EA EH Bildun integratzea baztertu du Garaikoetxeak, ideologia "bateraezinak" baitituzte
Carlos Garaikoetxea (EA) lehendakariak Eusko Alkartasuna EH Bilduren baitan integratzea baztertu du igande honetan, koalizioaren eta bere alderdiaren ideologiak "bateraezinak" direlako.
Joseba Elosegi Eusko Alkartasunren militante historikoaren omenaldi ekitaldian hitz egin du Garaikoetxeak. Bertan, berretsi du Elosegik "autodeterminazioaren bidean beste alderdiekin (EH Bildu) egindako lana" babestuko lukeela, baina elkarlana eta integrazioa ezin daitezkeela "nahastu".
Lehendakariaren esanetan, EAren zuzendaritzak ez ditu bi kontzeptuak bereizi, alderdiaren oinarriek EH Bilduren "aniztasun ideologikoaren baitan" lekurik ez duten arren. Hala, Garaikoetxeak alderdi barrura bota du mezua, EAk "izaera propiodun" alderdia izan behar duela aldarrikatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"