Sopela
Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan marmokak daudela ohartarazi dute
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Ura batez beste 21 graduan dago.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Barinatxe hondartzara sartzeko arrapala itxita egongo da, luizi arriskua dagoelako
Sopelako Udalak itxita izango du sarbidea Barinatxe hondartzako arrapalatik, mendi-hegalean luiziak gertatzeko arriskua baitago. Oinezkoak eskaileretatik bakarrik jaitsi ahalko dira bertara.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Euskal Herriko emakume meatzarien historia ikusezina taularatu du Kalamua Sopelako taldeak
Kalamua Sopelako antzerki taldeak Euskal Herriko emakume meatzarien historia taularatu du Alas de hierro lanarekin. Taldea osatzen duten sei emakumeek sormena, aldarrikapena eta umorea uztartu dituzte. Ez dute emakume meatzarien abesti edo ereserkirik aurkitu, asko bilatu badute ere, baina hori ez da oztopo izan.
Joko areto baten aurka protesta egiteagatik auzipetutako Sopelako lau gazteen aurkako epaiketa atzeratu dute, data jarri gabe
32 urteko kartzela zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute lau sopeloztarrentzat. Auzia birritan artxibatu dute, eta akusazio partikularra da pertsonatutako akusazio bakarra. Hain justu, auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Sopelan.
Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.
Karabela portugesak gorabeherak eragiten ari dira Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira itsasertzera, eta zenbaitetan haien ziztadak arriskutsuak izan ohi dira.
Karabela portugaldarrak topatu dituzte Bakioko hondartzan beste egun batez uda honetan
Goizean, marmokak ikusi dituzte Bizkaiko zazpi hondartzatan, eta, atzo arratsaldean, Zurriolako hondartzan bainua hartzea debekatu behar izan zuten, karabela portugaldarrek eragindako "ziztada ugari" zenbatu baitzituzten, horietako batzuk nahiko larriak.
Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi dituzte, uretan gorotzak agertu direlako
Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean dago. Uda hasi denetik dozenaka igerileku itxi dituzte Estatuan, arrazoi beragatik.
Metro Bilbaoko makinistek 9 eguneko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 22ra
SEMAF sindikatuak kolektiboa profesionalizatzearen, erantzukizunak eta lanpostuan aurre egin beharreko arriskuak hitzarmenean jasotzea nahi du. Lanuzteak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6, 11 eta 13an 12:30etik 16:30era eta abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte.
Isuria izan da Sopelako Arriatera-Atxabiribil hondartzan
Salbamendu- eta sorospen-zerbitzuek El Peñón tabernaren inguruan kaltetutako eremua balizatu dute. Gainera, establezimenduaren jabeari bertako saneamendu sistemaren berrikuspenari buruzko dokumentazioa eskatu diote.