Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatuko dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik
Gasteizko San Frantzisko eliza, 1976ko martxoaren 3an bost langile Poliziak tirokatuta hil zituztelako; Eibar, II. Errepublika aldarrikatzen lehena izateagatik; Mutrikuko Saturrarango kartzela, 1938 eta 1944 bitartean frankisten esku egon zen emakumeentzako espetxea; Irungo etorbideko zubia, Bidasoa ibaia zeharkatzen duena; eta San Kristobal gotorlekua, espetxe militar frankista, memoria demokratikorako gune izendatuko ditu aurten Espainiako Gobernuak.
2025 osorako egitaraua antolatu du Espainiako Gobernuak Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, eta memoria gune gehiago izendatzeko aprobetxatuko du aukera. 2022ko Memoria Demokratikoaren Legeak aurreikusten duen kategoria horretan daude jada 20 bat leku, tartean Gernikako herrigunea, eta 30 bat izendatuko dituzte aurten.
Espainiako Estatuaren "memoria demokratikoarentzat garrantzi berezia" duten lekuak edo ekitaldiak identifikatzea eta babestea da helburua.
Horrela, Eibar izendatuko dute memoria gune 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zuen lehena izan zelako, eta Gasteiz ere sartuko dute kategoria horretan, 1976ko martxoaren 3an Poliziak, Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan, langileen asanblada bat desegin zuenean, bost langile tiroka hil zituela oroitzeko.
Besteak beste, Mutrikuko Saturrarango kartzela, San Kristobal gotorlekua eta Irungo etorbideko zubia ere izendatuko dituzte memoria gune.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko