Noiz atertuko du?
Litekeena da arratsaldean euririk ez egitea, baina bihar beste ekaitz bat sartuko da. Baliteke Pedro izena hartzea, EITBko Eguraldiko gure lankideek jakinarazi dutenez.
Gaur arratsalderako barealditxoa espero dugu. Hobera egingo du aroak, tarte batez; euriteak ordu batzuetan etengo dira, eta prezipitazio handirik gabeko tarteak ere izango dira.
Hala ere, asteazkenean beste depresio bat iritsiko da, eta baliteke ekaitzaldi horrek Pedro izena hartzea. Frotneak euria utziko du ostiralera arte, eta ezegonkortasuna astearen zati handi batean luzatuko da.
Asteburura begira, egoera bestelakoa izango da. Aurreikuspenen arabera, eguraldia egonkorragoa izango da eta pixkanaka hobera egingo du, batez ere larunbatetik igandera bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.
Ekaineko tenperaturan errekor historikoak neurtu dira: 43,6 ºC Laudion eta 42,9 ºC Baztanen
Beroak ez du atsedenik emango, gutxienez, bihar iluntzera arte. EAE osoan alarma gorria egongo da ezarrita barrualdean, eta laranja, kostaldean. Nafarroan ere, abisu laranjapean egongo dira bihar egun osoan.
Noiz arte jarraituko du muturreko beroaldiak Euskal Herrian?
Tenperatura oso altuak daude leku askotan, alerta berriak aktibatu dituzte eta maximoak 40 ºC inguruan daude. Egoera astearen bigarren erditik aurrera hasiko da aldatzen.
Beroaldiak ekaineko markak hautsi ditu: 41,5 gradu Elorrion eta 26,4ko minimoak Ordizian
Euskalmetek tenperatura maximo eta minimoen ekainerako errekorrak erregistratu ditu hainbat estaziotan, eta Osakidetzak 22 pertsona artatu zituen atzo tenperatura altuekin lotutako arazoengatik.