Ea
2021/10/09 - 21:07
EAko barne gatazkan "neutraltasuna" eskatu diote kritikoek Otegiri eta EH Bilduri
Eusko Alkartasunako hainbat militantek Maiorga Ramirez, Miren Aranoa eta Esther Korres kritikoei irekitako espedienteak bertan behar uzteko eskatu dute Iruñean egindako elkarretaratzean.
2021/10/02 - 00:58
Ramirezek salatu duenez, EAk sektore kritikoaren buruzagiak kaleratzeko espedienteak zabaldu ditu
Besteak beste, Miren Aranoa, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Esther Korresi eta Ramirez berari zabaldu diete espedientea.
2021/09/28 - 22:11
Maiorga Ramirezek 'ziklo' judizialaren amaiera onartzea eta hautetsontziak alkartetxeetan jartzea eskatu du
Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko buruak Eba Blancori, jarduneko idazkari nagusiari, eskatu dio bere gain har dezala alderdi barruko ika-miken "ziklo" judizialaren amaiera, eta, aldi berean, "Alkartetxeetan hautetsontziak jartzeko" eskatu dio, egoera "demokratikoki" konpontzeko.
2021/09/26 - 20:38
EH Bildu "ezker abertzale historikoaren" proiektu ez bihurtzea eskatu du Garaikoetxeak
Lehendakariak, EAren sektore kritikoa babesten duenak, adierazi du ez diotela sekula muzin egingo indarkeria ekintzak gaitzesteari, ez direla horretan "eroriko".
2021/08/29 - 17:04
EA EH Bildun integratzea baztertu du Garaikoetxeak, ideologia "bateraezinak" baitituzte
Lehendakariak azaldu du EAren zuzendaritzak ezin dituela integrazioa eta koalizioa "nahastu".
2021/07/26 - 21:25
Eba Blancoren arabera, EAko idazkari nagusiaren izendapenari "ez zaio inoiz helegiterik jarri"
Bestalde, Maiorga Ramirezen abokatuak aldarrikatu du Blancoren izendapena "oinarrizko eskubideak urratzeagatik" baliogabetu dutela.
2021/07/26 - 15:50
Eba Blanco: ''Gu beti gaude prest hitz egiteko, baina denak ez du balio''
Eusko Alkartasuna alderdiaren barne auzian, gaur Eba Blanco idazkari nagusia entzun dugu lehen aldiz, arabako auzitegiaren epaiaren ostean.
2021/07/24 - 16:18
Maiorga Ramirez: "Bi urte hauetan nire eskubideak urratzeaz gain, afiliatu askorenak ere urratu dituzte"
"Inoren eskubideak urratzen ez dituzten primarioak deitzeko unea" dela esan du, kontrakoa "epaia ez betetzea" izango litzatekeelako. Testuinguru horretan, elkarrizketa bultzatzeko prest agertu da.
2021/07/22 - 20:56
Arabako Auzitegiak baliogabetzat jo du Eba Blanco EAko idazkari nagusiaren izendapena
Sektore kritikoak azpimarratu du Maiorga Ramirezen hautagaitza "modu irregularrean" baztertu zutela. Zuzendaritzak, berriz, Eba Blancok jarduneko zuzendari nagusi izaten jarraituko duela ziurtatu du.
2021/07/04 - 17:22
EAko kritikoek Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotziari babesa eman diote Donostian
Alderdiko zuzendaritzak Olaizolari "diziplina-espedientea" zabaldu dio. Kritikoak alderditik bota nahi dituztela uste du Zarautzeko zinegotziak.
2021/06/28 - 19:10
EAko sektore kritikoek Kongresu Nazionala premiaz deitzea eskatu dute
Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako koordinatzaileentzat, beharrezkoa da Kongresua, baita elkarrizketa mahai bat osatzea ere, barne eztabaidak konpondu eta eh Bildurekin duen lotura aztertzeko.
2021/06/19 - 22:43
EAko kritikoek salatu dute Eba Blanco alderdiaren estatutuak hausten ari dela
Miren Aranok, Iratxe Lopez de Aberasturik eta Mikel Goenagak ohar batean azaldu dutenez, kongresurik ez dagoen bitartean ezin izango da bermatu afiliazio prozesu garbirik.
2021/05/30 - 17:04
Otegiren esanetan, "jeltzaleak urduri daude gestio onaren mitoa erori zaielako"
'Zurekin' lelopean, koalizioak ekitaldia egin du Ordizian (Gipuzkoa), legealdiko lehen bi urteetan EH Bilduko alkateek egindako lana eskertzeko.
2021/05/30 - 16:48
Eztabaida politikoa "fake eta gezurrekin zikintzea" leporatu dio Otegik EAJri
"Kudeaketa jeltzalearen mitoa erori da", adierazi du Otegik. EH Bilduren aurkako "joko zikina" kritikatu du Aizpuruak. Corrugadosen inguruan sortutako "zirku mediatikoa" salatu du Alkortak.
2021/05/16 - 16:50
Biltzar bat berriro eskatu eta Sortu kritikatu dute EAko kritikoek
Eusko Alkartasunako zuzendaritzarekin kritikoak diren alderdikideek manifestu bat plazaratu dute igande honetan, EH Bildu barruan EAk bizi duen "marjinazioarekin" kezkatuta.
2021/05/14 - 15:21
Erabakia kritikatu eta "kudeaketa onaren mitoa" bukatu dela uste du oposizioak
"Zabortegiaren kontrola Jaurlaritzaren erantzukizuna zen", gogorarazi du EH Bilduk."Familiak zer gertatu den jakiteko eskubidea du", aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek.
2021/05/09 - 16:34
Otegik "herri honentzako erabateko burujabetza" eskatu du, "Ebrotik Adurrera"
"Baikortasuna, bizipoza eta konfiantza" sortzen duen "ezkerreko alternatiba" bat zuzendu nahi du koalizioak, Urkulluren Gobernuaren "eredu gris, agortu eta tristearen" aurrean.
2021/04/17 - 19:32
Otegi, EH Bildu beste lau urtez zuzentzeko zortzi pertsonaren buru
Otegi idazkari nagusiarekin batera, Garikoitz Mujika; Peio Otxandiano; Larraitz Ugarte; Sonia Jacinto; Gorka Elejabarrieta; Ainhoa Beola eta Onintze Oleaga proposatu ditu koalizioko zuzendaritzak.
2021/01/26 - 12:11
Eba Blanco: "EH Bildun argi dugu indarkeria bidegabea dela, edonondik etorrita ere"
EAko idazkari nagusiak zinikotzat jo du PSOEren jarrera, "ez dutelako aitortzen Estatuaren indarkerian izan zuten erantzukizuna, ezta torturatzaileak babestu izana ere".
2020/12/03 - 21:09
EAko kritikoek salatutako faltsutzerik izan ez zela ebatzi du epaileak
Joan den uztailean kritikoek aurkeztutako beste demanda bat bota zuten atzera, primarioetan Maiorga Ramirezen eskubideak urratu ez zirela ondorioztatuta.