Karabela portugesak gorabeherak eragiten ari dira Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira itsasertzera, eta zenbaitetan haien ziztadak arriskutsuak izan ohi dira.
Karabela portugesa, Sopelan (Bizkaia). Argazkia: EITB Media
Azken asteetan, karabela portugesak agertu dira Euskal Herriko kostaldeko hondartzetan, eta ikusirik zer arrisku dakarten, debekatu egin dute agertu diren hondartzetako uretan bainatzea.
Hain justu, igandean Donostiako Zurriola hondartzan 20 pertsona zitztatu zituzten, eta, Kontxako hondartzan, berriz, 40. Bizkaian ere ikusi dituzte karabela portugesak, Bakion. Testuinguru horretan, sorosleak gertutik ari dira egoera zaintzen, eta, behar den kasuetan, prebentzio-neurriak hartzen, bainua debekatzea, kasu.
Medusa itxura duten arren hidroiden multzoak dira. Ur beroko korronteekin mugitzen dira, eta ur-azalean ibiltzen da. Batzuk oso txikiak dira, gardenxkak eta urdin-moreak, eta animalia bakarra direla ematen duen arren, unitate gisa funtzionatzen duten polipoen koloniak dira.
Haien ziztadak kasu gehienetan arinak izaten badira ere, kasu batzuetan arriskutsuak ere izan daitezke. Gizakiak ukituz gero, erredurak, larruazaleko erreakzioak eta urtikaria eragin ditzakete.
Zer egin ziztatu bazaituzte?
Karabela portuges batek ziztatu bazaitu, garrantzitsua da soroslearengana lehenbailehen jotzea. Ur gazia edo seruma aplikatuko da ziztadaren gainean, mina arintzeko.
Oso garrantzitsua da ur geza ez erabiltzea, erreakzioa areagotu baitezake. Era berean, ez da gomendagarria ziztadaren tokian hazka egitea, pozoi gehiago aska baitezake. Pozoia neutralizatzeko eta garroak pintzekin kentzeko ozpina erabil daiteke. Nolanahi ere, hobe da profesionalek artatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Uholdeak Bilboko Alde Zaharrean, eta Artatzako errepidea itxita Leioan
Euriteek uholdeak eragin dituzte Bilboko Zazpikaleetan eta Artatzako errepidea itxita dago
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko