Konpondu dira N-1ean, Lasarte-Orian eta Ordizian, sortutako arazoak
Goiz korapilotsua izan da gaurkoa Gipuzkoan, N-1eko bi puntutan eta ia aldi berean (08:30 aldera) gertatutako bi istripu direla eta. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Lasarte-Orian eta Ordizian izan dira, biak ere Gasteizko noranzkoan. Zirkulazioa 11:45ean etorri da bere onera.
Ordizian, ibilgailu bat bidetik atera da 421 kilometro puntuan. Ondorioz, errei bat itxi dute, eta 3 kilometroko ilarak sortu dira Gasteizko bidean. Autoaren gidaria zaurituta eraman dute Zumarragako Ospitalera. 09:30erako, auto bidetik kendu dute eta pilaketak gutxitzen hasiak ziren. Handik gutxira konpondu dira zirkulazio arazoak.
Lasarte-Orian, bi ibilgailuk izan dute istripua (453 kilometro puntuan). Gasteizko noranzkoan errei bat itxi dute, eta kilometro bateko ilarak sortu dira. Lehen informazioen arabera, ez da inor zauritu. Trafiko Zuzendaritzaren arabera, 10:45erako ohikoa zen zirkulazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak