Mutriku
Ezohiko uda izan da aurtengoa Gipuzkoako hondartzetan; itsasoko ura inoizko beroen eta karabela portugesak ekainetik
Prentsaurrekoan, aurtengo hondartza denboraldiaren balantzea egin du Gipuzkoako Iraunkortasun foru diputatuak. "Itsasoko urak, ekainetik, 22 ºC-ko tenperatura gainditu zuen laginketa-puntu guztietan, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi zen Mutrikun".
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Mutrikuko txiringitoaren jabea zuhurtziagabekeriagatik ikertuko dute, bezero batek garbigarria edan zuen eta
Ertzaintzaren arabera, "botila barra gainean egoteak zerbitzariak huts egitea eragin zuen". Biktima ekainaren 30era arte egon zen Donostia Ospitalean.
Mutil bat ospitaleratu dute Mutrikun txiringito batean muztioa eskatu eta akatsez zerbitzatutako garbigarria edateagatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du zuhurtziagabekeria larriaren ondoriozko ustezko lesio-delitu bat egin duelakoan. atestatua ofizioz ireki dela, oraingoz ez baita salaketa formalik aurkeztu gertatutakoagatik. Zauritua 18 urteko mutil bat da.