Sopela
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 21:19
Sopelako jaietan kontzertu bat bertan behera utzi zuten, taldeko emakumeek jasandako eraso matxisten ondorioz
Virgin Mari DJ Set taldeko kideei irainak oihukatu eta objektuak bota zizkieten. Emanaldia bertan behera utzi zuten eta txosnak itxi egin zituzten. Erasotzaileak 15-16 urteko mutilak dira.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/04/26 - 23:01
Nikita, Euskadin jaio den lehen haur errefuxiatu ukrainarra
Ama ondo dago eta Sopelako harrera familia, pozarren. Aitak baina ez du ezagutzen, gerra frontean baitago. Orain denen desioa da laster ezagutu dezatela elkar.
2022/04/10 - 15:19
Adingabe bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Sopelan
Mutikoa adingabea denez, gurasoen zaintzapean geratu da auzia daraman epaileak deitzen duen arte.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/27 - 20:56
Elkarretaratzea Sopelan, etxeko langile bati egindako sexu-erasoa salatzeko
Sopelako udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze batean, urtarrilaren 26an erasotzailearen etxean lan egiten ari zela etxeko langile bati egindako sexu-erasoa gaitzetsi dute.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/27 - 11:54
Heldu eta haur talde batek metroko bi zaintzaileri eraso die Sopelan
Erasoa larunbat gauerdian gertatu zen, taldea geltokira iritsi zenean eta zaindariak adineko biri maskara janzteko eskatu zienean. Uko egin ondoren, irainak hasi ziren, eta, ondoren, ostikadak eta ukabilkadak ematen hasi zitzaizkion.
2022/01/26 - 14:49
LABek salatu du Sopelan etxekoandre bati egindako sexu erasoa ez dela "gertarera isolatu bat"
Halaber, ostegunean, 19:00etatik aurrera, udaletxeko plazan egingo duten protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin du sindikatuak.
2022/01/25 - 20:07
Gizon bat atxilotu dute Sopelan, kontratatu berri zuen etxekoandre bati sexu-erasoa egitea egotzita
71 urteko atxilotua epailearen esku utzi dute eguerdian, eta deklaratu ondoren libre karguekin geratu da. Era berean, urruntzeko agindua ezarri diote.