22. Korrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika

Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
Iragarkia
Korrika, Bizkaiko kostaldean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
18:00 - 20:00
Bizkaiko kostaldean barrena dabil Korrika

Hiru egun besterik ez da falta Korrika helmugara iristeko. Bien bitartean, korrikalariak goiari eusten jarraitzen dute, gaurko ordu txikietan Ezkerraldeko eta Enkarterriko hainbat herritatik igaro ostean. Eskuinaldean ibili dira goizaldean, Getxo, Leioa eta Berango aldean, eta 08:37an iritsi dira Sopelara.

Urdulizko eta Gorlizko kaleak ere girotu ditu Korrikak. Geroxeago, Mungialderantz joan da Korrika, Gatika, Mungia eta Bakio harrapatzeko. Eguerdi aldera, Busturialdean sartu da, eta bertako hainbat herri bisitatu dituzte korrikalariek arratsaldera arte: Bermeo, Mundaka, Busturia, Gernika-Lumo, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu eta Ea.

18:30 aldera, Lekeitiora heldu dira korrikalariak. Ondoren, Aulesti, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroa zapaldu dituzte. Gauerdia baino lehen sartu da Korrika bigarren aldiz Gipuzkoan, Mutrikutik.

Datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak: Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio.

Iragarkia
Korrika Bizkaian. Iturria: Korrika.
18:00 - 20:00
Iragarkia
Korrika Bizkaia Zubian. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
IBILBIDE OSOA: Korrika 22, herriz herri

Apirilak 7, osteguna

Sestao 01:07

Trapagaran 01:31

Ortuella 02:00

Abanto 02:38

Muskiz 03:22

Zierbena 04:15

Santurtzi 04:52

Portugalete 05:29

Getxo (Romo) 06:24

Leioa 07:06

Getxo (Algorta) 07:26

Berango 08:19

Sopela 08:37

Urduliz 08:58

Gorliz 09:41

Gatika 10:42

Mungia 11:05

Bakio 12:21

Bermeo 13:23

Mundaka 14:20

Busturia 14:53

Gernika-Lumo 15:38

Gautegiz Arteaga 16:35

Ibarrangelu 17:14

Ea 17:34

Lekeitio 18:39

Aulesti 19:33

Markina-Xemein 20:37

Berriatua 21:30

Ondarroa 22:29

Mutriku 23:20

Apirilak 8, ostirala

Deba 00:01

Zestoa 01:30

Zumaia 02:58

Getaria 03:55

Zarautz 04:26

Orio 05:21

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X