Durango
2021/10/09 - 20:58
Murrizketarik gabeko lehen asteburua EAEn, baina herriko jairik gabe
Durangon, Basaurin eta Zaldibian ez dira herriko festak ospatzen ari. Durangon eta Basaurin neurriak zorroztea erabaki dute jendetza zein botiloiak ekiditeko. Nafarroan, berriz, festak dira Lekunberrin eta Zarrakaztelun.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/08 - 13:54
Durangoko Azokako guneetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea
Beren lana Areto Nagusian, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n eta Saguganbaran aurkeztu nahi dutenek urriaren 29ra arte dute eskaria aurkezteko epea.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/06 - 22:27
Durangok eta Basaurik ez dituzte jaiak ospatuko, murrizketak indargabetuta egon arren
Bigarren urtez jarraian, ez da San Faustorik ospatuko Basaurin. Durangon ere ez dute jairik ospatuko, eta zuhurtzia eskatu diete herritarrei.
2021/10/06 - 16:55
Aurtengo Durangoko Azoka aurrez aurre eta online ere egingo da, abenduaren 3tik 8ra
Online denda abenduaren 3tik 7ra zabalik egon da. Aurrez aurrekoa, berriz, abenduaren 4tik 8ra. Horixe da 56. edizioaren berrikuntza aipagarriena: azoka presentziala eta digitala izango da.
2021/10/06 - 16:28
Donostiak danborrada eta santomasak ospatuko ditu, normaltasunez
Durangok eta Basaurik berriz lehendik hartuta zuten erabakiari eutsi diote asteburu honetarako, eta ez dituzte Sanfaustoak ospatuko.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/06 - 13:45
220 erakusmahai izango dira berriz ere aurrez aurrekoa izango den Durangoko Azokan
56. edizioa abenduaren 4tik 8ra izango da, ohiko gisan, publikoa, sortzaileak eta saltzaileak bekoz beko direla. Nolanahi den, iazko estreinaren ondoren, online dena ere martxan egongo da, abenduaren 3tik 7ra.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/02 - 16:11
EH Bilduk trantsizio energetikoa eta erabakitzeko eskubidea jarri ditu etorkizuneko erronka gisa
Maddalen Iriartek krisi demografikoa eta zaintzena gehitu ditu helburu gisa. Gainera, iragarri du koalizioak proposamen zehatzak aurkeztuko dituela.
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/09/30 - 14:56
Zortzi udalerri batu dira eremu berdean dauden herrien zerrendara
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza dira, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan.
2021/09/30 - 13:02
Hemen dira azkenean Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak
Larunbat-igandeetan hasiko dira bertsolariak txapelaren bila kantuan kantuan: nafarrak larunbatean Izaban, eta bizkaitarrak igandean Durangon.
2021/09/29 - 15:15
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira
Basaurik eta Elorriok, ordea, ezin izan diote berdeari eutsi eta horira igaro dira.
2021/09/28 - 15:01
Ez dago udalerririk eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidego osoan
Muskiz eta Elgoibar eremu berdean daude, eta Agurain eta Lekeitio, berriz, laranjan. Azken udalerri hori izan da eremu kritikoa utzi duen azkena.
2021/09/27 - 15:17
Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira
Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.
2021/09/24 - 15:04
Andoain eremu berdean sartu da, datuak hobetuta
Guztira, 17 herri daude semafaroaren eremu berdean. Laranjan jarraitzen dute Ondarroak eta Mutrikuk, eta gorritik ezin irtenda dabil Lekeitio.
2021/09/23 - 16:48
Durangoko Udalak Plateruena irekiko du, Durangoko Azokarako
Azoka pasatutakoan itxiko dute, lokalaren etorkizunari buruzko hausnarketa burutu eta horretan zehaztutako moldean behin betiko ireki arte.