Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan marmokak daudela ohartarazi dute
Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan debekatuta dago bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia dago. Ura batez beste 21 graduan dago.
Gorrondatxe (Getxo). Argazkia: Sabino de Bilbao Atxa
Bizkaiko Gurutze Gorriak ohartarazi du marmokak daudela Bizkaiko Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil eta Muriola hondartzetan, baina azken bi horietan bakarrik dago debekatuta bainatzea; gainerakoetan, berriz, bandera horia jarri dute.
Lurraldeko gainerako hareatzetan libre dago bainatzea, Sukarrieta hondartzan izan ezik, bandera gorria baitu. Areetan, Bakion eta Laidan bandera horia jarri dute, eta honako hauetan, berriz, berdea: Ereaga, Arrigunaga, Plentzia, Gorliz, Armintza, Areatzatxu, Laidatxu, San Antonio, Laga, Ea, Ogella, Isuntza eta Karraspio.
Ura batez beste 21 graduan dago.