Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)
Bizkaiko lau herri (Abadiño, Balmaseda, Durango eta Gorliz) eta Gipuzkoako bat (Andoain) eremu berdean sartu berri dira, euren datu epidemiologikoak hobetuta, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Kontrara, Portugalete (Bizkaia) eta Azkoitia (Gipuzkoa) eremu horira igaro dira.
Arabak gune berdean jarraitzen du (46 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz, Laudio eta Amurrio. Agurainek horiz margotuta jarraitzen du, intzidentzia 20 puntu jaitsi bada ere.
Bizkaiak intzidentzia-tasa metatu berari eutsi dio (51 kasu 100.000 biztanleko), eta berdez dago. Udalerri horien zerrenda, berriz, dezente argaldu da, eta hauek daude orain bertan: Arrigorriaga, Derio, Ondarroa eta Portugalete.
Eremu berdean ere egon da aldaketarik, Abadiño, Balmaseda, Durango eta Gorliz sartu baitira. Lau horiez gain, hauek osatzen dute zerrenda: Abanto, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Gipuzkoak horiz jarraitzen du, baina tasa jaistea lortu du, 100.000 biztanleko 65 kasu baitituzte bertan.
Lurraldearen kolore berarekin, bestalde, honako udalerri hauek daude: Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Beasain, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zarautz.
Andoain, Azkoitia, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Usurbil, Zumaia eta Zumarraga daude berdean, transmisio "txikiko" eremuan, alegia.
EAEko udalerri handi bakar bat ere ez dago eremu gorrian.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon