Bilboko metroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia

Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
Artxiboko irudian, Metro Bilbaoren bi tren
Artxiboko irudian, Metro Bilbaoren bi tren. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

Metro Bilbaok udako ordutegia eskainiko du ostiraletik, alegia, uztailaren 1etik. Ekaina hasi zenetik, metroaren zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere, eta, orain, metroak bere web-orrian zehaztuta duenez, aste barruan, trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna izango dute goizetan; eta, arratsaldeetan, hamar minutukoa, 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa, 3. linean.

Asteburuetarako eta jai-egunetarako, Metro Bilbaoren aurreikuspena da trenen maiztasuna hamar minutukoa izatea, goizeko lehen orduan izan ezik; orduan, hogei minutuko maiztasuna izango dute (hamabostekoa, 3. linean).

Informazioa metroaren web-orrian dago zehaztuta. Gainera, bertan irakurri ahal dugunez, Bilboko Aste Nagusian zerbitzu berezia izango da, eta horren berri emango dute.

Udako ordutegia irailaren 6ra arte izango da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X