Lazkao
Giro aparta Lazkaon, Kilometroak festaren edizio borobilean
Aurtengo Kilometroak berezia zen, eta igarri egin da. Lazkaon, festa aurrenekoz, 1977an, ospatu zuen herrian, egin dute Gipuzkoako ikastolen aldeko 50. jaia. Eguraldia lagun izan dute, gainera.
Kilometroak bere sorterrira itzuli da 50. edizioan
Kilometroak jaiak 50. edizioa du aurtengoa. Euskal Herri mailan, ikastolen aldeko festa antolatzen lehen lurraldea izan zen Gipuzkoa. 1977an ospatu zen lehenbizikoz, Lazkaon eta Beasainen..
Kilometroak festaren urteurren borobila ospatzen ari dira gaur Lazkaon
Gipuzkoako ikastolen jaiak 50 urte bete ditu aurten, eta Ikastolen Elkarteak "sorterrira" itzuli nahi izan du. "Ibilian-ibilian, buelta!" lelopean, gustu guztientzako egitaraua ondu dute antolatzaileek. Besteak beste, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Skabidean taldeen kontzertuez, Go¡azenen ikuskizunaz eta bertsolariez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Tarte luzez ateri eutsiko diola iragarri du Euskalmetek.
'Lazkao Txiki' omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean
Joxe Miel Iztueta, 'Lazkao Txiki', omendu dute bere sorterrian, jaio zela 100 urte bete direnean. Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urte zituela hasi zen bertsotan eta ondare handia utzi zuen, bertsolaritzaren historiako izen handienetakoa bihurtzeraino.
Sutea izan da CAFen, Miira lantegiko pintura-kabinan
CAF enpresan sutea piztu da astearte goizaldean, Miirako pintura‑kabinan. LABek jakinarazi duenez, sutearen inguruko nabeetako langileak atera dituzte, eta ez da zauriturik izan. LAB sindikatuak enpresari arduraz jokatzeko eta prebentzio sistemak berrikusteko eskatu dio.
Realeko jarraitzaile bat atxilotu dute Lazkaon, Kopako finaletik bueltan Atleticoko furgoneta bati jazartzeagatik
Guardia Zibilaren arabera, atxilotutakoak zerikusia izango luke sare sozialetan hiru furgoneta beltz agertzen diren bideoarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatuko du uholdeek eragindako kalteak baloratzeko
Ekaitz gogorrek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoan, Goierrin eta Tolosaldean
Larrialdi zerbitzuek 248 dei jaso dituzte ostiral gau eta larunbat goizaldeko ekaitz bortitzen ondorioz. Tren bat geldiarazi eta ebakuatu dute goizaldean Tolosan eta oraindik ere lanean ari dira Tolosaldeko hainbat errepidetan.