salatzeko. Aitor Aritzeta psikologoak azaldu digunez, horrelakoetan ondorioak latzagoak izaten dira TDAH duten gazteen kasuan.
2023/01/22 - 18:03
Zornotzarrak kalera atera dira jazarpenaren kontra
Aspalditik, baina batez ere, azken hilabeteetan herriko gazte batek pairatzen duen jazarpena salatzeko atera dira herritarrak kalera. Gazteak adimen urritasuna dauka eta, antza, herrikoak bertakoak dira iraindu eta mehatxatu egiten dutenak.
2023/01/22 - 18:02
Ehunka lagun bildu dira Zornotzan, behar bereziak dituen gazte bati egiten dioten jazarpena salatzeko
18 urteko gazteak gutxienez lau urte daramatza 12-14 urte bitarteko hainbat umeren partetik irainak eta umiliazioak jasaten. Udalerriko ikastetxeei eta Udalari esku hartzeko eskatu die familiak, "beste gazte guztiek bezala, kaletik aske ibili ahal izateko".