Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Geoparkeko bira' baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur Euskal Kostaldeko Geoparkeak

Ibilbide berri hau Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean kokatuta dago, eta hiru etapatan dago banatuta.
zumaia
Zumaiako hondartza. Irudia: EITB MEDIA

Euskal Kostaldeko Geoparkeak baliabide turistiko berria aurkeztu du gaur: 54 kilometroko ibilbide zirkularra da, hiru etapatan banatuta, eta 'Geoparkeko bira' hartuko du. Proiektua Zumaia, Deba eta Mutriku herrien artean dago, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak jarri zuten abian, Europako Next Generation funtsekin finantzatuta.

Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerenteak azaldu duenez, horrela, bisitariek Euskal Kostaldeko Geoparkea aurkituko dute "itsaslabarren, haranen eta interes kultural eta turistiko handiko herrien artean zabaltzen diren bidezidorretan".

Etapa guztiak irisgarriak dira, eta garraio publikoa eta logistika- eta ostatu-hedapena dituzte.

Lehen etapa Mutriku eta Deba arteko tartean kokatzen da: 16,6 kilometroko ibilbidea da, 1.000 metrotik gorako desnibela du eta sei ordu pasatxoan osa daiteke.

Bigarren etapa, eta luzeena, Debatik Zumaiarainokoa da: 19,7 kilometroko ibilbidea, 1.000 metro inguruko desnibelarekin eta zazpi ordutan osa daiteke.

Zumaia eta Mutriku artekoa da hirugarren etapa, 17,7 kilometrokoa.

Albiste gehiago gizartea

asun casasola nagore laffage
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nagore Laffage omendu dute Irunen, haren hilketaren 17. urteurrenean

Nagore Laffage, Pamponan erizain lanetan zebilena, 2008ko sanferminetan hil zuen Jose Diego Yllanesek, ospitale bereko langileak. Irunen egindako ekitaldian, Asun Casasola, Nagoreren ama, indarkeria matxistaren prebentzioan egiten ari den lana "aitortu eta bultzatu" nahi izan dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanferminetako entzierroen atzean izkutatzen diren istorio bereziak

Uztailaren 7ko entzierroa berezia izan ohi da. Garai honetan soilik elkar ikusten duten lasterkariak berriz elkartzen dira. Bakoitzak korrika egiteko bere arrazoiak ditu edo bere erronka gainditu nahi du. Ikusleen artean ere istorio bitxi eta politak aurkitu ditugu.

Gehiago kargatu